Berriak
2024(e)ko azaroaren 12(a) 10:00
Bilbao Bizkaia Design Week 2024k jasangarritasunaren, berrikuntzaren eta herritarren parte-hartzearen aldeko apustua egiten du
Ekonomia Sustatzeko Saila
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diseinuaren astearen hamargarren edizioa aurkeztu dute, Bilbo UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean Diseinuaren Hiri izendatu zutenetik hamar urte betetzen direnean
Bilbao Bizkaia Design Weeken 10. edizioko aurkezpena
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak "Bilbao Bizkaia Design Week 2024" (BBDW) aurkeztu dute gaur. Jarduera hau erreferentziazko ekitaldia da diseinuaren munduan eta aurten hamar urteko ibilbidea ospatzen du, Bilbo UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean Diseinuaren kategorian sartu zeneko hamargarren urteurrenarekin bat eginez. BBDWk argi eta garbi islatzen du garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko bokazioarekin eta gaitasunarekin hiri-eraldaketaren ardatz egituratzaile gisa Bilbok eta Bizkaiak diseinuaren alde egindako apustua.
"Biotik Design: bizitzarako lurraldeak" izenburupean, hamargarren edizio honek prozesu sortzaileetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, gero eta konplexuagoa den egungo testuinguruaren aurrean ikuspegi eraldatzailea hartzen lagunduz. Azaroaren 14tik 22ra bitartean elkarrekin hausnartuko da nola diseinatu modu biotikoan, hau da, sorkuntzak begirada ekologiko, inklusibo, kolaboratibo, kode ireki eta esperimental batetik behatuz eta proposatuz. Diseinuko profesionalek, ikasleek, prestakuntza-zentroek, administrazio publikoek, erakundeek, elkarteek eta, oro har, herritarrek, proposatutako jarduera guztietan parte hartu eta izena eman ahal izango dute, edukiera bete arte: https://bilbaobizkaiadesignweek.eus/es/actividades
Kontxi Claverrek, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko Zinegotziak, eta Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko Foru Diputatuak, ostegun honetan, azaroak 14, hasiko den edizio bereziaren xehetasunak aurkeztu dituzte.
Kontxi Claverrek azaldu duenez, "edizio oso berezia da, eta Bilbo epizentroa izatea nahi dugu, diseinua etorkizun jasangarriago, bidezkoago eta berritzaileago batera bideratzen duten praktika sortzaileei buruz hausnartzeko. Jakin dakigu diseinuak gizartearen benetako beharrei erantzun diezaiekeela, eta jarduera hauek horretarako balio izatea nahi dugu. Profesionalak herritarrekin konektatu nahi ditugu eta gure agente sortzaileen harremanei balioa eman nahi diegu, baita tokiko talentua sustatu ere".
Beste alde batetik, Ainara Basurkok azpimarratu du "kultura- eta sormen-industriek funtsezko zeregina dute Bizkaiko ekonomian, bai jarduera ekonomikoan eta enpleguan duten eragin zuzenagatik, bai beste sektore ekonomiko batzuen berrikuntza eta eraldaketa bultzatzeko duten gaitasunagatik. Berrikuntza irekiaren paradigma eta eredu, eta hainbat eremu eta sektorerekiko lotura sinergikoak diren kultura- eta sormen-industriek bereizi egiten gaituzte, eta kohesio eta gizarte-ongizate handiagoaren katalizatzaileak dira. Edizio honetan diseinuak pertsonen benetako beharrei eskainitako erantzunean duen balio-ekarpenean sakonduko dugu, jasangarritasuna, berdintasuna, aniztasuna edo komunitatearen kontzeptuaren indartzea azpimarratuz".
