2024(e)ko abenduaren 17(a) 10:12

Bizkaia with the talent-ek 3 urte bete ditu, 37 kiderekin eta STEM talentua garatu, erakarri eta fidelizatzeko 19 proiekturekin

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko diputatu nagusi Elixabete Etxanobe izango da buru STEM talentua (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarako akronimoa ingelesez) garatzeko, erakartzeko eta fidelizatzeko Bizkaia with the talent lurralde-estrategiari buruzko hirugarren urteroko topaketan.

Elixabete Etxanobe Bizkaia with the talenten.

Bizkaiak trantsizio teknologiko, berde eta demografikoari aurre egin ahal izateko, industriak eta ekintzailetzak STEM talentua behar dute, esan du gaur Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak Bizkaia with the talent estrategiaren urteko hirugarren topaketan, Amorebieta-Etxanoko AIC Automotive Intelligence Center-en egoitzan. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen Bizkaia with the talent lurralde-estrategiak hiru urte eskasetan hainbat motatako 37 erakunde inplikatzea lortu du. Erakunde horiek STEM talentua garatzera, erakartzera eta fidelizatzera bideratutako 19 lankidetza-proiektu garatzen ari dira guztira.

Bizkaiko Foru Aldundia jabetu egiten gara talentu-gabeziagatik dagoen kezka orokorraz, neurri handi batean erronka demografikoari lotuta baitago. Hala ere, uste dugu STEM talentuak arreta espezifikoa behar duela, estrategikoa baita gure enpresa-sarerako. Lehiakortasun-abantaila iraunkorrak lortzearren, gure enpresak iraunkortasunaren eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten ari dira, funtsezko osagaiak baitira bai produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzeko, bai produktuen eta zerbitzuen balio erantsia handitzeko. Aldi berean, zailtasun handiak dituzte kualifikazio zientifiko-teknologikoa duten behar adina profesional aurkitzeko. Horregatik, legegintzaldi honetan Bizkaia with the talent estrategian 10 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu dugu, STEM prestakuntza duten pertsonen enpresa-eskariaren eta eskuragarri dagoen eskaintzaren arteko arrakala murrizteko, azpimarratu du Etxanobe andreak, eta horrekin batera, beste erakunde batzuk animatu ditu erronka horrekin bat egitera, geure etorkizuna jokoan daukagulako.

Bileran, estrategiaren hurrengo urratsak iragarri dira, eta 2024an egindako jarduera berrikusi da.  Estrategiaren 19 ekimenek ikuspegi desberdinetatik heltzen diote talentuaren erronkari. Hala, proiektu batzuek Bizkaiko talentuaren egoera sakonki aztertzen dute; beste ekimen batzuek sentsibilizatzeko eta gaitzeko helburua dute, edo talentua garatzeko eta lotzeko, eta baita STEM espezialistak erakartzeko eta fidelizatzeko ere.

19 proiektu martxan

Hala, Bizkaia with the talent estrategiari dagokionez, bi txosten egin dira talentuak lurraldean duen abiapuntuko egoera  aztertzeko: "Gazteak eta lan-motibazioa", Novia Salcedo Fundazioak egina, eta "Prestakuntza-eskaintzaren eta enpresek eskatzen duten STEM trebetasunen arteko GAP analisia", Orkestrarena. Lehenengo txostenak Bizkaiko gazteen artean ikasketak hautatzeko erabakigarriak diren elementuak aztertzen ditu, bai eta STEM lanbideen erakargarritasuna nola handitu ere, haien motibazioak kontuan hartuta. Bigarrenak adierazten du Bizkaiko prestakuntza-eskaintza formalaren % 50 inguruk STEM orientazioa duela,  zertxobait  handiagoa Lanbide Heziketan, eta apur bat txikiagoa unibertsitate-eremuan. Bizkaian badago aukera titulazio hibridoetarako, arreta handia jarriz eremu teknologikoan eta digitalean, hala nola adimen artifizialean, zibersegurtasunean edo datu-zientzian, besteak beste.

Topaketan, proiektuen urteko emaitzak aurkeztu dira:

