2025(e)ko martxoaren 18(a) 18:30

Kataluniako suhiltzaileen ordezkaritza batek Bizkaia bisitatu du, lankidetza indartzeko prestakuntzaren eta larrialdien arloan

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Topaketaren helburua da baterako lan-ildoak ezartzea eta prestakuntzaren eremuan lankidetzarako aukerak aztertzea.

La delegación de bomberos de Catalunya en el Palacio Foral

Kataluniako Generalitat-eko suhiltzaileen zerbitzuko (Estatuko garrantzitsuena da profesionalen kopuruari dagokionez) ordezkaritza batek Bizkaia bisitatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdien Zuzendaritza Nagusiko eta Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko (PSSZ) arduradunekin biltzeko.

Jardunaldia Uriosteko parkean hasi da, non Kataluniako ordezkaritzak Bizkaiko PSSZren instalazioak, prozedura operatiboak, prestakuntza-planak, antolaketa eta abar ezagutu baititu. Ondoren, Ispasterreko entrenamendu-eremuko instalazioak bisitatu dituzte. Suteak itzaltzeko lanen eta larrialdien agertoki errealistak birsortzeko diseinatu dago eremu hori. Gune hori erreferentea da larrialdi-zerbitzuetako profesionalen eta lotutako beste kolektibo batzuen (enpresetako segurtasun-brigadak eta nautikarekin lotura duten langileak, adibidez) prestakuntzan.

Arratsaldean, bisita teknikoen ondoren, Ager Izagirre Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak harrera egin dio ordezkaritzari, Foru Jauregian, jardunaldiaren emaitzak aztertzeko eta suhiltzaileen bi zerbitzuen arteko lankidetzan eman daitezkeen urratsak ezartzeko, sortzen diren aukerak kontuan hartuta.

Larrialdi-zerbitzuen arteko hurbilketa estrategikoa

Kataluniako ordezkaritzak -Kataluniako Suhiltzaile, Babes Zibil eta Landa Agenteen Eskolako buruak; Eskolako edukien buruak eta instruktoreen buruak- interesa adierazi dute Bizkaian aplikatutako metodologiak ezagutzeko, eta lankidetzarako bideak aztertu dituzte prestakuntzari eta arlo operatiboari dagokienez.

Laster, oraindik zehaztu gabe dauden datetan, Bizkaiko arduradunak Kataluniako Suhiltzaileen eta Babes Zibilaren Eskolako instalazioetara joango dira bisitan, Generalitateko PSSZren prozedurak, prestakuntza eta abar ezagutzeko.

Bi zerbitzuetako arduradun nagusiek egin duten bileraren ardatza baterako lan-ildo bat ezartzea izan da, eta ezagutzak eta esperientziak partekatu dituzte larrialdiei aurre egiteko trebakuntza eta prestakuntza hobetzeko. Halako topaketek indartu egiten dute bi zerbitzuek prestakuntzan, esku-hartze operatiboak egiteko moduan eta prebentzioan bikaintasuna lortzeko hartu duten konpromisoa, eta sendotu egiten dute larrialdien arloan etorkizunean egongo diren erronkei aurre egiteko lankidetza-esparrua.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...