Elisa de los Reyesek, Pezestudio enpresaren bidez BBDW24 ekimeneko komisarioak ere aurkezpenean parte hartu du eta hamargarren edizio honen garrantzia laburbildu du, honakoa azpimarratuz "Biotik Design, bizitza sustatzeko diseinatzea, kontzeptuari buruzko hausnarketa kolektiboa egitera gonbidatzen dugu, gaur egungo premia delako. Jarduerak gizartearen espektro zabala inplikatzeko pentsatuta daude, hala nola diseinuaren arloko eskolak eta profesionalak, eta baita erakundeak eta herritarrak ere. Aztarna ukigarria utzi nahi dugu, Biotik Design Dekalogoa bezalako ekimenetan gauzatzen dena, Bilbon eta Bizkaian diseinu-filosofia hori bultzatzeko printzipio-multzoa; Diseñatón-en bidez tokiko erakundeentzako proposamen zehatzak diseinuan; eta elkarlaneko esperientziak, hala nola hiri-ekintza."
Sektorearen garrantzia zenbakitan
Azpimarratzekoa da, Eustaten Jarduera Ekonomikoen Direktorioaren arabera, Bilbo-Bizkaian sormen-ekonomiak 21.228 pertsona enplegatzen dituzten 5.934 enpresa-establezimendu dituela 2023an, hain zuzen ere 2022. urtearekin alderatuta urtebetean establezimenduen kopurua % 0,9 eta horiei lotutako enplegua % 2,8 hazi ondoren.
Sormen-jardueretarako enpresa horiek enpresa-sare osoaren % 6,9 dira, eta sortutako enpleguak lurraldeko enplegu absolutuaren % 4,6 izan ziren 2023an.
Enpresen eta enpleguaren hazkundea nagusi da "Soinua grabatzeko eta musika editatzeko jardueretan" eta "Arte eszenikoetan", "Diseinu espezializatuan" gertatu den bezalaxe.
20 jarduera baino gehiago, 5 ardatzetan oinarrituta
Hamargarren edizio honen gaiari dagokionez "Biotik Design: bizitzarako lurraldeak", bizitza sustatuko duen diseinuaren ideia azpimarratu nahi izan da, Zabalgune Eraikina,
Azkuna Zentroa-Bilboko Alondegia, BBK Kuna edo Perrera bezalako espazioetan egingo diren hogei ekintza baino gehiago proposatuz. Bost ardatz nagusi izango dira, diseinua eta herritarren beharrak lotuko dituztenak.
BBDW24k diseinuaren bidez, baliabideak optimizatuz, kanpo-efektuak minimizatuz eta ingurune naturalarekin harreman harmoniatsua sustatuz, etorkizun jasangarria, ekologikoa, arduratsua eta kontzientea sustatzea planteatzen du. Era berean diseinuaren bidez berdintasuna eta aniztasuna eraiki nahi dira, berdintasuna balioetsi eta sustatuko duten ingurune inklusibo eta bidezkoak sortuz, paradigma tradizionalak desmuntatuz eta askotarikotasuna eta elkarrekikotasuna sustatuz.
Hamargarren edizio honetako hirugarren ardatza hiri- eta komunitate-diseinuan baterako sorkuntza sustatuko duten elkarlaneko komunitateak bultzatzea da, beharrak eta itxaropenak baloratuz eta adimen kolektiboa indartuz. Era berean sormen irekian oinarritutako jardueren aldeko apustua egiten da, sarbide librea, banaketa eta berrerabilera ziurtatuko duten kode irekiko diseinu-soluzioak garatuz. Azkenik, aurtengo Bilboko eta Bizkaiko diseinuaren asteko bosgarren ardatza berrikuntza esperimentala da, ikuspegi sortzaile eta espekulatiboen bitartez diseinuan ideia eta teknologia berriak aztertuz, jakin-mina, pentsamendu kritikoa eta eraldaketa soziala sustatuz.
