2025(e)ko martxoaren 20(a) 12:15

Aldundiak egoitzen etorkizuneko plan bat egin aurreko azterlana aurkeztu du, herritarren arreta hobetzera bideratua

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Azterlanak bost helburu funtsezko ditu: herritarrentzako arretaren kalitate-eredua hobetzea, administrazio-efizientzia hobetzea, erakundearen gastua murriztea, energia-efizientzia hobetzea eta funtzionarioei lan-ingurune egokiagoa ematea. Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiak 31 egoitza ditu guztira Bilbon.

Gobernu Kontseiluaren prentsaurrekoa

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatu Ager Izagirrek "Herritarrei arreta emateko eredua eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzen plana" deritzon dokumentua aurkeztu du gaur. Txosten luzea da, 2018an egindakoari jarraipena ematen diona, etorkizuneko Egoitzen Planaren abiapuntu izan behar duena. Plan horrek, Bizkaia denontzat legegintzaldiko planean adierazten denarekin bat, foru-egoitzak egokitu nahi ditu lan-eredu berrietara eta herritarrekin harremanetan egoteko eredu berrietara.

Txostenak, ahal den heinean, zentralizazioaren aldeko apustua egiten du, zerbitzu publikoaren kalitatea hobetzeko funtsezko ardatz den aldetik, ahaleginak jartzeko herritarrei arreta efizienteagoa eta hurbilagoa ematean. Egoitzak lerrokatu nahi dira Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde modernoa izateko duen asmoarekin, baliabide publikoak optimizatzeko eta herritarren eta erakundearen artean izapideak egitean efizientziazko irizpideak sustatzeko.

Egungo egoera

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbon kokatutako hamasei foru-erakundeek askotariko neurrietako 31 higiezin dituzte okupatuta gaur egun: batzuek 10.000 metro koadrotik gorako azalera dute, eta ehun langile baino gehiago, eta beste batzuek, aldiz, 1.000 metro koadro baino gutxiago eta bost langile baino ez.. 31 higiezin horietatik, hemeretzi jabetza-araubidean daude, hamaika alokairuan eta bakarra araubide mistoan; horrek esan nahi du Aldundiak urtean 2,6 milioi euroko gastua duela alokairuan.

Txostenaren xedeak

Txostenak bost helburu funtsezko ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren etorkizuneko Egoitza Planaren oinarri baita:

Herritarrentzako arretaren kalitate-eredua hobetzea

Zalantzarik gabe, txostenaren helburu nagusia da. Bertan, hain zuzen, jaso egiten dira bulegoan herritarrei arreta emateko ereduari buruzko hainbat inkestetan lortutako emaitzak, eta azpimarratzen da BFAn egiten diren jardueren % 76 herritarrei arreta emateko direla. Inkestek 9,1eko nota erakusten dute kokapenei eta instalazioei dagokienez, 9,5 emandako zerbitzuan eta 9,1 arretaren kudeaketan. Horrez gainera, presentzialki elkarrizketatutako pertsona gehienek "oso ondo" baloratzen dute bulegoko esperientzia, batez ere emandako zerbitzuei dagokienez.

Foru Aldundiak eredu presentziala eta autozerbitzukoa optimizatu nahi ditu, lurraldeko herritarren irisgarritasuna hobetzeko, herritarren eta BFAren arteko konektibitatea hobetuta. Horregatik, txostenak zenbait proposamen egiten ditu, besteak beste, zerbitzuak zentralizatzea, datu-baseak integratzea eta datuok biltzean hobekuntzak egitea eta kiosko interaktiboen sare bat ezartzea.

Txostenaren ondorio nagusietako baten arabera, herritar asko ados egongo lirateke Bilbon herritarrei arreta emateko egoitza fisiko zentralizatu bat jartzeko erabakiarekin.

Administrazioaren efizientzia hobetzea.

BFAren egoitzen etorkizuneko berrantolatzeak aukera emango du erakundearen barne-kudeaketa sinplifikatzeko, sakabanaketa murrizteko eta sailen arteko koordinazioa eta antolaketa hobetzeko. Hori horrela, administrazioa arinagoa eta gardenagoa izango litzateke, etorkizuneko erronkekin lerrokatua, eta eredu jasangarriagoa eta efizienteagoa finkatuko litzateke, herritarren beharrei hobeto erantzuteko. Azken batean, sailen arteko sinergiak hobetuko lirateke.

Erakundearen gastua murriztea.

Aurrez adierazi denez, BFAk urtean 2,6 milioi euroko gastua egiten du higiezinak alokatzeko; beraz, askotariko egoitzak zentralizatzeak aurrezpen ekonomiko handia ekarriko luke. Horrez gain, gainbalioak lortzeko aukera dago jabetzako higiezinak besterentzeagatik. Halaber, aurreikusten da aukera dagoela Aldundiari 70 hornitzailek baino gehiagok ematen dizkioten zerbitzuak arrazionalizatzean aurrezpen handia lortzeko.

Energia-efizientzia hobetzea.

Hobekuntza handia ekarriko duen beste alderdi nabarmen bat da, azkenean Foru Aldundiaren egoitza gehienak bateratzen badira. Eraikinak zentralizatzeak gehiago aurreztea dakar horniduretan (ura, argia, gasa...), eta mantentze-gastuetan ere aurrezten da, kontuan hartuta eraikin berri batek (hori izanez gero behin betiko soluzioa) indarrean dauden energia-efizientziako neurri guztiak betetzen dituela.

Horri guztiari gaineratu behar zaio atmosferara askatutako gasen emisioa murriztearen alderdia, egoitzen artean pertsonak gutxiago mugitzearen ondorioz, bai herritarrak oro har, bai funtzionarioak, bereziki, barnean izapideak egin behar dituztenean.

Funtzionarioei lan-ingurune egokiagoa ematea

Hizpide den proiektuaren lehentasunezko beste helburu bat da Aldundiaren 31 egoitzetan lan egiten duten foru-langileen lan-baldintzak hobetzea. Lan-eremu erosoagoak eta langileen premietarako egokiagoak eman nahi zaizkie, horrek langile publikoen ongizatea areagotzea eta zerbitzu publikoen hobetzea ekarriko duelakoan.

Aukera posibleak

Abiapuntutzat hartuta ezen, esan dugunez, azterlan honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitzen Plana etorkizunean egiteko aurretiko lana izan behar duela, hainbat proposamen planteatzen dira, ondoren aztertu beharko direnak:

  • BFAren egungo egoitzen arteko mugimendu txikiak, horietako batzuk desagertze aldera, aukera bat izanik haietan ematen diren zerbitzuetako batzuk bateratzea edo taldekatzea.
  • Orain sakabanatutako sailen arabera batzea ere planteatzen da.
  • Azkenik, BFAk ematen dituen zerbitzu gehienak bi aukeraren arabera batzea planteatzen da; batetik, Bilbon eraikin handi bat alokatzea (20.000 metro koadro inguru), eta, bestela, egoitza berri bat eraikitzea.

Aukera horien inguruan, hemendik aurrera, hausnarketa sakona egin beharko da, bai eta analisia ere, kontuan hartuta, batez ere, sustatu nahi den herritarrentzako arretaren ereduaren definizioa, bai eta barne-koordinazioko eta -antolaketako alderdiak, Aldundiko langileen lan-baldintzak hobetzea eta higiezinen merkatuaren errealitatea ere, eta, logikoki, eragiketa horien kostuak ere bai.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...