Berriak
2025(e)ko martxoaren 13(a) 11:17
Produktuak konpontzeko “Bizkaia Repara” kanpainan emandako bonuen % 93 agortu du Bizkaiak lehen edizioan
Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu du ekimena, eta hiru hilabeteko kanpainaren ondoren, non lurraldeko 94 konponketa-saltokik parte hartu duten, amaitu egin da. Ekimen horri esker, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak etxean erabiltzeko 14 tona ondasun inguru berreskuratzea lortu du, konpondu ezean hondakin bihurtuko liratekeenak. Lehen edizio honek izan duen arrakastaren ondoren, bigarren bat egongo dela baieztatu da.
Arantza Atutxa eta Álex Peláez
Amaitu da Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailaren baitan bultzatutako "Bizkaia Repara" kanpaina. Milaka kontsumitzailek beren bonuak erabili dituzte lehen edizio honetan parte hartu duten 94 establezimenduetan. Bonuen % 93 agortu da, hau da, abenduan Foru Erakundeak ekimen honetarako eman zituen 10 euroko deskontuko 5.000 kupoietatik 4.650 erabili dira. Kontsumitzaileei beren ondasunen bizitza baliagarria luzatzeko aukera emateko helburuarekin sortu zen ekimena, eta, aldi berean, ingurumen inpaktua murrizten eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko.
Kanpainak hiru hilabete iraun du, eta denbora horretan parte hartu duten establezimenduek askotariko produktuak konpontzeko zerbitzuak eskaini dituzte, besteak beste, ehunak, oinetakoak, larruzko produktuak, altzariak, tresneria, ordenagailuak, periferikoak, komunikazio-ekipoak, tresna elektronikoak, etxetresna elektrikoak, erlojuak, bitxiak eta erabilera pertsonaleko eta etxeko beste objektu batzuk. Arantza Atutxak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatuak, emandako prentsaurrekoan zehaztu duenez, ehunak eta osagarriak konpontzeko erabili dira batez ere kupoiak; ondoren, erlojuak eta bitxiak konpontzeko, ordenagailuak konpontzeko eta, laugarrenik, oinetakoak eta larruzko osagaiak konpontzeko.
Bestalde, 1.862 kontsumitzailek erabili dituzte bonuak, eta erabiltzaileen batez besteko adina 40 eta 65 urte bitartekoa izan da. Horrek aurrezteko aukera emateaz gain, Bizkaiko konponketaren sektoreko merkataritza-sarea ere indartu du, atxikitako establezimenduentzat negozio-aukera berriak sortu baititu
, adierazi du diputatuak.
Etxean erabiltzeko 14 tona ondasun inguru
"Bizkaia Repara" kanpainak aukera bikoitza eskaintzen du, bai herritarrentzat, beren produktuen bizitza erabilgarria prezio merkagoan luzatu dezaketelako, bai tokiko negozioentzat, neurrigabeko kontsumoaren aurrean alternatiba arduratsu eta ekonomiko gisa posizionatzen direlako. Ekimenaren helburua da herritarrak murriztearen, berrerabiltzearen eta konpontzearen garrantziaz kontzientziatzea, garapen jasangarriarren funtsezko mugarria baitira. Hain zuzen ere, ekimen horri esker, etxean erabiltzeko 14 tona ondasun inguru berreskuratzea lortu da, konpondu ezean hondakin bihurtuko zirenak.
Proiektu honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak jasangarritasunarekin duen konpromisoa berresten du, eta ekonomia zirkularra eta kontsumo-ohitura arduratsuagoak sustatzeko ekintza zehatzen alde egiten du.
Lehen edizio honetan lortutako emaitza onek eta izandako arrakastak Bizkaiko Foru Aldundia bultzatu dute bigarren edizio bat abian jartzera. Parte-hartzeari buruzko datuek eta erabilitako bonuen ehuneko handiak berresten dute Bizkaiko herritarrek konponketaren aldeko apustua egiten dutela, erabili eta botatzeko kontsumoaren aurrean benetako alternatiba bideragarri gisa. Arrakasta horrek indartu egiten du ekonomia zirkularraren eta ingurumenaren zaintzaren aldeko ekimenak sustatzen jarraitzeko daukagun konpromisoa
, nabarmendu du Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatuak.
Bizkaiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planaren esparruan
"Bizkaia Repara" kanpaina Bizkaiko Tokiko Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Planaren baitan dago. Plan horrek lehentasunezko helburu gisa ezartzen du lurraldean hondakinak berrerabiltzea eta murriztea sustatuko duten sistemak bultzatzea. Horretarako, irtenbide praktikoak eskaini behar dira, herritarrek beren ondasunak bota beharrean konpondu ahal izan ditzaten, eta, horrela, kontsumo arduratsuagoa eta ingurumenarekiko errespetutsuagoa garatzeko bidean aurrera egin dezagun.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...