  • Galaxia, Etorkizuna Argitzen, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak eta Deustuko Unibertsitateak gidatua. STEM lanbideak ikusarazten ditu eta arlo horietako bokazio-orientazioa hobetzen du. Orientatzaileak prestatzean, ikasleei autoezagutza-tresnak ematean eta industriako profesionalekiko zuzeneko harremana sustatzean oinarritzen da, karrera teknologiko eta industrialetarako orientazio eraginkorragoa eta motibatzaileagoa emateko.
  • Smart Grids Academy, sare elektriko adimendunetan profesionalak prestatzeko nazioarteko plataforma aitzindaria. Bizkaiko Foru Aldundiak, Iberdrolak eta Gaia klusterrak bultzatuta, trantsizio digitalari eta energetikoari ekiteko profil espezializatuen premia larriari erantzuten dio.
  • Digital Talent Hub Gaia klusterrak zuzentzen du, ingeniaritzaren, aholkularitzaren eta teknologia aplikatuaren sektoreko 70 enpresarekin lankidetzan.  Talentua gaitzeko eta erakartzeko espazio fisiko eta birtuala da, ezagutza eta teknologia digitala sektoreko pertsonen artean eta beste sektore batzuekin partekatzeko.
  • Autodiagnostiko-tresna, Mondragon Unibertsitateak garatutakoa, Bizkaiko ETEetan talentuaren kudeaketaren heldutasun-maila neurtzeko, arlo horretan hobetu beharreko eremuak identifikatzen dituena.
  • ETEentzako labo-Talentua, Bizkaia Talent erakundeak sustatua. Enpresa txiki eta ertainak talentua, oro har, eta STEM talentua, bereziki, kudeatzeak duen garrantziaz kontzientziatzea du helburu. Horren barruan sartzen da Bizkaiko ETEetan erronka horri aurre egitearen garrantzia pizteko prestakuntza- eta esperientzia-ibilbide bat diseinatzea, ezartzea eta monitorizatzea.
  • Employee Journey & Experience Bizkaia Talent-en prestakuntza-programa bat da, ETEek langileen esperientzia landu dezaten talentua kudeatzeko estrategian. 
  • Talent Strategy ekimena Bizkaia Talentek eta Mondragon Unibertsitateak lideratutakoa. Lehen edizioan, Bizkaiko 25 enpresa trebatu dira talentu-estrategien diseinuan eta ezarpenean, kalitateko enplegatzaile izan daitezen. Orain, bigarren edizioa prestatuko da.
  • Study and Work erakundeak nazioarteko junior profilak erakartzen ditu, batez ere Latinoamerikakoak, Bizkaian campusa duten unibertsitateetako batean, azken urteetan ikasgelak bete ez dituzten irteera handiagoko masterrak egin ditzaten, gero lurraldean aukera profesionalak aurki ditzaten. Bizkaia Talent-ek bultzatzen du.

Era berean, orain Bizkaia with the talent estrategiaren parte diren ekimen berriak aurkeztu dira:

  • Deustuko Unibertsitateak bultzatutako Deustu-Bizkaia Berrikuntza eta Ekintzailetza Sare Globala Latinoamerikako 14 unibertsitate jesuitek osatzen dute. Sare horren helburua da STEM prestakuntza duten Latinoamerikako 100 pertsona erakartzea, master duala egin dezaten, eta datozen lau urteetan lurraldeko enpresetan jardunean  ibil daitezen.
  • B Global Talent, Mondragon Unibertsitatearena, nazioarteko 40 gazteren talentua Bizkaira erakarri eta lotu nahi du, lurraldeko enpresetan eta Mondragon Korporazioko kide den unibertsitatean barne-ekintzailetzari eta gaitasun teknologikoei buruzko ikastaro duala eginez.
  • ekinBarri ekimenean 100 erakundek hartu dute parte, eta enpresa-lidergoaren eraldaketa bultzatzen du Bizkaian. Ekimen horretan, enpresa batzuk biltzen dira, beren kudeaketa eta antolaketa-kultura aldatzeko beharraz jabetuta, lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. Proiektuaren buru dira Cebek, FVEM, Cecobi, Ascobi-Bieba eta Aveq-Kimika enpresa-elkarteak.
  • 42 Urduliz Bizkaia, gaitasun digitalen campus berritzailea, Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatua, Bizkaia with the talent estrategiari atxikitzen zaiona, eta 2025ean adimen artifizialari, blockchain-ari, zibersegurtasunari, big datari eta abarri buruzko prestakuntza-ikastaro tematikoak abiaraziko dituena.

Bestalde, Kualifikazio handiko talentuaren behatokia, Batu-Lanbide Heziketa enpresarekin konektatzea, Place branding & Toolbox, Welcome to Bizkaia eta Talent House gaur egun diseinu-fasean daude.

Hauek dira Bizkaia with the talent estrategiaren kideak: Bizkaiko Foru Aldundia, Acicae, Berrikuntzaren Euskal Agentzia-Innobasque, Aice-Izea, Arteche, Artizarra Fundazioa, ASLE, Bilboko Udala, Basque Food Cluster, BBK Fundazioa, Bilbao Ekintza, BEAZ, Bizkaia Talent, CAF Group, Cebek, CIE Automotive, Novia Salcedo Fundazioa, Telefónica Fundazioa, FVEM-Metal Enpresen Bizkaiko Federazioa, Gaia, Gestamp, Hetel, Iberdrola, Ikaslan, Ingeteam, ITP Aero, Konfekoop, Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, Orkestra, Petronor, Sener, Telefónica, Deustuko Unibertsitatea eta Velatia.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...