Berriak
2025(e)ko martxoaren 12(a) 10:26
500 gaztek hartuko dute parte Bizkaia Greenpower ECO STEM Zirkuituaren 5. edizioan
Ekonomia Sustatzeko Saila
Bilbok, lehen aldiz, “STEM Jaialdia” hartuko du, San Mamesen abiatuta, martxoaren 15ean. Ekimen jasangarri honetan kategoria guztiak bilduko dira, 9 eta 25 urte bitarteko 500 ikasle ingururen parte-hartzearekin.
Bizkaia Greenpower ECO STEM Zirkuituaren 5. edizioa
Gaur, Bizkaia Greenpower ECO STEM Zirkuituaren bosgarren edizioa aurkeztu da. Ekimen horren probak lurralde historikoko hiru udalerritan egingo dira: Bilbon, Zornotzan eta Barakaldon. Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko hainbat tokitatik etorriko diren ikasleek parte hartuko dute.
Hezkuntza programa hau Alfonso Libano Firestone Fundazioak sustatzen du, Greenpower Iberia Hezkuntza Elkartearekin lankidetzan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, zirkuituak egingo diren udalen eta Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatearen babesarekin.
Alfonso Libano Firestone Fundazioak ekitaldi hori sustatzen du, ziur baikaude hezkuntza, eta, zehazki, STEM hezkuntza funtsezko zutabea dela Euskadi eta haren ekosistema berrindustrializatzeko, horixe baita Fundazioaren helburu garrantzitsuena
.
Gainera, badakigu berrindustrializazioa eraginkorragoa izango dela sektore publikoak eta pribatuak laguntzen badute. Hain zuzen ere, ekimen honetan badago lankidetza hori, gure gazteak lanbide zientifiko eta teknikoetara bideratzeko aukera ematen duena, haien etorkizuneko perspektibak bikainak baitira. Beraz, zirkuitu hau ekintza indartsua da STEM eremuan bokazioak ikusarazteko, sustatzeko eta erakartzeko. Kalkuluen arabera, bi hamarkadatan lanbideen % 80k horrelako trebetasunak beharko dituzte sektore ekonomiko guztietan
, diote Fundazioaren Patronatuak.
Bestalde, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak adierazi duenez, Bizkaiak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika gehiago behar ditu. Horrelako ekimenekin etorkizuneko profesionalak trebatzen ditugu, bokazioak pizten ditugu, oztopoak hausten ditugu eta ekosistema anitzagoa, inklusiboagoa eta pertsona guztientzako aukerak dituena eraikitzen dugu
. Bizkaiak lurralde gisa duen lehiakortasuna STEM talentua garatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko dugun gaitasunaren araberakoa da
, gaineratu du.
Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotziaren arabera, Bilborentzat oso garrantzitsua da STEM gaitasunak indartzea eta bultzatzea eskola-eremutik kanpo, hezkuntza ez-formalaren eremuan. Aisialdi hezitzaileari aplikatutako STEM hezkuntzak gauza askoren motorra dela erakusten digulako. Bizkaia Greenpower Eco STEM zirkuituak Bilborako garrantzi handia duten hainbat osagai biltzen ditu. Udalarentzat pozgarria da kirola, lehiaketa, prestakuntza, ikerketa, taldea, berrikuntza, talentua, konpromisoa, ekintzailetza, enpresa-munduaren esplorazioa... eta, jakina, gaztetasuna batzen dituen proiektu honetan berriro parte hartzea
. Hori dela eta, eskerrik beroenak
eman dizkie antolatzaileei, eta jende guztia animatu du probaz gozatzera
. Proba horrek, zalantzarik gabe, are gehiago indartzen du Bilbok ekitaldien hiri gisa duen rola
, gaineratu du.
Prototipo elektrikoak eta ingurumenarekiko arduratsuak
Firestone Fundazioaren laguntzarekin, ekimen horrek zenbait auto-proba bultzatzen ditu, non parte-hartzaileek, 9 eta 25 urte bitarteko neska-mutilek eta gazteek, negozio- eta marketin-plan bat asmatu eta garatu behar duten beren ibilgailu elektrikoa sortzeko. Ibilgailu horrekin parte hartuko dute proban. Proiektu horrek aukera ematen die, ibilgailuen diseinuarekin eta eraikuntzarekin esperimentatzeaz gain, txikitatik enpresa-mundua aztertzeko, ekintzailetza bultzatzeko eta mugikortasun guztiz jasangarriko etorkizunerako prestatzeko.
Lehiakideek eraikitzen dituzten autoek STEM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) gaitasunak garatzeko aukera ematen dute. Oinarri metodologiko horrekin, antzeko kategorietako taldeek euren emaitzak konparatzen dituzte eta elkarren artean lehiatzen dira, betiere prototipo elektriko eta ingurumenaren aldetik jasangarriekin.
Energia-eraginkortasuna jasangarritasunaren ardatz
Lasterketetan aurrez zehaztutako ibilbide bati ahalik eta bira gehien egin behar dizkiete ibilgailuek. Ibilgailuen motor elektrikoa eta bateriak berdinak izango dira guztientzat baina parte-hartzaileek autoaren karrozeria eta haren alderdi mekanikoak eta elektrikoak diseinatu behar dituzte, errendimendua hobetze aldera. Lasterketetan, bateria agortu gabe kilometro gehien egitea lortzen duena da irabazlea; beraz, ez du azkarrenak irabazten, modu eraginkor, energetiko eta jasangarrian gidatzen duenak baizik.
