Berriak
2025(e)ko otsailaren 04(a) 10:00
Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handietako bat, Bizkaira helduko da 15 herrialdeko 200 inbertitzailerekin
Ekonomia Sustatzeko Saila
Datorren otsailaren 20an, Slush-ek eskualdean lehen aldiz egingo duen edizioa izango da Bilbon. Mundu mailako berrikuntzako ekitaldi ospetsu hori, zeinak ardatz dituen inbertsioa erakartzea, startupak sortzea eta lankidetza globala, Euskadira eta Bizkaira iritsiko da, eta baieztatuta dago 200 inbertitzaile baino gehiago bertan izango direla, VCak eta business angels-ak batuta.
Slush, ekintzailetza globalaren topaketa ezaguna
Slush-ek, urtero Helsinkin (Finlandia) egiten den berrikuntzako topaketa global ospetsuak, Bizkaiko eta Bilboko ekosistema aukeratu du eskualdean lehen aldiz egingo duen ediziorako egoitza gisa. Eusko Jaurlaritzak —SPRI enpresen garapenerako agentziaren bitartez—, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak emandako laguntzari esker, ekitaldia otsailaren 20an izango da Bilbao Exhibition Centre-n (BEC). Bertan, nazioarteko 200 inbertitzaile baino gehiago bilduko dira, VCak, venture debt-a, corporate venture capital-a eta business angels-ak batuta, 150 startupbaino gehiagorekin eta nazioarteko berrikuntzaren funtsezko eragileekin, zubi bat sortzeko Europako hegoaldearen eta Europako iparraldeko eta Baltikoko ekosistemen artean.
Bilbao Slush’D ekimena Slush ekitaldi globalaren hedapena da, startup-en hazkundea bizkortzeko eta tokiko berrikuntza-ekosistemak nazioarteko komunitatearekin konektatzeko diseinatua. Euskadin, ekitaldia eskualdearen ezaugarri berezietara egokituko da, eta bidea emango du lotura ezartzeko, batetik, Europako iparraldeko eta Baltikoko ekosistemen eta, bestetik, Europako hegoaldean liderra den berrikuntzarako hub baten dinamismo ekintzailearen artean, ekintzailetza-politikek eta enpresen eta startup-en sustapenak babestuta.
Ekosistemako liderrek babestutako ekitaldia
Bilbao Slush’D-k panelen programa oso bat izango du, mundu mailako adituekin, eta, horrez gain, startup-en lehiaketa bat, eskalagarritasunaren, jasangarritasunaren eta negozio-eredu globalen inguruko tailer interaktiboak, eta lankidetza estrategikoa eta ekosistemaren eraldaketa globala sustatuko duten networking-saioak.
Jarduera nabarmenenak dira, besteak beste, pitch competition, non startup-ek nabarmendu eta ikusgarritasuna lortu ahal izango duten EmprendeXXI sarien bidez (CaixaBank DayOne, ENISA eta SPRIrekin lankidetzan emandakoak), eta reverse pitch berritzailea, non inbertitzaileek beren funtsen inbertsio-tesiak partekatuko dituzten parte hartzen duten startup-ekin.
Ekitaldiak, BayLoop Ventures eta haren sortzaileak diren Elena Popovici eta David Cabezón buru izateaz gain, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren (CEBEK) eta BBKren babes instituzionala ere badu, baita bazkide estrategikoak ere, hala nola ICEX, Endeavor, Google for Startups, Deloitte, Letslaw eta Letsfinance.
Horrez gain, Finlandiak Espainian duen enbaxadak, Business Finland-ek, Team Iberia-k, Estoniako Errepublikak —e-Residency ekintzaile globalentzako programaren bidez—, Industria eta Turismo Ministerioak —ENISAren bidez— eta CaixaBank DayOne-k ere parte hartzen dute, ekosistema ekintzailea eta teknologikoa indartzeko helburuarekin.
