2025(e)ko urtarrilaren 16(a) 12:00

Bizkaiak 24,8 milioi euro baino gehiago bideratu ditu aurten, 15 udal egoitzatan hitzartu diren 587 plaza finantzatzeko

Gizarte Ekintzako Saila

Foru Aldundiak mendetasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko konpromisoa sendotu egiten du, EUDELekin eta udalekin lankidetzan. Hitzartutako plazetatik 70 bizikidetza-unitateetan daude.

Leixuri Arrizabalaga eta Ainara Basurko prentsaurrekoan

Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak 24,8 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu II. eta III. mendekotasun-gradua aitortua duten adinekoak zaintzeko hitzarmena duten 587 plaza  finantzatzearren. Plaza horiek udal titulartasuneko 15 egoitzatan banatzen dira, eta EUDELekiko lankidetzarako esparru-akordioan sartuta daude.

Gobernu Kontseiluak dagoeneko onartu ditu Getxo, Santurtzi eta Zallako udalekin sinatutako hitzarmenak, adinekoentzako udal-egoitzen titularrak baitira. Gainera, ostegun honetan bidea eman zaie Arratiako Mankomunitatearekin eta Basauriko, Sestaoko nahiz Zeanuriko udalekin sinatutako hitzarmenei.

Datozen asteetan sinatuko dira oraindik egiteke baina izapidetze-prozesuan  dauden hitzarmenak, honako udal hauekin: Bermeo, Dima, Erandio, Forua, Ondarroa, Urduña, Orozko eta Otxandio.

Plaza horiek mantentzeko inbertsioa 24.828.947 eurokoa da guztira, eta horrek agerian uzten du Aldundiak mendetasun-egoeran dauden adinekoen ongizatearekin duen konpromisoa.

Lankidetza-esparru estrategikoa

Hitzarmen horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta EUDELen arteko lankidetzarako esparru-akordioaren barruan kokatzen dira, eta udal titulartasuna duten zentroen eta foru-erakundearen arteko harremanak arautzeko diseinatu dira. Lankidetza programaren xedea kalitatezko zerbitzuak eta arreta pertsonalizatua bermatzea da, Zorroari buruzko Dekretuarekin bat egiteko, Bizkaiko Gizarte Prestazio eta Zerbitzuen Maparen hedapenarekin batera. Metodologia elkartu horrek arretaren jarraitutasuna bermatzen du, eta adinekoen hautatzeko askatasuna errespetatzeaz gain, beren udal-inguruneetan foru-finantzaketarekin jarraitzeko aukera ematen die. Eredu horrek zerbitzuaren hurbiltasuna eta kalitatea indartu egiten ditu, erabiltzaileen eta haien familien lehentasunetara egokitzeko.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...