Berriak
2025(e)ko urtarrilaren 20(a) 11:23
Bizkaiak 9.409 milioi bildu ditu 2024an, eta aurreko ekitaldian lortutako errekorra berdindu du
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Bizkaian, tributu itunduak direla-eta bildutako kopuru garbia 9.409,0 milioi eurokoa izan da 2024ko abenduaren 31ra arte, hau da, 2023an baino 1,9 milioi gutxiago besterik ez; ekitaldi horretan errekor historiko lortu zen: 9.410,9 milioi. Zerga-bilketa horrek adierazten du 2024rako aurreikusitako aurrekontuaren (9.829,5 milioi) % 95,7 bete dela.
Zifra horiek Bizkaiko Lurralde Historikoak 2024an izan duen sendotasuna erakusten dute. Izan ere, 2024an, zenbait turbulentzia garrantzitsu izan ditu lurraldeak, hala nola hidrokarburoen sektoreko BEZari lotutako iruzurra edo 1978a baino lehen mutualitate batean kotizatu zuten pertsonei itzuli zaien 400 milioi euro inguruko kopurua.
Zerga-bilketaren 2024ko azken zifran jada deskontatu daude Ekarpenen Legean ezarritako barne-doikuntzen ondorioz egindako ordainketak: guztira, 1.076,6 milioi euro. Honela banatu dira doikuntza horiek: 940,4 milioi ordaindu zaizkio Gipuzkoari, eta 136,2 milioi, Arabari.
Zuzeneko zergak
2024an, zuzeneko zergen bidez 4.860,1 milioi euro bildu dira, 2023an baino % 0,3 gutxiago. Mutualistei egindako itzulketak eragin du bilketa hori, itzulketa horien ondorioz nabarmen gora egin baitu PFEZaren kuota diferentzialaren zenbateko negatiboak (-351,6 milioi).
Aitzitik, aipatzekoa da lan-etekinen gaineko atxikipenen (+% 6,6), eta ondarearen gaineko zergaren (+% 16,1) eboluzio positiboa, baita sozietateen gaineko zergarena ere, orokorrean % 2,0 egin baitu gora, nahiz eta zergaren itzulketetan 39,3 milioi euroko gehiago itzuli.
Zeharkako zergak
Zeharkako zergen ondoriozko behin betiko bilketa 3.373,0 milioi eurokoa izan da 2024an, hau da, aurreko urtean baino % 0,9 gehiago. Kopuru horretatik, 2.737,1 milioi euro BEZari dagozkio. Kontzeptu horrek % 10,7 egin du behera hidrokarburoen sektorean izandako iruzurrezko jarduera batzuen ondorioz. Hain zuzen ere, zergaren araudian onartutako azken aldaketak jardunbide horiek oztopatzeko egin dira.
Hidrokarburoen gaineko zerga bereziak (-% 2,3), alkoholen gaineko zerga berezia (-% 9,6) eta garagardoaren gaineko zerga berezia (-% 19,4) alde batera utzita, gainerako zeharkako zergek bilakaera positiboa izan dute, eta nabarmentzekoa da elektrizitatearen gaineko zergaren gorakada handia (% 361,3), prezioen igoeraren ondorioak arintzeko hartutako neurrien indarraldia amaitu ondoren. Gora egin dute, halaber, hondakinen gaineko zergak (% 53,6) eta berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga bereziak (% 30 baino gehiago).
Tasak eta beste diru-sarrera batzuk
Jokoaren gaineko tasek % 0,5 egin dute gora. Berandutze-interesak eta zehapenak direla-eta, aurreko ekitaldian lortutako ezohiko sarrerak eraginda, III. kapituluko bilketa (Tasak eta beste diru-sarrera batzuk) 61,3 milioi eurora iritsi da (2023an baino % 14,2 gutxiago).
Estatuarekiko doikuntzak
Azkenik, Estatuarekiko doikuntzen ondorioz, 1.114,7 milioi bildu dira (2023an lortutakoa baino % 5,0 gehiago). BEZaren doikuntzak, orokorrean hartuta, % 3,2 egin du gora, eta zerga berezien ondoriozko ordainketak, berriz, behera egin du, % 6,6.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...