Programa hedatzen, integratzen eta etengabe hobetzen ari da
Edizio honetan hiru lehiaketa izango ditu Bizkaian, eta bat Araban. Workshop-ak egingo dira, proiektua erakusteko eta aurkezteko, Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko beste herri batzuetan. Horietan, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek egindako proiektuen finantzazio-, marketing eta kudeaketa-planik onenei aitorpena egingo zaie, eta, ondoren, programan parte hartzen duten taldeetako batzuekin erakusketa bat egingo da.
Ildo horretan, Alfonso Libano Firestone Fundazioak, erakunde antolatzaileak, honako hau nabarmendu du zirkuitu hau garrantzitsua dela beste bi ikuspegi egia bihurtzeko: gure neska ikasleek lanbide zientifikoak eta teknikoak har ditzaten bultzatzea; eta, bestetik, aisialdi hezitzaileari aplikatutako STEM hezkuntzako estrategiaren bitartez, autonomia, ahalduntzea eta ekimen-gaitasuna bultzatzea
.
"STEM Jaialdia" Bilbon
Bilbok benetako STEM jaialdia
hartuko du datorren zapatuan, martxoaren 15ean, San Mameseko zabalgunean. Bertan, lehen aldiz, hezkuntza-programa honetako kategoria guztiak bilduko dira. 8 eta 11 urte bitarteko ikasleek Gobblins modalitatean hartuko dute parte eta 11 eta 25 urte bitartekoek f24 eta f24+ kategorietan.
500 ikaslek eta hogeita hamar ibilgailu inguruk mugikortasun elektrikoari eta hezkuntza goiztiarrari buruzko nazio-, estatu- eta nazioarte-mailako erakusleiho handi bihurtuko dute Bilbo STEM arloan, aurten, besteak beste, Portugaldik, Madrildik, Galiziatik, Andaluziatik, Asturiastik edo Nafarroatik etorritako taldeak bildu ahal izango baitira. Guztion ahaleginarekin, Bizkaia Greenpowerren nazioarteko programaren egutegiaren barruan zirkuitu garrantzitsuenetako bat izatea lortu dugu
, adierazi dute FAL Firestoneren Patronatutik.
Bestalde, Zornotzak bat egingo du martxoaren 23an Gobblins lasterketarekin. Zirkuitu horretan, 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilek parte hartzen dute. Barakaldok ere parte hartuko du, ekainaren 8an Herriko Plazan egingo den lasterketarekin.
Deusturekiko sinergiak. "Gaitasun handiak" detektatzea eta garatzea
Beste berrikuntzetako bat da Deustuko Unibertsitatea hezkuntza programa honetan sartu dela. Hezkuntza Fakultatearen bidez eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Deustuko Unibertsitateak ikasleen "gaitasun handiak" hautemateko programa bat garatuta dauka. Esparru akademiko horretatik, bi prototipo garatu nahi dituzte: batetik, lanerako eta bileretarako hainbat gune laga, eta bestetik, ikasleei STEM talentua sustatzen lagunduko dieten aholkulariak jarri proiektuaren eskura.
Hala, aurten, lasterketak egiteaz gain, proiektuen kudeaketari buruzko workshop-ak eta aurkezpenak egingo dira, Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko hainbat herritan. Horietan nahitaez parte hartu behar dute ikasleek lasterketetan parte hartu aurretik.
Erresuma Batua, Greenpower proiektuaren sorlekua
Greenpower Educación Trust Erresuma Batuan sortu zen 90eko hamarkadaren amaieran, 9 urtetik gorako neska-mutilek gaitasun teknikoak, lidergokoak eta talde-lanekoak ikasi eta praktikan jar zitzaten, ibilgailu elektriko bat diseinatzeko eta beren kabuz eraikitzeko erronkarekin, ibilgailu horrekin lasterketa bat irabazteko. Gainera, ikasleek beren proiektua gauzatzeko behar dituzten babesak eta baliabideak bilatu behar dituzte, eta, beraz, komunikazio- eta salmenta-gaitasunak ere landu behar dituzte, eta negozio-plan bat egin behar dute, babesleei ingelesez prestatu eta azaldu behar dietena.
1999an lehen lehiaketak antolatu zituzten euren taldeekin, Goodwooden eta Silverstonen, eta, harrezkero, mundu osoko taldeak batu dira, baita ekitaldiak ere hainbat herrialdetan, hala nola Estatu Batuetan, Txinan, Indian, Singapurren, Portugalen, Malaysian eta Polonian. Aurten, proiektuak hogeita bosgarren edizioa beteko du, eta urtero 85 lasterketa inguru egiten dira herrialde horietan. Motordun kirolek gazteen artean sortzen duten grina STEM gaitasunak garatzeko inspirazio bihurtzeko asmoarekin sortu zen proiektua.
Gaur egun, Lehen Hezkuntzan hasi Unibertsitatera bitarteko 12.500 ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte haien jardueretan. Adinaren arabera hiru lehiaketa kategoria bereizten dira: Gobblin Formula (9-11 urte), 24 Formula (11-16 urte) eta 24+ Formula (16-25 urte). Gainera, Greenpower Iberia nazioarteko sare baten parte da (besteak beste, Estatu batuetan, Indian, Malaysian, Polonian, Brasilen eta Singapurren egiten da), 2.600 talde baino gehiago eta eskualdeko, estatuko eta nazioarteko 200 lasterketa dituena.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...