2025(e)ko urtarrilaren 09(a) 10:00

Bizkaiak 5,7 milioi euro bideratu ditu basogintza-sektore jasangarriagoa lortzeko laguntza-planera

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak 5.723.801,21 euro bideratu ditu basogintza-sektorean jasangarritasuna bultzatzeko laguntza-planera; eukaliptoekin basoberritzeak egiteko ezarritako mugei eutsi die, eta baso autoktonoak kontserbatzea eta landaketa aloktonoak ordeztea sustatuko du. Programaren barruan, 599.129,24 euro jaso dira baso-pistak hobetzeko, eta 5.124.671,97 euro, berriz, baso-sartzeetarako, kalteen prebentziorako, ingurumen-helburuak dituzten baso-jardueretarako, kudeaketa teknikoko planetarako eta antzeko ekimenetarako. Laguntzen xedea da basogintza-eredu orekatuagoa eta ingurumena gehiago errespetatzen duena sustatzea, eta deialdia urtarrilaren 10ean (ostirala) Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik apirilaren 25era arte eskatu ahal izango dira laguntzok.

Bizkaiko Foru Aldundiak 5.723.801,21 euroko aurrekontua onartu du basogintza-sektorerako laguntzen aurtengo planerako. Programa horrek eutsi egin die eukaliptoarekin basoberritzeak egiteko ezarritako mugei, eta indartu egin du basoen kudeaketa jasangarriagoa sustatzen duten metodoak aplikatzeko dirulaguntzen ildoa.

Era berean, Foru Erakundearen helburua da baso autoktonoen kontserbazioa sustatzea eta baso aloktonoen ordez bertako espezieak jartzea. Inbertsio honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak handitu egin du helburu horietara bideratutako urteko aurrekontua, eta berretsi egin du bere konpromisoa basogintza-sektorea orekatuagoa izan dadin lurraldearen eta ingurumenaren ikuspegitik, klima gehiago errespeta dezan, egon daitezkeen arriskuen aurrean erresistenteagoa izan dadin, eta lehiakorragoa eta berritzaileagoa izan dadin. 

Bi jarduera-ildo nagusi

Laguntza-planak bi jarduera-ildo nagusi ditu. Lehenengoak 599.129,24 euroko aurrekontua du, eta jabeen elkarteei, mankomunitateei, administrazio-batzarrei eta udalei zuzenduta dago. Laguntza horiek baso-pistak eraikitzeko, egokitzeko, hobetzeko eta mantentzeko erabiliko dira, baso-kudeaketa eraginkorra eta jasangarria bermatzeko funtsezko azpiegiturak diren aldetik. 

Bigarren jarduera-ildoak 5.124.671,97 euroko aurrekontua du, eta hainbat eremu espezifikotan banatuko da: baso-sartzeak eta baso-azalera berrien sorrera, basoetan eragindako kalteen prebentzioa eta kalteak konpontzeko lanak, ingurumen-helburuak dituzten baso-jarduketetarako inbertsioak, eta kudeaketa-plan teknikoak eta basoak hobetzeko proiektuak egiteko prozesuak. Laguntza hauen bidez, ingurumena babesten eta tokiko ekosistemak indartzen lagunduko duten baso-jarduera arduratsuak sustatu nahi dira. 

Laguntzak lehia-konkurrentziaren araubidearen arabera emango dira, eta eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik (urtarrilaren 10a, ostirala) apirilaren 25era arte.

Laguntza horiek berretsi egiten dute Bizkaiko Foru Aldundiak ingurune naturalaren jasangarritasunarekin eta kontserbazioarekin duen konpromisoa; horretarako, lurraldeko baliabideak gehiago errespetatzen dituen eta etorkizunean klimaren eta ingurumenaren arloan agertzen diren erronkei aurre egiteko hobeto prestatuta dagoen baso-eredua sustatzen du.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...