Aldi berean edizio honek, berriz ere, sektoreko erakunde eta enpresa ugari biltzea lortu du hala nola EIDE (Euskal Diseinuaren Elkartea) eta BIAAF (Bilbao International Art and Fashion) elkarte sektorialak, eta baita beste erakunde garrantzitsu batzuk ere, hala nola eta besteak beste, Selected Inspiration, Espacio Open, Getxo Sormen Hub, Estudio Bokashi, Colaborabora, Duara Design, Media Attack, Azkuna Zentroa edo Asociación Develop.
Hiri-ekintza
"Bilbao Bizkaia Design Week 2024" ekimenak, hamar urteko ibilbidea burutu ondoren, lotura berezia ezarri nahi du herritarrekin. Horretarako, azaroaren 17an, 11:30ean, "Balkoiak" izeneko ekimena programatu da. Hiri-ekintza horretan Maider López euskal artistak Bilboko erdigunean hautatutako 4 balkoiko landareak Zabalgune eraikinera lekualdatzea proposatzen du, espazio horien jatorrizko konfigurazioa birsortuz.
Kaleko ekintza horrek, landareak oinez garraiatzeko prozesio parte-hartzailea barne hartzen duenak, hiria balkoiak apaintzen dituzten lorategi pertsonalen bidez berraurkitzera gonbidatzen ditu herritarrak. Ikuspegi parte-hartzailea eta interaktiboa da, Bilboko herritarren parte-hartze aktiboa eragingo duena.
‘Diseñaton’: enpresak eta ikasleak
Aurtengo berrikuntzetako bat ‘Diseñatón’ deritzona da, Bizkaiko enpresak Euskadiko bost diseinu-zentro nagusietako ikasleekin konektatzen dituen BBDW24ren ekintzetako bat, bost erronkari erantzuteko. Ekimen hau Cooperativa Tipik koordinatzen du.
Bi egunez, IDARTE (Euskadiko Arte eta Goi-Mailako Diseinu Eskola), IED Kunsthal (moda, barnealde eta produktuen diseinua eta diseinu grafikoa), TECNUN (Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola), Deustuko Unibertsitatea (Industria Diseinuko Ingeniaritza Gradua) eta UPV/EHUko (Arte Ederren Fakultatea eta Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa) berrogeita hamar ikasle inguruk tokiko bost erakunderentzako konponbideak landuko dituzte, ekologiari, inklusioari, lankidetzari, ezagutza irekiari eta esperimentazioari lotutako edizio honetako bost narratibei dagokienez.
IHOBE, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikita dagoen sozietate publikoa da eta planteatu duen erronka honakoa da: "Nola erraztu diezaiekete tokiko gobernuek kontsumitzaileei produktu konpongarriak eta konponduak hautatzea eta erostea?".
GRUPO SSI kooperatibaren xedea gizarte-zaurgarritasuna eta mendekotasuna duten pertsonen gizarte-premiei erantzun integrala eta berritzailea ematea da. Kasu honetan jarduera erronka honi lotuta dago: "Nola azal daiteke, diseinuaren eta komunikazio- eta dibulgazio-estrategien bidez, SERPAC programa (parte-hartze komunitariorako zerbitzua), zerbitzuaren erabiltzaile izan daitezkeen pertsonen artean nahia eta konfiantza sortzeko?".
IBILKARI autoaren erabilera arduratsua sustatzeko asmoz sortutako ekimena da eta honako galdera hau planteatuko du: "Nola eralda daiteke Ibilkari Bilbo zerbitzuaren erabiltzaileekiko harremana elkarlaneko antolaketa-eredu batean aurrera egiteko eta proiektuaren jasangarritasunari dagokionez komunitate aktibo eta konprometitua eraikitzeko?"
H-ENEA Living Lab etxeko sektorean berrikuntza irekia inplementatzen duen irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta planteamendu honi erantzutea proposatuko du: "Nola diseinatu sare sozial presentzial/digital bat nahi ez den bakardadea murrizten lagunduko duen interkonektatutako sukaldeen inguruan belaunaldien arteko konexioa sustatzeko ?