Nazioarteko adituak eta ekosistema etorkizun-senez irudikatu zutenak
Bilbao Slush’D-n parte hartuko dute maila handiko hizlariek, hala nola, topaketaren beraren eta Angry Birds-en sortzailea den Peter Vesterbacka-k, Softonic-eko CEO Fiona Garvey-k, Penneo eta Sepior-eko sortzaile eta inbertitzailetako bat den Nicolaj Højer Nielsen-ek eta Espainian Finlandiako enbaxadorea den Sari Rautio-k; eta, kartelburu gisa, Estoniako 10 unikornioetako bat den Pipedrive-ko CTO Agur Jõgi-k, SolarMente erakundearen sortzaile Wouter Draijer-ek eta F-Secure Corporation-en Mehatxuen aurkako Inteligentziako zuzendari Laura Kankaala-k, zeina zibersegurtasuneko mundu mailako aditu handienetako bat den.
Nazio mailan eta nazioarte mailan, Slush’D-k funts garrantzitsuak izango ditu, besteak beste, JME Ventures, Notion Capital, Tenity, Plug and Play, Kfund, Adara Ventures, Cometa VC, Lumo Labs, Cardumen Capital, Enzo Ventures, Perseo Ventures (Iberdrola), G+D Ventures, Acurio Ventures, Actyus edo Encomenda Capital Partners, zeinak edizio honetan partaide izango diren North-to-North estrategiaren pean. Horrez gain, ekitaldiaren izaera sortzaileari berezko zaizkion jarduerak egingo dira, esaterako, BBK Unicorn Night edo haren Afterparty berdingabea.
BBK Unicorn Night: Etorkizun jasangarrirako konexioak bultzatzea
BBK Unicorn Night, zeina Bilbao Slush’D-ren ekitaldi ofizial bat den, Finlandiako Hanken Business School-en sortu zen, eta orain BBKk babesten eta Estoniako Errepublikak laguntzen du gure eskualdean. Aurrekitaldi hori otsailaren 19an izango da, eta bertan bilduko dira Europako iparraldeko herrialdeetako ekosistema etorkizun-senez irudikatu zuten sortzaileak, ekosistema horretako inbertitzaile eta liderrak eta gehiago. Ekitaldiaren helburua da euskal eta estoniar startup-en potentziala nabarmentzea, eta jasangarritasuna eta inklusioa sustatuko duten mugaz gaindiko sinergiak bultzatzea. Ikuspegia hazkunde jasangarrian jarrita, BBK Unicorn Night-en hitzaldiak eta mahai-inguruak egongo dira, baita networking-aukerak ere, lankidetza eta berrikuntza sustatzeko, etorkizun hobe batera bidean.
Bilbao Slush’D-ren sortzaileen balorazioak
Bilbao Slush’D 2025 ez da ekitaldi bat bakarrik, Euskadi munduarekin lotzen duen topagunea da. Europako iparraldeko berrikuntza tokiko ekintzailetza-senarekin fusionatuko dugu, enpresa-kulturen arteko zubiak eraiki, startup-ak eskalagarritasun globalerantz katapultatu, eta Euskadi berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta inpaktu disruptiboaren epizentro gisa kokatuko dugu
, adierazi du Elena Povici Bilbao Slush’D 2025eko zuzendarikideak.
Ekitaldi honek erakusten du txikiak izateak ez gaituela mugatzen, baizik eta arinak, ausartak eta disruptiboak izateko aukera ematen digula. Hemen, etorkizun-senik handieneko inbertitzaileekin, sortzaileekin eta venture capital-ekin elkartuko gara, eta arauak desafiatuko ditugu berrikuntza eskalagarria sortzeko eta etorkizuna eraikitzeko. Euskaditik Europako unikornioen faktoriara eta mundura
, adierazi du David Cabezónek, Bilbao Slush’D 2025eko zuzendarikideak.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...