2024(e)ko abenduaren 17(a) 14:00

Bizkaiak iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokien III. aintzatespenak eman ditu

Gizarte Ekintzako Saila

Aspaldiko (Aspaldiko Fundazioa), Sopuertako Zure Etxea (GSR kooperatiba-sozietatea) eta Jardín de Enekuri (Jardín de Enekuri SL) egoitzek, Argia Fundazioak, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Nafarroa eguneko zentroak eta Urizartorre egoitzak (ADEMBI-Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea) jaso dituzte aurten Bizkaiko Foru Aldundiak hirugarren urtez jarraian eman dituen aintzatespenak. Aintzatespenak, zeinetarako 26 hautagai egon diren, astearte honetan eman dira, abenduaren 17an, Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldi publiko batean.

Amaia Antxustegi foru diputatua saritutako erakunde eta entitateetako pertsonekin

Bizkaiko Foru Aldundiak aurten hirugarren edizioa betetzen duten iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokien aintzatespenak eman ditu gaur eguerdian Bilboko Euskalduna Jauregian. Hauek izan dira saritutako erakunde eta entitateak: mendekotasuna duten adinekoentzako Aspaldiko (Aspaldiko Fundazioa), Sopuertako Zure Etxea (GSR kooperatiba-sozietatea) eta Jardín de Enekuri (Jardín de Enekuri SL) egoitzak, Argia Fundazioa, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Nafarroa eguneko zentroa eta Urizartorre egoitza (ADEMBI-Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea).

Aintzatespenetarako 26 hautagai egon dira, bai adineko pertsonentzako zainketen arlokoak, bai desgaitasuna duten pertsonentzako zainketen eta osasun mentalaren arlokoak. Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak sortutako aintzatespenak dira, etxean, eguneko zentroetan edo Bizkaiko Lurralde Historikoko egoitza-zentroetan lan egiten duten erakundeen artean jardunbide egoki horiek sustatzen, zabaltzen eta trukatzen laguntzeko.

Gizarte Ekintzako foru-diputatu Amaia Antxustegik eskerrak eman, eta Bizkai osoaren goraipamena helarazi die aintzatetsitako erakunde eta entitateei, baita deialdian parte hartu duten hautagai guztiei ere: Zainketen pertsonalizazioa posible da eta pertsonen bizi-kalitatean eragin zuzena du, eta horren erakusle da proiektu bakoitza. Guk irudikatzen dugun etorkizunean, zainketak eguneroko bizitzan integratuta egongo dira, eta mendekotasuna duten pertsonak —adinekoak, desgaitasuna dutenak, osasun mentaleko arazoak dituztenak— beren historiaren protagonista izaten jarraituko dute. Izan dadila hori asmo batekin, komunitatearekin lotuta eta, betiere, duintasunetik abiatuta bizitzearen sinonimoa. Hori da egunean-egunean egiten duzuena.

Amaia Antxustegik erakunde guztiak animatu ditu berritzen jarraitzera, zuen esperientziak partekatzera eta sarean lan egitera. Izan ere, elkarrekin bakarrik eraiki dezakegu zaintza-eredu inklusiboagoa, jasangarriagoa eta aniztasunera egokituagoa, amaitu du. 

Sarituen zerrenda

Aurkeztu diren hautagaitzek egiaztatu dute iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokia (edo bat baino gehiago) izan dutela, eta, horri esker, erakundeak berak aurrera egin ahal izan duela bere zerbitzuak, arreta-eredua eta kudeaketa-eredua eraldatzen. Horietatik guztietatik, epaimahaiak sei aintzatetsi ditu 2024an iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko jardunbide egokiengatik. Ezarritako kategorietako sarituak honako hauek izan dira:

«Arreta eta bizitza pertsonalizatuko plana» kategorian, ex aequo aintzatespena honako hauei:

  • Aspaldiko egoitza, Aspaldiko Fundazioarena. «Iraupen luzeko zainketak eraldatzen: arreta eta bizitza pertsonalizatuko planak pertsona erdigunean duen ikuspegi komunitariotik» jardunbide egokia aintzatetsi da. 
  • Sopuertako Zure Etxea egoitza, GSR kooperatiba-sozietatekoa. «Diruaren kudeaketan gaitzea bizitza autonomo eta arduratsu baterako» jardunbide egokiaren aintzatespena.

«Eguneroko bizitza jarduerekin eta errutinekin» kategorian:

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Nafarroa eguneko zentroa. Entitate kudeatzailea: Urgazi SL. «Goxo-goxo» jardunbide egokia aintzatetsi da.

«Zainketaren ikuspegi erlazionala eta erreferentziazko profesionala» kategorian:

Urizartorre egoitza. Entitatea: ADEMBI-Esklerosi Anizkoitzaren Bizkaiko Elkartea. «Irala auzo elkartua sortzen parte hartzen» jardunbide egokia aintzatetsi da.

«Antolaketa eta kudeaketa» kategorian:

Argia Fundazioa. «Erabiltzaileek Argia Fundazioaren kudeaketan parte hartzea, autodeterminazioa sustatzeko eta kudeaketa malgutzeko bide azkarra» jardunbidea aintzatetsi da.

«Teknologiak zaintzaren zerbitzura» kategorian:

Jardín de Enekuri egoitza. Entitatea: Jardín de Enekuri SL. «Zainketen jarraitutasuna optimizatzea: lekualdaketa-txostenak eta balorazio pertsonalizatua ezartzea sistema integratuan» jardunbidea aintzatetsi da.

«Espazioen arkitektura eta ingurunea» kategorian: epaimahaiak erabaki du aintzatespen hori eman gabe geratuko dela.

Ebaluazio-batzordea

Sarituen hautaketa ebaluazio-batzorde batek egin du. Batzorde horretan, Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren koordinatzailea izan da burua, eta erakunde hauek egon dira ordezkatuta: Bizkaiko Adinekoen Kontseilua, Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia, Adinekoen Zentroetako Batzorde Iraunkorra, lurraldeko gizarte-laneko, erizaintzako, psikologiako eta medikuen elkargo profesionalak, «Zahartzaroa» Geriatria eta Gerontologia Euskal Elkartea, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko zuzeneko arretako profesional bat, iraupen luzeko zainketen esparruan ospe handia duten bi aditu eta mendekotasuna eta/edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituen pertsona bat.

Ekitaldi publiko batean eman dira sariak, eta gizarte-ekintzako 200 profesional baino gehiago izan dira bertan, hala nola mendekotasuna duten pertsonei eta desgaitasuna duten pertsonei zuzeneko arreta ematen dieten profesionalak, elkargo profesionalak eta arlo horretako adituak.

Esparru-hitzaldia:

Sariak eman aurretik, Miguel Ángel Verdugo Salamancako Unibertsitateko katedradun eta irakasle emerituak, unibertsitate horretako Desgaitasunari buruzko Informazio Zerbitzuko zuzendaria ere badenak, esparru-hitzaldia eman du. «Ética, derechos, prácticas basadas en la evidencia y mejora de la calidad de vida» izenburupean, bere parte-hartzean nabarmendu du garrantzitsua dela ikuspegi etiko bat egotea, eta ebidentzietan oinarritua, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen duintasuna, inklusioa eta ongizatea bermatzeko. Verdugo irakaslea erreferentea da desgaitasunaren eta bizi-kalitatearen arloan.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...