2024(e)ko abenduaren 08(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Repara kanpaina abiarazi du kontsumo jasangarriagoa sustatzeko

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Foru-erakundeak kontsumo jasangarria sustatzeko kanpaina abiarazi du, 10 euroko 5.000 bonurekin, zeinak atxikitako saltokietan produktuak konpontzeko erabili ahal izango diren. 50.000 euroko inbertsioarekin, ekimenak hondakinak murriztea eta ondasunen bizitza baliagarria luzatzea du helburu. Bonuek ez dute kostu gehigarririk, eta konponketetan 20 euro edo gehiago ordaintzean eskatu ahal izango dira.

Bizkaia Repara bonuen kartela

Bihar hasiko da Bizkaia Repara kanpaina, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimen bat, zeinak helburu duen kontsumo-eredu jasangarriagoa eta arduratsuagoa sustatzea, produktuak konpontzeko eta hondakinak prebenitzeko pizgarrien bidez. 50.000 euroko inbertsioarekin, kanpaina honek 10 euroko 5.000 deskontu-bonu jarri ditu herritarren eskura, atxikitako saltokiek eskaintzen dituzten konponketa-zerbitzuetan erabiltzeko. Helburua da kontsumitzaileei bonuak ematea, beren ondasunen bizitza baliagarria luza dezaten, eta, horrela, ingurumen-inpaktua murrizten eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzea. 

Bonuak, zuzenean eskatu ahal izango dira parte hartzen duten saltokietan abenduaren 9tik martxoaren 10era arte 20 euroko edo gehiagoko kostua duen konponketa-zerbitzuengatiko ordainketa bat egitean, eta ez dute kostu gehigarririk izango erabiltzaileentzat. Bizkaian bizi den 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak 10 euroko bost bonu jaso ahal izango ditu gehienez.

Ekimen honi atxiki zaizkio ia ehun establezimendu, zeinek produktu anitz konpontzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten, hala nola ehungintza, oinetakoak, larruzko artikuluak, altzariak, ontziteria, ordenagailuak, periferikoak, komunikazio-ekipoak, aparatu elektronikoak, etxetresna elektrikoak, erlojuak, bitxiak eta erabilera pertsonaleko eta etxeko beste artikulu batzuk.

«Bizkaia Repara»k aukera bikoitza eskaintzen du; batetik, herritarrentzat, beren ondasunen bizitza baliagarria luzatu ahal izango baitute kostu txikiagoarekin, eta, bestetik, tokiko negozioentzat, alternatiba arduratsua eta ekonomikoa bihurtzen baitira neurrigabeko kontsumoaren aurrean. Ekimenak herritarrak kontzientziatu nahi ditu murrizteak, berrerabiltzeak eta konpontzeak garapen jasangarrirako funtsezko zutabe gisa duten garrantziaz. 

Proiektu honekin, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egiten du iraunkortasunaren alde hartutako konpromisoa, ekonomia zirkularra sustatzen duten eta kontsumo-ohitura arduratsuagoak sustatzen dituzten ekintza zehatzen alde eginez. 

Kanpainari buruzko informazio guztia eta atxikitako saltokien zerrenda web-orri honetan daude eskuragarri: www.bizkaia.eus/eu/bizkaiarepara.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...