2024(e)ko azaroaren 11(a) 10:30

Bizkaiak 729 milioiraino handitu du pertsonak zaintzeko eta pertsonalizazioan oinarritutako eredurantz aurrera egiteko aurrekontua

Gizarte Ekintzako Saila

Gizarte Ekintza Sailaren aurrekontu erabilgarria % 5,50ean gehitu da aurreko ekitaldiko kontuekin alderatuta, hau da, 38,5 milioi euro gehiago izango ditu iraupen luzeko pertsonalizazio-eredu baterantz aurrera egiteko, bai eta adinekoentzako, desgaitasuna duten pertsonentzako, zaintzaileentzako eta babesik gabe dauden ume eta nerabeentzako arreta eta babesa indartzeko ere. Baliabide propioen bidez , besteak beste, Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren jarduketa estrategikoei helduko zaie, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen (GUFE) Leioa, Elorrio eta Gernikako egoitza-zentroetan.

Amaia Antxustegi Ziarda diputatuaren agerraldia Batzar Nagusietan

Gizarte Ekintzako diputatu Amaia Antxustegik bere sailaren 2025erako aurrekontuak aurkeztu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan; aurrekontuok, guztira,729,2 milioi euro dira. Zenbateko hori Foru Aldundiak sailerako erabilgarri duen aurrekontuaren % 44,2 da.

Gizarte Ekintza Sailaren aurrekontua % 5,50 igo da aurreko ekitaldiko kontuekin alderatuta; hots, sailak 38,5 milioi euro gehiago edukiko ditu: Amaia Antxustegiren esanetan: «Beste igoera bat da, erakusten duena Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartu duela egoera zaurgarrienean dauden pertsonekin. Gehikuntza hori baliatuko dugu mendekotasun-egoeran dauden pertsonei, desgaitasuna dutenei eta babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei laguntzeko sareak hobetzeko, modernizatzeko eta zabaltzeko. horiek baitira sail honen jardueraren ardatz nagusia. Halaber, aurrekontuak ez du ahazten zaintzaileen babesa, eta, horretarako, komunitateak zaintzaile guztien bizi-proiektuak garatzeko eskaintzen duen laguntza eta euskarria sustatzen ari da.».

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE): 162 milioi euro

2025ean, Gizarte Ekintza Sailak 162.000.000 euro emango dizkio Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeari, bere jarduera garatu dezan; horrek 14 milioi eurotik gorako gehikuntza dakar.

Kopuru horretatik, 80.773.000 milioitik gora (1,5 milioi gehiago) langileen gastuetara bideratuko da, lantaldea dagoeneko 887 pertsonak osatzen baitute. Zenbatekoa azken hamar urteetako handiena izango da. Gizarte Ekintzako diputatuaren ustetan, horri esker iraupen luzeko zainketen trantsizioan aurrera egin ahal izango da; gainera, horrek agerian uzten du GUFEk duen garrantzia Bizkaiko egoitza-zentroen sareko funtsezko pieza gisa. Ildo horretan, pandemian zehar izan zuen zeregin erabakigarria zabalduko dute.

GUFEren aurrekontutik, 12,6 milioi euroko partida bat bideratuko da Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planeko jarduera estrategikoak gauzatzera Elorrioko eta Leioako egoitzetan: bi zentroek bizikidetza-unitate izateko prozesuan jarraitzen dute. Halaber, partida horren barruan, ia 3 milioi Gernikako Erreferentziako Eskualde Zentroa eraikitzen hasteko erabiliko dira; zentroa erreferentzia izango da Barrualdeko gizarte-zerbitzuen sektorerako, eta bertan 25 plazako unitate soziosanitario bat ezarriko da, zeinak baliabide espezializatuak izango baititu ospitale-egonaldi osteko suspertze/errehabilitazio egonaldietarako.

Adinekoak: 243,1 milioi euro

Datorren ekitaldian adinekoen zentroetara bideratutako aurrekontua 243.148.000 euro izango da; zenbateko hori sailak eskuragarri duen aurrekontuaren % 35,18 da, hau da, 30,9 milioi igo da (% 14,57).

Kapitulu berean, Gizarte Ekintza Sailaren 2024rako aurrekontuan eraldaketa hori proiektu zehatzen bidez gauzatzeko partidak jaso dira: 130,5 milioi euro bideratuko dira egoitza-zentroetara, bizikidetza-unitateak barne hartzeko eta ehun plaza itundu gehiago ezartzeko, guztira 3.225 plaza izan daitezen; 5,3 milioi euro bideratuko dira etxean geratzeko laguntza ematen duten etxeTIC zentroen sarea zabaltzeko (EtxeTIC zentro berriak jarriko dira martxan, Basaurin eta Mungian, eta eredu horretara aldatuko dira Ugao, Leioa, Abanto, Santutxu, Sestao Berria eta Ondarroako zentroak —azken zentro hori behin-behinean, Lea Artibai eskualdeko zentro nagusia izango den Markina-Xemeingo zentroa martxan jarri arte—).

