2025(e)ko otsailaren 12(a) 13:30

Bizkaiak maitasunaz berdintasunean hausnartzera animatzen ditu gazteak, harreman osasungarri eta toxikoei buruzko galderen bidez

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak San Valentin kanpainaren beste edizio bat abiarazi du, maitasun erromantikoaren mitoen gaineko estereotipo kaltegarriak desagerrarazteko. Geltoki intermodalaren ondoko plazan hitzordu baten eszenatokia antolatu da, bi pertsonen arteko lehen topaketa baten simulazioa egiteko, eta horren bidez gogoeta egitera gonbidatu nahi dute desberdintasuna iraunarazi dezaketen maitasunaren dinamikei buruz.

San Valentin FAQ.

"Maitasuna ez da kontrola, ez jeloskortasuna, ezta sakrifizioa ere; errespetua da, askatasuna eta elkarrekin haztea"

Bizkaiko Foru Aldundiak berriro ere hausnartu du maitasun erromantikoaren mitoari buruz, eta horretarako zuzenean antzeztutako ekintza bat jarri du ikusgai, itxaropen erromantiko tradizionalen azpian ezkuta daitezkeen genero-desberdintasunak erakusteko. #SanValentínFAQ (San Valentini buruzko ohiko galderak...) lelopean, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak antolatu duen ekintza honek proposamen erromantiko batzuen atzean ezkutatzen diren maitasun-eredu toxikoak hankaz gora jarri nahi ditu, jokabide suntsitzaileak eragiteaz gain, desberdintasuna betikotzen baitute.

Zu gabe ez naiz ezer? Benetan? , Jeloskortasuna benetako maitasunaren seinale al da? , Traizioa al da beste pertsona batzuei sare sozialetan like ematea? , Pentsatu al duzu inoiz maitasun erromantikoaren mitoak desberdintasuna indartzen duela?. Honelako galderen bidez gogoeta egitera bultzatu nahi da, harreman osasuntsua, kontrolik eta estereotiporik gabea izateak benetan zer esan nahi duen aztertzera; baita horien azpian dauden ideal suntsitzaileek pertsonen askatasunari nola eragiten dioten ere, bereziki emakumeen askatasunari.

Teresa Laespadak, diputatu nagusiorde eta goian aipatu den foru saileko arduradunak, kanpaina honen aurkezpena egin du gaur, Trinidad L. Vicente Berdintasunerako zuzendariarekin batera. Laespadak azaldu duenez, ekintza horrek, maitasun erromantikoaren mitoa zalantzan jartzeaz gain, pertsona guztiek maitasuna berdintasunez eta elkarrekiko errespetuz bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzen du.

Berdintasunean oinarritutako harremanak nahi ditugu, osasungarriak, errespetuzkoak eta aberasgarriak. Ahalegin hori ekintza puntual batetik harago doa; matxismoa eta genero-desberdintasunak desagerrarazteko egiten dugun etengabeko lanaren parte da, maitasun erromantikoaren mitoa sustatzen duten ideiez elikatzen baitira , azpimarratu du.

Proposamen horren helburua, batez ere, gazteekin konektatzea da, eta bitarteko digitalen nahiz sare sozialen bidez garatzen da, Bilboko puntu estrategiko batean: Intermodaleko plazan. Bertan, hitzordu baten agertokia antolatu da, bi pertsonen arteko lehen topaketa baten simulazioa egiteko, eta horren bidez, desberdintasuna betikotzen duten maitasunaren dinamikei buruz hausnartzera bultzatu nahi dute. Parte-hartzaileek galderak, erantzunak eta iruzkinak egin ahal izango dituzte, eta horrek aukera emango die debatean zuzenean sartzeko, baita errespetuan, berdintasunean eta osasun emozionalean oinarritutako harreman baten benetako esanahiari buruz hausnartzeko ere, estereotipo kaltegarrietan erori gabe.

Ekintza horren helburua desberdintasunean oinarritzen diren harreman-ereduak desagerraraztea da, portaera toxikoak goresteaz gain, indarkeria eta diskriminazioa indartzen baitituzte, harremanen barruan pertsonen gaineko kontrola iraunaraztearekin batera. Lanean gabiltza pertsona guztiek, beren generoa edozein dela ere, harreman osoak bizi ahal izan ditzaten, berdintasunean eta elkarrekiko errespetuan oinarrituta, gaineratu du Laespadak. San Valentin zoriontsua opa diegu maitemindu guztiei, baina beti berdintasunean oinarrituta, azpimarratu du.

Euskadiko gazteei buruzko datuak

Eskura ditugun datuek agerian uzten dute premiazkoa dela berdintasunaren eremuan aurrera egiten jarraitzea, eta horretarako, gure gizartean emakumeen eta gizonen artean oraindik ere dagoen desberdintasunaz ohartarazten duten sentsibilizazio-ekintzak mantendu eta sendotu beharra dago.

Arartekoak 2024an egindako "Jarrera matxistak Euskadiko nerabeen eta gazteen artean" azterlanaren arabera, argi ikusten dira genero-desberdintasunari eusten dioten portaerak eta sinesmenak. Adibidez, Euskadiko hamar gaztetik ia hiruk uste dute jeloskortasuna maitasunaren erakusgarria dela, eta horrek erakusten du estereotipo kaltegarriek oraindik badirautela.

Gainera, Euskadiko gazteen 2024ko egoeraren diagnostikoak erakusten du emakume gazteen aurkako indarkeriaren tasa orokorra 9,8koa dela 15 eta 29 urte arteko 1.000 emakumeko, hau da, inoizko zifrarik altuena.

Bestalde, Osasunaren Mundu Erakundeak jakinarazi du bikote-harremana izan duten nerabeen % 24k indarkeria fisikoa eta/edo sexuala pairatu dutela 20 urte bete baino lehen. Datu horiek agerian uzten dute indarkeria matxistaren negazionismoari nahiz arinkeriari eusteko joera arriskutsua dagoela, eta horrek are premiazkoagoa egiten du gure eguneroko harremanetan desberdintasunari eusten dioten estereotipoei aurre egiteko beharra.

Maitasun erromantikoaren mitoa kontzeptu okerra izateaz gain, indarkeria eta desberdintasuna elikatzen dituen egitura ere bada. Ideal horietan oinarritutako harremanek desberdintasuna dakarten botere-dinamikak sendotzen dituzte, eta horrez gain, emakumeak maitasun-eredu suntsitzaileetan galduta uzten dituzte. Hori ez da norberaren arazo indibiduala, gai estruktural eta soziala baizik, errotik bertatik erauzi behar duguna sendo, denok batera, amaitu du Laespadak. 


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...