2025(e)ko martxoaren 12(a) 21:20

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak loturak sendotu dituzte Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin New Yorken

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak museoak New Yorken duen egoitza bisitatu dute, ziklo berri bati hasiera emateko euskal erakundeen eta Solomon R. Guggenheim Fundazioaren arteko harremanean. Topaketaren ardatz izan dira gizarte-erronka berriak, artearen munduko joerak eta proiektuari lotutako lider nagusien erreleboa.

Argazki1

Euskadiko erakundeen ordezkaritza, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia buru izanik, Solomon R. Guggenheim Fundazioko ordezkariekin bildu da gaur goizean New Yorkeko egoitzan, harremanak sendotzeko eta Guggenheim Bilbao Museoaren proiektuarekiko konpromisoa berritzeko. Gizarte-erronka berriak, artearen munduko joera berriak eta proiektuari lotutako lider nagusien erreleboa ardatz dituen ziklo berriari hasiera eman dio topaketak.

Pradales eta Etxanobek, Fundazioa bisitatzeaz gain, bilera bat izan dute gaur egun New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoaren eta Fundazioaren zuzendaria den Mariët Westermann-ekin, zeinak iaz hartu baitzuen kargua.

Bisita honetan hainbat erakundetako ordezkariak izan dira: Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatua; Ibone Bengoetxea, lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria; apiriletik aurrera horren ondorengoa izango den Miren Arzalluz; eta Jon Azua, Solomon R. Guggenheim Foundation-eko Patronatuan euskal erakundeen ordezkaria.

Topaketa baliagarria izan da Guggenheim Bilbao proiektuarekiko konpromisoa berritzeko, Fundazioko talde berriarekin sinergia berriak sortzeko, eta pinakotekaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko moduari buruz eztabaidatzeko. Testuinguru horretan, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak azpimarratu du asmo irmoa dutela elkarrekin aurrerapausoak egiteko eta aukera berriak esploratzeko. Bilbok Guggenheim konstelazioa aberasten jarraitu nahi du une erabakigarri honetan. Horretarako, talentu handiko emakume bat dugu, Miren Arzalluz. Ziur nago bere ahalmen guztia erabiliko duela kota berrietara iristeko.

Bestalde, Imanol Pradales Lehendakariak gogora ekarri du duela hiru hamarkadako testuinguru zailean Museoa Bilbon bultzatzeko egindako apustua, eta nabarmendu du gaur egun bisita gehien jasotzen dituen Guggenheim Museoa dela. Museoaren etorkizunari dagokionez, Pradalesek azpimarratu du munduari begiratzeko modu horri jarraipena eman behar diogula, euskal lurraldean finkatuta eta gure sustrai sakonetan errotuta. Oparotasuna eta ongizatea eman digun horretan sakondu behar dugu. Eta hori egiteko, proiektuen bideragarritasuna hartu behar dugu kontuan, zentzurik zabalenean: bideragarritasun soziala, kulturala, ekonomikoa eta ingurumenekoa. Horretan jarriko ditugu ahalegin guztiak , adierazi du.

Aste honetan Foru Aldundia New Yorkeko kultura-komunitatearekiko loturak indartzeko eta Bizkaia zinemagintzan eta nazioarteko arte eszenikoen industrian erreferente gisa kokatzeko burutzen ari den agenda instituzionalaren parte da Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzarekin batera egindako topaketa.

Guggenheim Bilbao, eredu arrakastatsua

Bilboko Guggenheim Museoa nazioarteko aintzatespena duen eredu arrakastatsua da, eta horrela egiaztatzen dute Euskadin duen eragin positiboari buruzko datuek. 2024an, museoak 1,3 milioi bisitari izan zituen, eta horrek 780 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen.

Solomon R. Guggenheim Foundation 1937an sortu zen, eta bere helburua da artea, arkitektura eta ikusizko kultura moderno eta garaikidearen beste adierazpen batzuk ulertaraztea eta horiekiko zaletasuna sustatzea. Gainera, arte garaikidea bildu, kontserbatu eta ikertzen du.

Gaur egun, Solomon R. Guggenheim Foundation-ek jabetzan ditu eta kudeatzen ditu Solomon R. Guggenheim museoa, New Yorkeko bosgarren hiribidean, eta Pegggy Guggenheim bilduma, Veneziako Kanal Handian (Italia). Horrez gain, programazioa eta baliabideak ematen dizkio Bilboko Guggenheim Museoari. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak nabarmendu dute oso garrantzitsua dela Bizkaia eta Euskadi, Guggenheim Bilbao Museoaren bitartez, kultura-sistema ospetsu horren parte izatea.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...