2024(e)ko abenduaren 09(a) 12:38

Aldundiak larrialdi humanitarioko laguntza berriak bideratu ditu Gaza, Libano eta Sudanera

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Giza Eskubideen Egunaren aldeko kanpainak berriz aldarrikatzen du benetako indarraldia duela, nazioarteko adierazpen eta itunetatik harago. Urte amaierako partida berriekin, Bizkaiko Foru Aldundiak 1,29 milioi euro bideratu ditu larrialdi humanitarioko laguntzetara.

Teresa Laespada.

Laespada: "Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak jarraitzen du izaten gure oinarrizko gida"

Bizkaiko Foru Aldundiak hiru partida berri gaitu ditu Gaza, Libano eta Sudan eremuetako biztanleria kalteberarentzako larrialdi humanitarioko laguntzetarako, 360.000 euroko zenbatekoarekin.

Hiru partida berri horiekin, larrialdi humanitarioetarako foru-aurrekontua 1,29 milioi eurokoa izango da 2024an.

Hala iragarri du gaur goizean Ahaldun Nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatua den Teresa Laespadak.

Era berean, Laespadak Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta Bizkaiko Foru Aldundiak egindako kanpainaren berri eman du, goiburu honekin: Gaur, inoiz baino gehiago, Giza Eskubideak aldarrikapen bat baino gehiago dira.

Kanpainak jarraipena ematen dio iazko kanpainari, lelo berarekin eta eremu sozialeko eragile eta erakundeen lankidetzarekin. Kanpaina honetan, erakunde horietako kideak eta zenbait partikular animatu dira haien guztien artean aurpegiz, kolorez eta adin ezberdinez mosaiko bat osatzera, aniztasunaren eta eskubideen ideia hori islatzeko asmoz.

Kanpaina hori eta larrialdi humanitarioko laguntzen berritasunak abenduaren 10aren aurreko egunean aurkeztu dira. Izan ere, abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu, egun horretan NBEk Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zuen duela 76 urte.

Inoiz ez dugu ahaztu behar hori; pertsona guztien duintasunaz ari gara, eta bizitza osoa eta eskubide bermatuak izateko zilegitasunaz. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak jarraitzen du izaten gure oinarrizko gida.

Kanpainia batez ere sare sozialetan eta mundu digitaleko plataformetan gauzatuko da. Helburua herritar guztiengana iristea da, baina batez ere gazteenen sektorera, Aldarrikapen Unibertsalak dakarren duintasunaren ikasgaia ezin baita ahaztu; are gehiago, belaunaldi berri bakoitzarekin berrikusi behar da. Memoria- eta konpromiso-kanpaina da, azpimarratu du.

Larrialdi humanitarioko azken laguntzei dagokienez, adierazi du hiru proiektu direla UNICEFek Libanon, ACNURek Sudanen eta UNRWAk Gazan garatuko dituztenak, eta bakoitzak 120.000 € jasoko dituela. Guztira, beraz, 360.000 euro.

Hiru ekarpen horiek gehitzen zaizkio 2024ko deialdiaren esparruan finantzatutako larrialdiko eta laguntza humanitarioko 11 proiekturen aurretiko zerrendari; guztira, 880.000 euro. Gehi 50.000 euro, Itsas Salbamendu Humanitarioari zuzeneko laguntza emateko.

Hau da, hiru proiektu berriekin, Bizkaiko Foru Aldundiak larrialdi humanitarioko laguntzarako aurten egingo duen ekarpena 1.290.000 eurokoa izango da.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...