2025(e)ko otsailaren 06(a) 11:55

Bizkaiko Foru Aldundiak VII. plangintzaldirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu du

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

VII. Plangintzaldian, Bizkaiko Foru Aldundiak urratsak ematen jarraituko du euskararen kudeaketa erakundetzeko, eta euskararen sustapena kudeaketa aurreratuaren eredutik landu dadin.

Leixuri Arrizabalaga

Bizkaiko Foru Aldundiak gaurko Gobernu Kontseiluan onartu berri du Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana, 2023-2027 urteetarako. Helburua nagusia da euskararen erabilera areagotzen jarraitzea, bai herritarrei ematen zaien zerbitzuan, bai erakundearen barruko kudeaketan, betiere bermatuz herritarren hizkuntza-eskubideak betetzen direla Aldundiarekin dituzten hartu-eman guztietan.

Eusko Jaurlaritzak VII. plangintzaldirako emandako irizpideekin eta gidalerroekin bat eginez, Bizkaiko Foru Aldundiaren erabilera-plan hau KEMEN (Kudeaketa eta Erabilera Markoa, Euskararen Normalizaziorako) egituran oinarritzen da.

KEMENek hizkuntzen erabilera kudeatzerakoan kontuan hartu behar diren ardatz, eremu eta arlo posibleak jasotzen ditu eta edozein erakunde-motatan erabili daitekeen markoa eskaintzen du. Euskararen kasuan, KEMEN tresna baliagarria da euskararen erabilera normalizatzeko prozesua modu antolatuan eta eraginkorrean kudeatzeko, baita prozesu horren jarraipena egiteko ere.

KEMENek bi ardatz nagusi ditu, kudeaketa eta erabilera, eta haien baitan arlo desberdinak jasotzen dira. Kudeaketan, euskara-plana nola gestionatzen den lantzen da; horretarako, euskararen erabilera areagotzeko 4 lan-ildo estrategiko eta 12 neurri aurreikusten dira. Erabileran, berriz, erakundeak zein hizkuntzatan funtzionatzen duen jasotzen da, bai ahoz eta bai idatziz, herritarrekin dituen harremanetan zein barruko harremanetan. Horretarako, 7 lan-ildo estrategiko eta 34 neurri aurreikusten dira, zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza eremuetan.

VII. plangintzaldian Bizkaiko Foru Aldundiak urratsak ematen jarraituko du euskararen sustapena kudeaketa aurreratuaren eredutik landu dadin. Erabilera-planaren kontzeptuaren barruan, bi kontzeptu bereizten dira: plangintzaldi osorako plan estrategikoa eta urteko kudeaketa-planak (edo ekintza-planak).


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...