Berriak
2025(e)ko otsailaren 11(a) 12:00
Enplegu eta Ekintzailetzarako ANEZKA programak 701 pertsona baino gehiago laneratzea lortu du Bizkaian
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Talde tekniko espezializatu batek parte-hartzaileen laneratze-prozesua babesten du; programa hasi zenetik, duela ia hamar urte, mila parte-hartzaile baino gehiago izan ditu. Talde-lana eta networking tokiko enpresekin, programaren arrakastaren gakoak.
Teresa Laespada, Lan, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko Diputatua.

Laespada: "Lan-aukerak ez ezik, autonomia eta gizarteratzea ere hobetzen ditu"
Enplegu eta Ekintzailetzarako ANEZKA izeneko programako anezkek gutxienez 701 langabe laneratzen lagundu dute Bizkaian, gure lurralde historikoan duela bederatzi urte abian jarritako 66 lantaldeen bitartez.
Azken hiru taldeek joan den astean amaitu zuten beren jarduera, lan intentsiboko lau hilabeteren ondoren, eta gaur, asteartea, topaketa bat egin dute. Bertan, Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru-diputatu eta ahaldun nagusiordeak hartu du parte.
Laespadak adierazi duenez, Enplegu eta Ekintzailetzako Anezken helburu nagusia langabeen lan-aukerak hobetzea da, lan-merkatuan sar daitezen lagunduz
.
Ildo horretan, azpimarratu duenez, prozesu horrek, gaitasun profesionalak indartzeaz gain, tresnak ematen dizkie oztopo pertsonalak eta testuingurukoak gainditzeko, haien autonomia eta gizarteratzea sustatuz
.
Enplegu eta Ekintzailetzarako ANEZKA programa foru-sail horren ekimena da, eta Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren (DEMA) bidez kudeatu eta garatu da.
Azken hiru anezkak
ANEZKA programaren baitan garatu diren azken hiru Enplegu eta Ekintzailetzako anezkak duela lau hilabete sortu ziren, eta enplegagarritasuna hobetzeko lanean aritu diren 61 langabek (40 emakume eta 21 gizon) parte hartu dute bertan. Zehazki, orain arte 31 pertsonak lortu dute lanpostu bat, eta programaren bederatzi urteko esperientziak erakusten du laneratze-prozesuak anezka amaitu eta hilabete batzuetan jarraitzen duela.
Guztiz doakoa eta borondatezkoa da Enplegu eta Ekintzailetzarako ANEZKA programa, eta funtsezko tresna bihurtu da Bizkaiko langabeen lan-aukerak hobetzeko. Prestakuntza praktikoa eskaintzeaz gain, ANEZKAk etengabeko laguntza eman du, eta harreman-sare profesionalak sortzea sustatu du. Ikuspegi proaktibo, kolaboratibo eta solidarioa izanik, Lurralde Historikoan laneratzeko ekimen nagusietako bat izan da.
Programaren onuradunek prestakuntza-pilulak jaso dituzte, aurrez aurreko saioak eta birtualak konbinatuta, banakako jarraipenarekin osatuta. Edukiek lan-gaitasunak indartzeko funtsezko arloak jorratu dituzte, hala nola autoezagutza, marka pertsonala, lan-aukerak identifikatzea eta enplegua bilatzeko tresna digitalak erabiltzea.
Gainera, arreta berezia jarri da lan-elkarrizketak prestatu, curriculumak egin eta komunikazio eraginkorrerako trebetasunak garatzeko. Helburu nagusia parte-hartzaileen gaitasunak optimizatzea eta lan-merkatuan sartzeko aukerak areagotzea izan da.
Laguntza jaso dute, halaber, enpleguaren eta laneratzearen hainbat arlotako espezialistek emandako tailer praktikoen bidez. Gainera, networking-foroak antolatu dira tokiko enpresekin, eta horrek aukera eman die parte-hartzaileei beren harreman-sareak zabaltzeko eta merkatuan dauden lan-aukerak sakon ezagutzeko.
Talde tekniko espezializatu baten etengabeko laguntza izan da edizio honen beste ezaugarri nabarmenetako bat, laguntza pertsonalizatua, orientazioa eta programaren jardueren dinamizazioa izan baititu. Lankidetza-ikuspegi hori eta elkarri laguntzeko giroa funtsezkoak izan dira inplikatutako pertsonen konfiantza indartzeko eta haien enplegu-bilaketa aktiboa errazteko.
ANEZKAren lidergoa Bizkaiko laneratzean
Anezkak langabe boluntario aktiboen talde heterogeneoak dira. Koordinatzaile baten laguntzarekin antolatzen dira, besteren konturako nahiz norberaren konturako enplegu-bilaketa sustatzeko, lan-merkatuan sartzeko bide eta modu guztiak aztertzen baitituzte. Anezka bakoitzean 20 parte-hartzaile egoten dira, eta gutxi gorabehera 4 hilabeteko jarduketa zuzena egiten da parte-hartzaileekin.
Enplegu eta Ekintzailetzarako ANEZKA programa Lurralde Historikoko ekimen garrantzitsuenetako bat da. 2016ko otsailetik gaur arte 66 anezka jarri dira martxan, 1.129 langaberentzat.
Langabe horietako 701ek lortu dute lan-merkatuan sartzea, hau da, % 62ko laneratze-tasa (hirutik bi emakumeak izan dira). Ehuneko hori handituko da hurrengo hilabeteetan, irekita dauden hautaketa-prozesuak ixten direnean. Urteetan zehar hainbat erronka izan dira; pandemiaren ondorioz, esate baterako, programa online formatura egokitu behar izan zen eta, edukiera murriztearen ondorioz, parte-hartzaileen kopurua ere murriztu behar izan zen. Hala ere, Enplegurako eta Ekintzailetzarako anezkek enplegagarritasuna indartzeko eta sare profesional berriak sortzeko konpromisoari eutsi diote.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...