Berriak
2024(e)ko azaroaren 18(a) 12:19
Aldundiak Herritarren eta Gizartearen Partaidetzari buruzko II. Topaketa egin du Bizkaiko udalerri eta mankomunitateekin
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila
Bizkaiko hogeita hamar bat udalek parte-hartzearen arloan hobetzen jarraitzeko jardunbide egokiak eta lankidetza-esparruak bateratu eta partekatu dituzte; topaketa honetan, aldi berean, Deriok eta Mundakak euren udalerrietan garatutako proiektuak azaldu dituzte. Bizkaiko Foru Aldundiak guztira herritarren partaidetzarako 50 prozesu finantzatu ditu aurten hainbat udalerritan egin diren ekimenetan.
Ager Izagirre, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatua
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaiko udalerri eta mankomunitateetako herritarren eta gizartearen parte-hartzeari buruzko II. Topaketa Euskalduna Jauregian egin da. Topaketa honen xedea partaidetzaren arloko esperientziak partekatzea eta Bizkaiko Lurralde Historikoan herritarren parte-hartzea sustatzeko lan-ildo komunak identifikatzea izan da.
Ekitaldiari esker Nafarroako Gobernuaren partaidetza-prozesu integralen kudeaketa-esperientziak ezagutu ahal izan dira, baita Derion eta Mundakan garatu diren tokiko proiektuak ere. Gainera parte hartu duten udalek aukera izan dute partaidetzaren arloko euren proiektu berriak eta arlo horretan dituzten beharrak partekatzeko eta bateratzeko.
Honelako bigarren topaketa da eta joan den ekainean 1.600 pertsona eta gizarte-eragileren proposamenekin onartuta zen 2024-2027 aldirako Herritarren eta Gizartearen Partaidetzarako III. Foru Planaren barruan kokatzen da. Topaketa honetan, Bizkaiko toki-erakundeetan parte-hartzea sustatzeko dirulaguntzen ildoari eusteaz gain partaidetzaren arloan Bizkaiko toki-erakundeen arteko lankidetza eta ikaskuntza partekatua bultzatu nahi duen
neurri espezifiko bat sartu da.
Ekitaldiaren buru Ager Izagirre, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua, izan da eta bere esku-hartzean honako hau nabarmendu du: parte-hartzea funtsezko tresna da demokrazian errealagoan eta Bizkaiko Foru Aldundia horretarako garatzen ari den elementuetan sakontzeko; elementu horien artean, besteak beste, batez ere udalekiko lankidetzaren bidez garatzen den ume eta nerabeen parte-hartzea sustatzeko ekimen berria dago, eta parte-hartze sakonagoa eta kualifikatuagoa ahalbidetzen duten eztabaida-foroak egitea
.
Beste alde batetik, Imanol Landak, Udal Harremanen foru zuzendariak, Aldundiak Bizkaiko udalerrietan Gobernu Irekiaren garapena bultzatzeko duen konpromisoa azpimarratu du.
Hitzordu honetan, halaber, herritarren eta gizartearen parte-hartzea sustatzeko 2025eko deialdiari begira Bizkaiko udalerri eta mankomunitateentzako dirulaguntzei buruz aurreikusitako berrikuntzak azaldu dira. Bizkaiko Foru Aldundiak guztira 50 prozesu finantzatu ditu aurten Bizkaiko hainbat udalerritan herritarren parte-hartzearen arloan, 300.000 eurotik 400.000 eurora igo den inbertsioarekin.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...