Azken erronka GOIENER, energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko kooperatibak planteatzen du, eta honakoa da: "Nola bermatu zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen hitza eta parte-hartzea abian jartzeko prozesuetan, komunitate horiek gero inklusiboagoak eta pluralagoak izan daitezen?".
‘5x5 Bilbao’ proiektua: lehen aldiz Euskadin
Diseinuaren alderdi guztiekin zerikusia duten pertsonak Bilbon egongo direla aprobetxatuz "5X5 Bilbao" proiektu berritzailea jarriko da abian. Ekintza bateratua da, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen, Designregio Kortrijk erakunde flandestarraren eta EIDEren artean garatzen dena.
Euskadin lehen aldiz egiten den programa honen bidez diseinuaren arloko bost profesionalek, hiru Bilbokoak eta bi Kortrijkekoak (Belgika), bost euskal enpresari lagunduko diete urtebetez produktu edo zerbitzu bat garatzen edo birdiseinatzen. Lan horretan diseinuaren metodologiak erabiliko dituzte 2025eko udazkenean erakusketa batean aurkeztuko den prototipo bat garatzeko helburuarekin.
Datorren azaroaren 18an, BBDW24aren barruan, proiektuan parte hartuko duten bost pertsonen eta enpresa hautatuen aurkezpen ofiziala egingo da, baita taldeen lehen lan-jardunaldi bateratua ere.
‘Kaixo!’ eta ‘Partekatu!’
Ostegun honetan, azaroaren 14an, 18:30etatik aurrera, BBDW24 ekitaldiaren irekiera ospatuko da Bilboko Zabalgune Eraikinean. "Kaixo!" izenpean nazioarteko hiru hizlarik diseinua bizitza sustatzeko zeharkako tresna gisa planteatzearen ideiari buruz hausnartuko dute: Gabriela Rendón, Nueva Yorken bizi den arkitektoa eta hiri-planifikatzailea, bere ikuspegi disruptiboengatik ezaguna dena, hiri-eremuko eraldaketarako imaginario eta praktika desafiatzaileei buruz arituko da; Pau Aleikumek, datuak emozio bihurtzen aditua den Domestic Streamers sormen-agentziaren sortzaileak, hitzaldi interaktiboa eskainiko du eraldaketa eko-sozialari buruz, ikuspegi esperimentalean oinarrituta; eta Martí Guixék, Food Design Fiction-en aitzindariak, janariak nola duen aldaketa eta eraldaketarako eragile bihurtzeko gaitasuna planteatuko du.
Gainera bertaratzen direnek aukera izango dute modu interaktiboan "Biotik Design" DEKALOGOA sortzen laguntzeko. Lan hau asteko gainerako egunetan ardatz eta gida izango diren eta BBDW24ren edizio berezi honen ondare eta legatu izango diren "Bizitzarako lurraldeak" sortzeko irizpide eta kontzeptu giltzarriak definituz egingo dute.
Azaroaren 22an, "PARTEKATU!" izango da BBDW24ri amaiera emango dion ekitaldiaren izena. "PARTEKATU!" Zabalgune Eraikinean egingo den topaketa- eta sormen-gunea da eta bertan Diseñaton-en lorpenak partekatuko dira eta tokiko talde sortzaile emergenteak bilduko dira, hala nola Herética(S) eta DJ Puñales.
Itxiera-ekitaldiak tokiko diseinuari buruzko esplorazio-interpretazioa izango du, networking eta ospakizun giroa sortuz "Bilbao Bizkaia Design Week 2024" ekitaldiaren hamargarren edizioko hamar egunetan lortutako lorpenen inguruan.
‘BILBAO BIZKAIA DESIGN WEEK 2024’ ekitaldiari buruzko informazio guztia: https://bilbaobizkaiadesignweek.eus/eu
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...