Berriak
2025(e)ko martxoaren 11(a) 22:00
Bizkaiak nazioarteko posizionamendua sendotu du New Yorken zinemaren eta arte eszenikoen industrian
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia
Ahaldun Nagusiak, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuarekin batera, bilerak izan ditu AEBko zinema-estudioetako interesak ordezkatzen dituzten erakundeekin eta arte eszenikoetako entitateekin
Elixabete Etxanobe eta Leixuri Arrizabalaga Brian O’Leary-rekin.

Aurrerapauso kualitatibo handia egin du Bizkaiak arte eszenikoetarako, zinemarako eta ikus-entzunezko erreferente gisa.
New Yorkera joandako Foru Aldundiaren ordezkaritzaren xedea izan da astearte honetan hainbat bilera egitea ikus-entzunezko, zinemako eta arte eszenikoetako eragileekin.
Azken urteotan, aurrerapauso kualitatibo handia egin du Bizkaiak arte eszenikoetarako, zinemarako eta ikus-entzunezko erreferente gisa
, azpimarratu du Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak.
Estatu Batuetara egin dugun bidaia honetan bilerak izan ditugu arte eszenikoetan eta zineman erreferenteak diren erakundeekin, aurrez aurre ezagutu nahi baitzuten zer eskaintzen duen gure lurraldeak zerga-neurriez gain. Izan ere, Bizkaian lehen mailako konpainiak eta profesionalak ditugu. Espero dut kontaktu hauek Bizkaiak kultura arloan duen posizioa indartzeko balio izatea, gure konpainiek eta profesionalek aukera gehiago eta hobeagoak izan ditzaten beraien karrera garatzeko, eta kalitatezko enplegua sor dadin zineman eta arte eszenikoetan
, nabarmendu du Bizkaiko Ahaldun Nagusiak.
Warner Br. Discovery eraikinean, Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatua Motion Pictures Association elkarteko Brian O’Leary aditu fiskalarekin bildu dira, ezagutzera emateko Bizkaiko lurralde historikoa filmaketak egiteko leku erakargarri gisa, lurraldeak eskaintzen dituen zerga-pizgarriez haratago.
Motion Pictures Association Estatu Batuetako merkataritza-erakundeak Hollywoodeko zinema eta telebistako estudio nagusienak ordezkatzen ditu: Walt Disney Studios, Netflix Studios, Paramount Pictures, Sony Pictures Entertainment, Universal Pictures eta Warner Bros. Discovery.
Motion Pictures erakundeko adituarekin izandako bileran, foru-ordezkaritzak azaldu egin du Bizkaiko lurraldeak industria zinematografikoa sustatzeko duen estrategia. Bileraren helburua izan da Bizkaia ikus-entzuneko ekoizpenetarako lurralde erakargarria dela erakustea; nabarmendu da filmaketarako eszenatoki gisa duen potentziala eta sektorean enplegua sortzeko ahalmena.
Proposatu egin da Euskalduna Jauregia ISPAren Kongresuaren egoitza izatea 2028an
Motion Pictures Association erakundeko aholkulariarekin izandako bilera New Yorkera joandako ordezkaritzaren gaurko azkenengo bilera izan da. Goizean ISPA (International Society for the Performing Arts) elkartearekin bildu dira; erakunde horrek arte eszenikoen liderrak eta profesionalak biltzen ditu, eta bere xedea da arlo honetako nazioarteko komunitatea sendotzea eta babestea.
ISPArekin izandako bileran, Bizkaiak datorren urtean New Yorken izango den ISPA Kongresuan parte-hartzeari buruz hitz egin da; Bizkaiak parte hartuko luke Euskalduna Jauregia eta BOS -Bilbao Orkestra Sinfonikoa bezalako proiektuekin. Eta, bide batez, proposatu dute Euskalduna Jauregia izatea 2028an egingo den kongresurako egoitza.
Esparru horretan, Etxanobe eta Arrizabalaga bildu dira David Baile Isparen CEOrekin eta Americas Society-ren jatorri argentinarreko Sebastián Zubieta musika zuzendariarekin. David Rockefeller filantropoak sortu zuen 1965ean sortutako Americas Society-ren xedea da kultura zabaltzea Latinoamerikako nazioarteko harremanez bidez.
Topaketak euskal komunitate artistikoarekin
Ikus-entzunezko sektorearekin eta eszena-sektorearekin izandako bileren aurretik, foru-ordezkaritzak Dia Bacon museoa bisitatu du, eta New York hiriko euskal jatorriko arte- eta kultura-komunitatearekin bildu da. Ildo horretan, Etxanobe eta Arrizabalagak bilera informal bat izan dute Estatu Batuetako hirian bizi den Kirmen Uribe idazlearekin, eta Itziar Barrio disziplina anitzeko artista bilbotarraren estudioa bisitatu dute.
Bihar bilera izango dute New Yorkeko Solomon R. Guggenheim museoan
Bizkaiko ordezkaritzaren erakunde-bidaiak bihar jarraituko du euskal agintariei New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan egongo zaien harrerarekin. Han, Imanol Pradales lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batuko zaio foru-misioari, eta bilera bat izango dute, Guggenheim Bilbao Museo Fundazioko fundatzaile eta patronatu-kideekin batera, Mariët Westerman Solomon R. Guggenheim Museoko zuzendariarekin eta Tom Ellis Fundazioko Patronatuaren lehendakariordearekin batera.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...