2024(e)ko azaroaren 21(a) 12:15

Bizkaiak berretsi egiten du abeltzaintza-sektorearekin duen konpromisoa, mihi urdinaren gaitzaren lehen kasuen aurrean

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak baieztatu du Abanto-Zierbenako ustiategi bateko txahaletan mihi urdinaren lehenengo bi kasuak detektatu dituela, sintomarik gabeak eta 8. serotipokoak. Foku horren aurrean, Bizkaiak birusaren zaintza indartuko du, eta zenbait neurri abiarazi dira, hala nola nahitaezko txertaketa, zeinak aurretik laguntza jaso baitu lurraldeko ardi- eta behi-errolda osorako 100.000tik gorako dosirekin. Aldundiak berretsi egiten du abeltzaintza-sektorearekin duen konpromisoa, lehentasuna emanez animalien osasuna babesteari eta profesionalen eta administrazioaren arteko lankidetza aktiboari.

Arantza Atutxa prentsaurrekoan

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du mihi urdinaren lehen bi kasu positiboak detektatu direla lurraldean. Kasuak PCR bidez baieztatu dira Abanto-Zierbenako haragitarako behi-aziendaren ustiategi bateko bi txahaletan. Abereek —zeinen amei ez baitzieten txertorik jarri— ez dute gaixotasunaren sintomarik, eta identifikatutako serotipoa 8. da. 

Foku horri erantzuteko, Aldundiak zuhurtziaz jokatu beharra azpimarratu du, eta birusaren serotipo guztien bilakaeraren zaintza estua egingo duela iragarri du. Abeltzaintza-sektorea jakinaren gainean egongo da, eta detektatutako arriskuen arabera hartuko dira erabakiak. 

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidego osoa 8. serotipoaren aurkako murrizketa-eremu gisa sailkatuta dago, eta, horren ondorioz, nahitaezko txertaketa aktibatu da lurraldean. Bizkaian, borondatezko txertaketa aurtengo udaberriaz geroztik sustatu du Foru Erakundea. Ildo horretan, 100.000 dosi baino gehiago eskuratu zituen lurraldeko ardi eta behien errolda osoaren immunizazioa bermatzeko. 

Abeltzaintza-sektorearekiko konpromisoa eta lankidetza

Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du abeltzaintza-sektorearekin duen konpromisoa, gaitz horren aurreko zaintza eta prebentzio-neurriak indartuz. Hala, Foru Erakundeak etengabeko harremana du sektoreko profesionalekin, egoera horren kudeaketa egokia bermatzeko. 

Era berean, elkarteei, albaitariei eta abeltzainei jakinarazi zaie lurraldean birusa agertu dela, eta prebentzio-neurri, abereen mugimenduen murrizketa eta txertaketa-jarraibideen berri eman zaie. 

Mihi urdina: animaliengan eragina duen gaitza, ez gizakiengan.

Mihi urdinaren gaitza hausnarkarien artean, hala nola behien eta ardien artean, Culicoides generoko eltxoen bidez transmititzen den gaixotasun birala da. Gaitzak bi hamarkada baino gehiago daramatza Iberiar penintsulan, baina haren inpaktua serotipoaren eta kaltetutako espeziearen araberakoa da. Birusak ez die gizakiei eragiten, ez eta kutsatu ere, dela animaliekin edo artilearekin zuzeneko kontaktua izateagatik, dela eratorritako elikagaiak kontsumitzeagatik. 

Bizkaiko Foru Aldundiak abeltzaintza-sektoreari laguntzeko eta lurraldean animalien osasuna babesteko konpromiso irmoari eusten dio, lankidetza eta egoera honen aurreko prebentzio-neurriak indartuz. 


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...