2025(e)ko martxoaren 17(a) 13:02

Gaurtik aurrera Basauri eta Bilbo lotuko dituen bidegorrian, batez beste 2.100 txirrindulari eta oinezko aurreikusi dira

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila - Ahaldun Nagusia

Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialean dago jasota azpiegitura horren gaineko erabilera-azterketa bat, hau da, nola erabiliko den datozen lau urteetan, bai mugikortasun-beharretarako, bai behar ludikoetarako. Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak 1,09 kilometroko bizikleta-pista berria inauguratu du, Bilboko alkate Juan Mari Aburtorekin, Basauriko alkate Asier Iragorrirekin eta Etxebarriko alkate Iker Lopezekin batera

Basauri eta Bilbo lotuko dituen bizikleta-pistan

Lurraldean mugikortasun jasangarria sustatzea da foru-gobernuaren konpromiso nagusietako bat, bai eta bizikleten erabilera bultzatzea ere, herritarrentzako ohiko garraiobidea izan dadin. Bizkaiko Foru Aldundia, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren bitartez, Bizkaiko Bizikleta Bideen Plan Sektoriala garatzen dabil, helburua baita lurralde osoa lotzen duen bidegorri-sarea egitea.

Ildo horretan, gaur goizean, Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobek bizikleta-pista berria inauguratu du Boluetan; hau da, Basauri, Etxebarri eta Bilbo lotuko dituen bizikleta-pista, txirrindularientzako eta oinezkoentzako 1, 09 kilometroko azpiegitura. Inaugurazio-ekitaldian bi udalerrietako alkateak ere izan dira, Asier Iragorri, Iker López eta Juan Mari Aburto. Biek eman diote balioa azpiegitura berriari, eta azpimarratu dute zeinen garrantzitsuak diren udalerrien arteko konexioak.

2023-2035eko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialak bizikleta-bideen arloko beste arau bat taxutu du eta, besteak beste, edukien artean, Bizkaiko bizikleta-azpiegituren eskari-analisiak daude. Basauri-Boluetako tarte inauguratu berriari dagokionez, azterlan hori bi agertokitan oinarritu da joan-etorrien aurreikuspenak egiteko. Lehenengoa, epe ertainekoa, 2029an jartzen du, eta ordurako aurreikusi du egunean gehienez 2.100 txirrindulari eta oinezkoren okupazioa izango dela lanegunetan. Bigarren agertokia 2035aren mugan jarri du eta, ordurako, egun-tarte berean, 6.400 joan-etorri daude aurreikusita.

Basauri-Boluetako bidegorria

Basauri-Boluetako bidegorria berria funtsezko proiektu bat da Bizkaiko Foru Aldundiaren mugikortasun jasangarriaren estrategian. Trazaduraren hasiera Basauriko udalerrian dago, Larrazabal kaleko Kaleroko aparkaleku publikorako sarreran, eta amaiera Boluetako zubian, Bilboko auzo horren hasieran bertan.

Datorren udan hasiko dira zubibidea zabaltzeko lanak, Nerbioiko bizikleta-pistara (1. lineara) behar den tartean egokitzeko. Halaber, Etxebarrirekin bizikletaz eta oinez konektatzea ahalbidetuko da; izan ere, laster Etxebarriko Udalak bidezidor bat egingo du Boketeko tunelaren inguruan bizikleta-pistarekin lotzeko.

Basauri eta Bolueta arteko ibilbidea 1,09 kilometro luze da; 4 metro zabal, bizikletetarako, eta 2 metro zabal, oinezkoentzat. Bizikleta-pista Kaleroko aparkalekuan hasiko da, eta Bilbo-Durango-Arratia tranbia zaharraren plataformara egokituko da. Paraje natural batean, Ibaizabal ibaiaren eta trenbidearen arteko mendi-hegalaren erdialdetik igaroko da.

Boketeko tunelaren hegoaldeko sarrera berreraiki da, hondatuta zegoelako, eta, barrualdeko segurtasuna indartzeko, gangan sare bat jarri da. Horrekin batera, Etxebarrik eskatuta, segurtasuna are gehiago indartu da; izan ere, tunelaren zenbait tokitan, Udalak kudeatuko duen bideozaintza-sistema bat eta argi gehiago jarri dira.

Azkenik, proiektuaren barruan, Kaleroko aparkalekua birmoldatzea ere bazegoen. Hor, zeharka aparkatzeko 48 plaza egokitu dira, eta, horretaz gain, 100 metro koadro inguruko atsedenleku bat, zurezko eserleku eta mahaiekin, eta bizikletak aparkatzeko tokiak.

Lanen azken aurrekontua 3,5 milioi eurokoa izan da, eta Europako EGEFek eta foru-funtsek batera finantzatu dituzte.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...