2025(e)ko otsailaren 17(a) 11:30

Elixabete Etxanobek elkarrizketa zibilarekiko eta erantzukidetasunarekiko konpromisoa indartu du Bizkaiko gizarte-kohesioaren alde

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Ahaldun nagusia Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren osoko bilkuraren buru da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetzarako gunerik behinena baita, politika inklusiboak diseinatzeko eta lurraldearen erronka sozialei erantzuteko.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia izan da buru Bilboko Euskalduna Jauregian egindako Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren osoko bilkuran. Foro horretan honako hauek bildu dira: alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza eta Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sailak; bestetik, Gaikuntza eta lurraldeko Hirugarren Sektore Sozialeko sare eta erakunde nagusiak, hala nola Fekoor, Avifes, Lantegi Batuak, Harresiak Apurtuz, Lares Euskadi, Nagusiak, Fevas-Plena Inclusión Euskadi, Edeka, EAPN Euskadi, REAS, Gizardatz, Gizatea, Euskal Gorrak, Once eta, lehen aldiz, Astialdi Sarea.

Elkarrizketa Zibilerako Mahaia lankidetza publiko-pribaturako gune egonkorra da; bertan, diagnostikoak partekatzen dira, proposamenak diseinatzen dira eta Bizkaiko gizarte-erronkei aurre egiteko ekintzak definitzen dira. Gobernantza ireki eta parte-hartzailearen eredu hori kontsultatik harago doa, eta berrikuntzaren eredu gisa finkatu da, erakunde publikoen eta gizarte zibil antolatuaren ahaleginak bateratzen dituena, Bizkaia inklusiboa eta kohesionatua eraikitzeko konpromiso partekatu batean.

2025erako ildo estrategikoak

Astelehenean egindako osoko bilkuran, ezarritako lantaldeek egindako aurrerapenak berrikusi dira, bai eta hurrengo urterako lehentasunak zehaztu ere. Identifikatutako erronka nagusien artean, bestea beste, egoera zaurgarrian dauden pertsonen bizi-luzera, mendekotasuna, desgaitasuna, gizarteratzea eta nahi ez den bakardadearen aurkako borroka daude.

Bere hitzaldian, Elixabete Etxanobek azpimarratu egin du foro honek duen garrantzia lana elkarrekin egiteko espazio gisa: Gure gizarte-sistemaren iraunkortasuna erronka partekatua da. Espazio horrek gure gizarte-politikak indartzeaz gain, ildo beretik lan egingo dugula bermatzen du,  Bizkaian inor ez dadin arretarik gabe geratu .

Gainera, Etxanobek balioa eman dio Auzolanean oinarritutako lankidetzari, eta nabarmendu duenez, Hirugarren sektore sozialarekiko lankidetza eta etengabeko elkarrizketa funtsezkoak dira Bizkaia lurralde inklusibo eta solidario bihurtzeko, hau da, denontzako Bizkaia bat .

Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du gobernantza irekiko eredu horrekin duen konpromisoa, horri esker, gizarte-politika eraginkorragoak eta jasangarriagoak eraiki baitaitezke, pertsonen ongizatea hobetzeko eta lurraldeko gizarte-kohesioa sendotze


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...