2025(e)ko otsailaren 14(a) 10:00

San Mamesek 2.000 neska futbolari baino gehiago hartuko ditu emakumezkoen euskal derbian, "Pasa Baloia Neska" proiektuari esker

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak, Athletic Clubak eta Bizkaiko Futbol Federazioak bultzatutakoa eta Kimet Sportek gauzatutako, Pasa Baloia Neska proiektuaren helburua Bizkaiko emakumezkoen futbolaren egitura sustatzea, ikusaraztea eta gaitzea da

Datorren igandean, otsailak 16, San Mames emakumezkoen futbolaren epizentroa bihurtuko da Athletic Club eta Realaren arteko derbian. Kirol ikuskizunaz gain, "Pasa Baloia Neska" proiektuan parte hartzen duten lurraldeko taldeen oinarrizko mailetako futbolariek harmaila berezia osatuko dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Athletic Clubak eta Bizkaiko Futbol Federazioak bultzatutakoa eta Kimet Sportek gauzatutako, Pasa Baloia Neska proiektuaren helburua Bizkaiko emakumezkoen futbolaren egitura sustatzea, ikusaraztea eta gaitzea da. Horretarako, klubei eta erakundeei metodologia espezifiko bat, kirol-kudeaketarako aplikazio teknologikoak, teknikarien eta kudeatzaileen egitura osorako prestakuntza espezifikoa eta aholkularitza integral pertsonalizatua eman zaizkie.

Pasa Baloia Neska ekimenaren barruan, Bizkaiko neska futbolari guztiak San Mamesen euskal derbiaren emozioa bizitzera gonbidatuta daude, honekin Bizkaiko emakumezkoen futbolak azken urteetan izan duen hazkunde esponentziala ikusarazi nahi da. Ekitaldia, proiektuaren orainaren eta etorkizunaren ospakizuna izango da, eta San Mamesera gerturatzen direnek dardara egingo dute, erreferentetzat dituzten jokalarien urratsak jarraitzea amesten duten ehunka neskatilen talentu eta ilusioarekin.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...