Berriak
2025(e)ko martxoaren 11(a) 17:00
Bizkaiak eta OMEk nazioarteko espezialistak bildu dituzte zahartzeari buruzko narrazio inklusiboak sustatzeko
Gizarte Ekintzako Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak eta OMEren Europako Eskualde Bulegoak «Ageing is Living: Unlocking the Potential of Population Ageing» lidergorako ikastaroa egin dute. astearte honetan. Ekimen global eta aitzindaria da, biztanleen zahartzearen erronkei eta aukerei ikuspegi berritzaile batetik heltzeko diseinatua, ebidentzian oinarritua eta ekintzara bideratua.
Amaia Antxustegi bere erakusketan
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Osasunerako Mundu Erakundearen (OME) Europako Eskualde Bulegoak munduko adituak bildu dituzte ,astearte honetan, Bilboko Yimby aretoan, «Zahartzea bizitzea da: Zahartzearen boterea askatzen» lidergorako ikastaroan. Ekimen hori lerrokatuta dago OME Europaren estrategiarekin (2026-2030) eta Nazio Batuen Zahartze Osasungarriaren Hamarkadarekin (2021-2030). Nazioartean bakarra den hitzordu honetara hainbat sektoretako 70 parte-hartzaile baino gehiago etorri dira, hala nola politika publikoetan erabakiak hartzeko arduradunak, ikertzaileak, erakundeetako ordezkariak eta funtsezko diren gizarte-eragile eta -erakundeak.
Lidergorako ikastaroan, ikuspegi eraldatzaile batetik heldu zaio zahartzeari, eta zahartzeak gizarte-aurrerapenaren eragile gisa duen potentziala nabarmendu da. Prestakuntza trinko eta multisektorialaren bidez, Ikastaroak tresna praktikoak eskaini ditu bizitza-luzera gizartearen agenda estrategikoan integratzeko eta adin guztietarako komunitate inklusiboak eta irisgarriak sustatzeko.
Ibilbide luzeko ekimen gisa pentsatuta, Nagusi Intelligence Centerretik (NIC) antolatutako ikastaro honek Bizkaian finkatzeko asmoa du zahartze osasungarriari buruzko prestakuntzan eta eztabaidan nazioarteko erreferente gisa.
Ahots adituak eta funtsezko edukiak
Nazioarteko hizlari ezagunak izan dira jardunaldian: Sarah Harper, Oxford Institute of Population Ageing-eko zuzendaria; Adelina Comas, Global Observatory of Long Term Care-ko (GOLTC) zuzendaria; Yongjie Yon, OMEko ofizial teknikoa; eta Stefania Ilinca, OMEko iraupen luzeko zaintzetan aditua; María Teresa Sancho Castiello, IMSERSOko zuzendari nagusia; Ivan Bautmans, Bruselako Unibertsitateko Gerontologiari eta Zahartze Hauskortasunari buruzko ikerketa-arduraduna:eta OMEko Zahartze Osasungarriaren Hamarkadako neurketa, jarraipen eta ebaluazioari buruzko aholkularitza teknikoko Taldeko kidea; Thiago Herick de Sa, adinekoekin adeitsuak diren hiri eta komunitateen ofizial teknikoa; OMEko Ginebrakoa, eta Francesco Giusti, Europar Batasuneko ikerketako zentro erkideko epidemiologoa (JRC).
Ikastaroan zehar, funtsezko gaiak jorratu dira, hala nola zahartzearen erronkak eta aukerak Europan; prebentzioa, zaintza-sistemen eraldaketa, eta zahartze osasungarriaren printzipioak politika publikoetan eta esparru estrategikoetan txertatzea.
Parte-hartzaileek baliabide praktikoak ere eskuratu dituzte datuetan oinarritutako narrazio inklusiboak sustatzeko, politika inklusiboak garatzeko, ingurune irisgarriak sortzeko eta zaintza-sistema integratu eta jasangarriak eraikitzeko. Halaber, adinekoen bizi-kalitatea hobetu duten kasu arrakastatsuak aztertu dira, eta tresnak eman dira kontakizun sozialak eraldatzeko, osasun- eta zaintza-zerbitzuak indartzeko eta zaintzaile formalei eta ez-formalei laguntzeko.
Lidergorako ikastaroaren lehen edizio hau atzo hedabideei zuzenduta egin zen «Adinari eta zahartzeari buruzko kontakizuna aldatzen» tailer interaktiboarekin osatu da. Tailer horretan, adinkerian oinarritutako estereotipoak gainditzeko eta komunikabideen eremuan narrazio inklusiboak sustatzeko estrategiak eskaini ziren.
Biscay Bay of Care
Bizkaiko Foru Aldundiak bere estrategiaren berri eman du; bada denbora luzea garatzen duela. Zehazki, Amaia Antxustegi Bizkaiko Gizarte Ekintza Saileko foru-diputatuak Iraupen Luzeko Zainketen Trantsiziorako Planaren ardatzak azaldu ditu, ardatz horietako batzuk: egoitzetan bizikidetza-unitateak pixkanaka bultzatzea, arreta pertsonalizatuagoa emateko; etxeTIC eredua duten eguneko zentroak, etxean bizitzen jarraitzeko estrategia gisa, eta erreferentziako eskualde-zentroak, zeinek egoitza-sare osorako euskarri gisa jardungo baitute.
Jardunaldian, halaber, Nagusi Intelligence Center (NIC) Bizkaiko bizitza-luzeraren zentroaren lana nabarmendu da; haren helburua da zahartzeari eta bizitza-luzerari buruzko ezagutza sortzea eta partekatzea, gai horien inguruko garapen ekonomikoa sustatzeaz gainera. Gainera, NICek prestakuntza espezializatua garatzen eta eskaintzen du, eta erreferente gisa finkatzen da ikerketa aplikatuan, berrikuntzan eta iraupen luzeko zaintzen eremuko gaikuntzan.
Bizkaiaren eta OMEren arteko aliantza horrek indartu egiten du Bizkaiak berrikuntzaren espazio gisa duen posizionamendua zahartzearen esparruan. Bizkaiko Foru Aldundiak politika eraldatzaileak lantzen ditu zaintzaren eta garapen sozialaren eremuetan,eta inklusiboagoak eta adin guztietarako eskuragarriagoak diren komunitateak sustatzen ditu, etengabe aldatzen ari den gizarte baten erronkei erantzuteko.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...