Desgaitasuna duten pertsonak: 101,4 milioi euro

Desgaitasuna duten pertsonen arretaren arloan, irmo eusten dio bere apustuari sailak desgaitasuna duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko baliabideak mantentzen. Hala, proiektuak, bigarren urtez jarraian, 100 milioi eurotik gorako aurrekontua aurreikusten du, 101.393.027 euro zehazki.

Ildo horretatik, mantendu egin da gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeekin dagoen aliantza estrategikoa, erakunde horiekin sinatutako ehun hitzarmen baino gehiagoren bitartez; hitzarmenok egoitzetan eta etxebizitzetan 1.353 plaza (1.330 plaza, 2024an) eta eguneko arreta-zentroetan 1.531 plaza (1.512 plaza, 2024an) kudeatzeko dira, eta haien guztien kostu zenbatetsia  96,7milioi euro da.

Umeak: 71,25 milioi euro

Haurren programak babesgabetasun-egoeran dauden edo egoteko arrisku larrian dauden adingabe eta nerabeei dagokienez Foru Aldundiak duen babes-ekintza guztia biltzen du, babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeei zuzenean eragiten dieten esku-hartze programen bidez gauzatzen da programa hori.

Umeei arreta emateko programarako aurreikusitako aurrekontua 12.507.425 euro da, hau da, % 18,3 gehiago.  GUFEk  babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen egoitza-harrerara bideratzen duen partidarekin osatuko da (58,74 milioi euro) zenbateko hori. Partida hori 6,4 milioi handiagoa da, batez ere babesik gabe dauden adingabeei harrera egiteko baliabide berriak aktibatu direlako.

Haurrak babesteko aurrekontu-zuzkidurak 50.000 euroko partida bat du IZEBA programa abian jartzeko. Ekimen berri horrek asteburuetako irteerak eta oporrak eskaintzen dizkie egoitza-harrerako adingabeei.

Etxean zaintzea: 108,2 milioi euro

Programa horren aurrekontua (mendekotasunerako prestazioak eta dirulaguntzak barne) 108.259.953 euro da; alegia, % 4,18 igo da. Kapitulu honetan, 72,7 milioi euro bideratuko dira familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikora; gaur egun, 21.000 pertsonak baino gehiagok jasotzen dute laguntza hori Bizkaian. Oro bat, 3 milioi euro emango dira gehienez 30 egunean atsedena har dezaten mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaindu eta familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoaren onuradun diren pertsonek.

Desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeentzako dirulaguntza izendunen kapitulurako, Foru Aldundiak 15 milioi euro bideratuko ditu datorren urtean.

Ebaluazioa eta orientazioa: 12,65 milioi euro

Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuak 12.654.021 euro izango ditu 2025. urtean, hau da, %  4,06 gehiago.  Programa honetan, mendekotasun- edo desgaitasun-gradua ebaluatzeko eskatzen duten pertsonen ebaluazioa egiteko zenbatekoa jasotzen da, bai eta mendetasun-egoeran dauden eta familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa onartuta duten pertsonen jarraipena egiteko etxeetara bisitak egiteko ere; aurrekontua, guztira, 6,3 milioi euro da. Halaber, arreta goiztiarrerako aurreikusitako partida ere jasotzen du, 5,5 milioi eurora iritsiko da, itunpeko 51 zentrorekin, zeinetatik Bizkaian arreta goiztiarrerako zerbitzu publikoa eskaintzen baita.

Gaikuntza

Gaikuntza programara bideratutako partida (desgaituek beren gaitasuna egikaritzeko behar dituzten Laguntza Neurriak Emateko Institutua) datorren urtean 3,6 milioi eurora arte handituko da. Amaia Antxustegi diputatuak azaldu duenez, langile-kopurua apurka-apurka gehituz joan da, 21etik 25era; izan ere,  kuradoretzak eta beste laguntza-neurri batzuk gero eta gehiago bereganatzen ari dira, eta neurriak berrikusteko prozedurari aurre egin behar zaio.

Azken batean, Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera egiten jarraitzen du lurraldeko zaintza-eredu berri bat finkatzeko bidean, gizarte-zerbitzu publikoen sarearen bilakaera bultzatuz, Bizkaia inklusiboagoa eta integratzaileagoa izan dadin. Gaur egun laguntza behar duten pertsonentzat nahiz etorkizunean laguntza behar izango dutenentzat pentsatutako eredua, zeina biztanleria gero eta zaharrago baten premiei ere erantzuten baitie.

Aurrerapen hori honako arlo hauetan gauzatzen da: babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen arretan; desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko sarea sendotzean; etxeko zaintza-ekosistemen garapenean, etxeTIC zentroen sarearen bidez; eta egoitza-arretaren modernizazioan, GUFEk zentro-sare horretan duen zeregina indartuz. Pertsona kalteberenak zaintzera bideratutako aurrekontua, Bizkaiak gizarteratzeari eta gizarte-ongizateari ematen dien lehentasuna islatzen duena.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...