2025(e)ko otsailaren 18(a) 19:00

Ostiralean hasiko da Andrazkoen Esku-pilotako VII. Bizkaia Torneoa, Bizkaia Frontoian

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Txapelketa otsailaren 21ean eta 28an eta martxoaren 7an eta 14an egingo da, 19:00etan, Bizkaia Frontoian

Emakumezkoen Bizkaia Esku Pilota Txapelketaren aurkezpena

Andrazkoen Esku-pilotako VII. Torneoa, Bizkaia Frontoiak antolatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestua, datorren ostiralean hasiko da, 19:00etan, Bizkaia Frontoian. Lehenengo, Aldai eta Pérez arituko dira Etxegarai eta Capellánen aurka, eta, hurrengo, Uriarte eta Erasun Ibarrola eta Mendizabalen aurka.

Emakumeen kirola sustatzea Bizkaiko Foru Aldundiaren lehentasunetako bat da oraindik ere, kirolaren esparruan aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa sendotzen baitu. Alde horretatik, txapelketaren aurkezpenean, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu Leixuri Arrizabalagak kirol-modalitate guztietan emakumeen presentzia bultzatzeko Aldundiak duen konpromisoa nabarmendu zuen, bai eta lan horiek profesionalizatzeko eta emakumeen presentzia zuzendaritza-postuetan ere sustatzeko konpromisoa ere. Gainera, Arrizabalagak kirolariek, zailtasunak zailtasun, beren ametsak betearazteko egiten duten lana goraipatu zuen, eta etorkizuneko kirolarientzat eredu eta erreferente bihurtzea eskertu zien.

Andrazkoen Esku-pilotako VII. Bizkaia Torneoa

Txapelketa otsailaren 21ean eta 28an eta martxoaren 7an eta 14an egingo da, Bizkaia Frontoian. Lau bikote hauek jokatuko dute Andrazkoen Esku-pilotako VII. Bizkaia Torneoa: Aldai eta Pérezek; Etxegarai eta Capellánek; Uriarte eta Erasunek, eta Ibarrola eta Mendizabalek.

Torneoak bi fase izango ditu: lehenengoa Liga (otsailaren 21ean, 28an eta martxoaren 7an) eta bigarrena Finalak (martxoaren 14an). Jardunaldi bakoitzean bi partida jokatuko dira, bakoitza 22 tantora. Partida bakoitzeko bikote irabazleak puntu bat lortuko du, eta galtzaileak, berriz, ez du punturik batuko. Ligako lehenengo bi sailkatuak final irrikatura igaroko dira.

Otsailaren 28an, 19:00etan, bigarren jardunaldia egingo da, eta martxoaren 7an, berriz, hirugarrena, hura ere 19:00etan. Martxoaren 14an, 19:00etan, final handia jokatuko da, Bizkaia Frontoian.

Andrazkoen Esku-pilotako VII. Bizkaia Torneoa Bizkaia Frontoiaren Facebookaren bidez jarraitu ahal izango da.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...