Berriak
2024(e)ko azaroaren 26(a) 16:00
Bizkaiak indartu egin du Adinekoen Kontseilua, lurraldeko adinekoen kontsulta- eta partaidetza-organoa
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia
Bizkaiko diputatu nagusiak Kontseiluko kideak hartu ditu Foru Jauregian, presidentea den Manuel Merino buru. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Adinekoen Kontseiluak Bizkaia guztiontzat bultzatzen jarraitzeko konpromisoaren berri eman dute berriro ere. Foru erakundeak konpromiso hori Gizarte Ekintza Sailaren 2025eko aurrekontuetan islatuko du.
Bizkaiko Diputatu Nagusia eta Adinekoen Kontseilua.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Adinekoen Kontseiluak osoko bilkuraren ohiko bilera bat egin dute gaur goizean Foru Jauregian. Bertan, Kontseiluaren apustu nagusiak eta erronka berriak aztertu dituzte, besteak beste. Kontseiluko adinekoen ordezkaritzaren buru izan dira Manuel Merino, organoko presidentea, eta Nagusiak, Hartu Emanak, Secot eta Nagusilan elkarteen ordezkariak. Bilera horretan foru erakundearen izenean hauek hartu dute parte: Amaia Antxustegi, Gizarte Ekintzako foru diputatua; Jose Antonio Barañano, Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusia; eta Maite Iturrate, Administraziorako eta Gizarte Sustapenerako zuzendari nagusia.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak ere agurtu nahi izan ditu Foru Jauregian izan den topaketara bertaratu direnak. Etxanobek lantaldeetan inplikatuta dauden pertsona guztien lana eskertu du, eta garrantzi handia eman dio herritarren partaidetzari, kasu honetan adinekoen funtsezko zereginari, belaunaldien arteko politika publiko eraginkorragoak eta inklusiboak garatzeko bidean.
2025erako aurrekontu-konpromisoa
Foru Aldundiak adineko pertsonekiko konpromisoa berretsi du, eta horretarako, 2025erako esleitutako baliabideak handitu egin ditu. Adinekoen elkarteentzako dirulaguntzen urteko deialdian diru gehiago esleituko da, eta 498.150 euro ere bideratuko dira horretara. Gainera, "Bizkaia, adin guztietarako lurraldea" programaren esparruan, tokiko erakundeentzako dirulaguntzak 70.000 eurotik 200.000 eurora igoko dira 2025ean. Aurrekontu-ahalegin horri esker, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Hiri Lagunkoien Proiektua ezartzeko zikloaren etapa guztiak babestu ahal izango dira, plangintzatik hasi eta etengabeko hobekuntzaraino.
Parte hartzeko eredu bakarra
Bizkaiko Adinekoen Kontseilua kide anitzeko aholkularitza-organo bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari atxikita dago. Elkarrizketa- eta lankidetza-gune horri esker, adinekoek aktiboki parte har dezakete beren ongizateari zuzenean eragiten dioten politika publikoen diseinuan eta ebaluazioan.
Organoa gaikako batzordeetan egituratuta dago. Batzorde horietan 60 profesional eta adineko pertsona daude, elkarrekin lan egiten dutenak, Bizkaia zahartze aktibo eta osasuntsura bideratutako politika publikoetan erreferente izan dadin.
Lurralde inklusiboagoa
Ekintza horiekin, Bizkaiko Foru Aldundiak indartu egiten du belaunaldi guztientzako lurralde kohesionatua eta irisgarria eraikitzeko apustua, gobernu ireki eta parte-hartzailearen eredua sendotuz. Foru-administrazioaren eta adinekoen elkarteen arteko lankidetzak erakusten du ondo, belaunaldien arteko kooperazioak eta politiken baterako sorkuntzak gizarte-garapen bidezkoago eta iraunkorragoa lortzen laguntzen dutela.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...