2025(e)ko martxoaren 21(a) 12:12

Euskal erakundeek UEFA Europa Leagueko 2025eko finala bultzatzen dute “Bizi beharreko finala - Una final de aupa” kanpainarekin

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Eusko Jaurlaritzako Lehenengo Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, Ibone Bengoetxeak; Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek; eta Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok "gure nortasuna oinarri hartuta ekitaldia arduraz, errespetuz eta harrotasunez hartzeko eta gozatzeko" deialdia egin dute

Juan Mari Aburto, Aritz Aduriz, Elixabete Etxanobe eta Ibone Bengoetxea.

UEFA Europa League-ko 2025eko Finala sustatzen duten euskal erakundeek, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, Bizi beharreko Finala - Una Final de Aupa kanpaina aurkeztu dute gaur goizean. Tokiko sustapen- eta sentsibilizazio-kanpaina da, Euskadin lehen aldiz egiten den erreferentziazko nazioarteko kirol-ekitaldi baten anfitrioi izatearen harrotasuna eta erantzukizuna erakusten duena.

Bizi beharreko Finala - Una Final de Aupa kanpainaren helburua maiatzaren 21eko Finala futbolaz haratago doan partida izango dela erakustea da, Bilbon, Bizkaian eta Euskadin geure erara bizi den kirola. Ez delako gauza bera futbolera joatea edo futbola bizitzea. Eta hemen bizi egiten dugu. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak sustatutako kanpainak, aldi berean, Finala gertaera bakar eta berezi gisa jasotzen du,   harrotasun, erantzukizun eta errespetu handiz hartu eta gozatu behar den ekitaldia, beti gure nortasun-ezaugarriak eta gauzak egiteko eta bizitzeko dugun modua oinarri hartuta.

Partidarako bi hilabete geratzen direnean, Finala sustatzen duten hiru euskal erakundeek proiektu arrakastatsua izan dadin eta mugarri historiko gisa bizi dezagun egiten ari garen baterako lana azpimarratu dute, nolakoak garen, kanpotarra nola hartzen dugun, nola ospatzen dugun eta gauzak nola egiten ditugun erakutsiz.

Ibone Bengoetxeak, Eusko Jaurlaritzako Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuak, Europako final batek Euskadiri munduan ematen dion ikusgarritasuna eta proiekzioa; gizarte-kohesiorako tresna  den kirolaren bidez gure nortasun propioa eta berezia eta gure herri-balioak ezagutarazteko aukera, Euskadi Globala munduan kokatzeko giltzarria dela  nabarmendu du.

Beste alde batetik, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, nazioartean proiektatzeko beste aukera handi bat ere bada. Munduari garena bezala erakustekoa; gizarte moderno, fidagarri eta abegikorra. Ziur nago berriro egingo dugula. Guztiok, erakundeek eta herritarrek, aukera hau aprobetxatzen jakingo dugu eta berriro ere maila emango dugu azpimarratu du.

Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak,  gogorarazi duenez, oso garrantzitsua da finala San Mamesen jokatzea, nazioartean duen oihartzunagatik. Maiatzaren 21ean gure hirian Europako futbol final bat bizitzeko aukera historikoa izango dugu; eta are gehiago Athletic txapelduna bada. Aburtok honakoa eskatu du: Bilboko alkate eta herritar moduan gure irudirik onena ematea, bai hiriak eta bai zaleok. Eta Europako titulu hau lortu eta irabaztearekin zuri-gorriz amets egiten jarrai dezagula.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urteak daramatzate elkarrekin ekitaldi handiak babesten, eta maiatzaren 21eko partida, beste behin ere, Euskadiren, Bizkaiaren eta Bilboren nazioartekotze-estrategia bultzatzeko aukera da.

Aritz Aduriz eta Nahia

Europa League-ko Finala San Mames futbol-zelaian jokatuko da datorren maiatzaren 21ean,  2024ko maiatzean UEFA Women's Champions League-ko Finalean lortutako arrakastaren ondoren. Orduko partidan 50.827 ikusle bildu ziren San Mamesen Bartzelona eta Olympique Lyonnais taldeek jokatutako norgehiagokaz gozatzeko.

Aritz Aduriz, Europa League-ko edizio honetarako UEFAko enbaxadorea, euskal erakundeetako ordezkariekin batera azaldu da eta Kopa San Mameseraino ekarri  eta eszenatokiko idulki baten jarri du.

Finaleko baloia San Mameseraino ekarri duen Karla Alaizak lagunduta egin du. Karla Alaiza iazko Emakumezkoen Txapeldunen Finala zela eta Bilbon Poza Lizentziatuaren kalearen amaieran, Luis Briñas kalearekiko izkinan, jarri zen brontzezko eskultura inspiratu zuen neskatoa (Nahia) da. Une hunkigarria izan da, UEFA Women's Champions League 2024ko Finaleko lekukoa UEFA Europa League-ko 2025eko Finalera eskualdatzea sinbolizatu duena.

Maitane Urbieta kazetariak gidatu du UEFA Europa League-ko 2025eko Finalaren aurkezpen-ekitaldia. UEFA erakundeak jakinarazi zuenez Maitane Urbieta UEFA Europa League-ko partiden emakumezko komentarista bakarra izan zen 2021ean eta 21/22 denboraldian Real Sociedad taldeko gizonezkoen ekipoaren jarraipena egiteaz arduratu zen, partida horiek Euskadi Irratian emanez.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...