2024(e)ko abenduaren 12(a) 11:50

Bizkaiko Foru Aldundiak 2.270.000 euro bideratuko ditu hainbat eremutan euskara sustatzera

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Foru Erakundeak urtarrilaren 13an irekiko du Bizkaian euskara sustatzen duten merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, enpresaburu indibidualei, profesionalei eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira (www.ebizkaia.eus).

Leixuri Arrizabalaga

Bizkaiko Foru Aldundiak merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, enpresaburu indibidualei, profesionalei, udalei, udal-erakunde autonomoei, mankomunitateei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendutako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu.

Dirulaguntza horien helburua da euskara sustatzea funtsezko zenbait arlotan: hizkuntzaren erabilera sustatzea lan-ingurunean; euskararen erabilera sustatu, zabaldu edo normalizatzea toki-, eskualde- edo lurralde-mailan, eta produktuak garatzea euskarak ingurune digitalean presentzia izan dezan.

Bizkaiko Foru Aldundiak euskara gizarteko eremu guztietan sustatzeko eta zabaltzeko duen konpromisoa berretsi du, eta euskarak lurraldean funtsezko kultura- eta hizkuntza-ondare den aldetik duen garrantzia aitortu. Horrela, gizarte-sektore guztietan euskara aktiboki sustatzeko ahaleginean, Bizkaiko Foru Aldundiak 2.270.000 euro inbertituko ditu 2025ean.

Lau deialdi egongo dira horretarako:

270.000 euroko aurrekontua bideratuko da lan-ingurunean euskararen erabilera aktiboki sustatzen duten merkataritza-sozietate, kooperatiba-sozietate, enpresaburu indibidual edo profesionalei laguntzera. Diruz lagunduko dira lan-ingurunean euskara sustatzeko planak eta lantokietako euskarazko prestakuntza-moduluen finantzaketa. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 13an hasi, eta 2025eko martxoaren 17an amaituko da, 13:30ean.

Era berean, Foru Aldundiak 1.800.000 euro bideratuko ditu toki-, eskualde- edo lurralde-mailan euskara sustatu, zabaldu edo normalizatzera. Bi deialdi dira, helburu berberarekin, baina hartzaile desberdinekin: bata irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoentzat, eta bestea udalentzat, udal-erakundeentzat eta mankomunitateentzat. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 13an hasi, eta 2025eko otsailaren 10ean amaituko da, 13:30ean.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aprobetxatzeko, 200.000 euro bideratuko dira euskarak ingurune digitalean presentzia izan dezan sustatzen duten proiektuetara. Deialdi hau lurraldeko merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei, enpresaburu indibidualei eta profesionalei zuzenduta dago. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 13an hasi, eta 2025eko otsailaren 10ean amaituko da, 13:30ean.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...