Berriak
2024(e)ko azaroaren 12(a) 10:30
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Portu Agintaritzak erabaki dute ibai-azpia eraikitzeko soberakinak portua handitzeko erabiltzea
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Carlos Alzaga eta Ricardo Barkala, jarduera-protokoloren sinadura ostean
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Portu-Agintaritzak jarduera-protokolo bat sinatu dute, zeinaren bidez Lamiakoko ibai azpiko proiektuaren exekuzioak sortutako material-soberakinak erabiliko diren Bilboko portuko erdiko kai-muturreko proiektuaren bigarren faseko betelanak egiteko obretan.
Carlos Alzaga Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko foru diputatuak eta Ricardo Barkala Portu Agintaritzako presidenteak sinatu dute akordio hori, eta bi ordezkariek ekonomia zirkularraren adibide gisa kalifikatu dute, bi eraikuntza-proiektuei aplikatzen zaizkien ingurumen-inpaktuaren adierazpenekin bat etorriz. Proiektu horiek, funtsean, adierazten dute soberakin horiek erabiltzea lehenesten dela baliabide naturalen erabileraren aurretik.
Alde batetik, Portu-Agintaritzak asmo handiko inbertsio ahalegina egin du azken hamarkadetan portuko azpiegitura berriak sortzeko. Azpiegitura horiek, ondoren, operadore pribatuek kudeatu ahal izango dituzte, dagozkien emakida-tituluen bidez, merkataritza-dibertsifikazioa lortzeko, portuko trafikoak sendotu nahiz erakartzeko eta Bilboko Portuko jarduera intermodala proiektatu eta zabaltzeko xedearekin. Horren ildotik, duela gutxi lizitatu ditu berriki hasitako kaia eta dagokion betelana eraikitzeko obrak, erdiko kai-muturraren II. faseari dagozkionak.
Beste alde batetik, eta aurretik definitutako portu-jarduketez aparte baina aldi berean, Foru Aldundiak "Lamiakoko ibai-azpia eraikitzeko proiektua" gauzatzeko obren lizitazioa egingo du. Proiektu horren egikaritzea 2025eko ekitaldian zehar hastea aurreikusten da. Proiektu horretan, itsasadarraren azpian lurpeko azpiegitura eraikitzea aurreikusten da (ibai-azpia), itsasadarraren bi aldeak lotzeko, Artazako eta Ballontiko biribilguneen artean. Jarduketa horrek eragina izango du, besteak beste, bide-sarearen eraginkortasunean eta ingurumen-baldintzen hobekuntzan.
Portu Agintaritzak eta Foru Aldundiak ingurumen-politikak dituzte esku artean obra horietarako, soberako materialen kudeaketa barne. Politika horiek direla-medio, baliabideen erabilera eraginkorra sustatzen da, baliabideen berrerabilpenaren bidez, eta horretarako administrazio publiko guztien apustu estrategikoaren alde egiten da, baita eragile ekonomiko eta sozial guztien inplikazioaren eta konpromisoaren alde ere.
Ricardo Barkala Portu Agintaritzaren presidentearen ustez, erakunde publikoen arteko lankidetzaren adibide bat da hau, sinergiak guztien onerako aprobetxatzen dituena. Foru Aldundiak irteera eman behar die obra publikoetatik datozen soberako materialei, eta Portu-Agintaritzak horiexek behar ditu portuko kai bat betetzeko; beraz, sinatutako protokoloak aukera ematen die bi alderdiei indusketetan eta lur-mugimenduetan sortutako soberakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko
.
Carlos Alzaga foru diputatuaren hitzetan, akordio honek azpiegiturak eraikitzeko orduan ekonomia zirkularra sustatzeko eta garatzeko dugun konpromisoa adierazten du. Eta beste erakunde eta entitate batzuekiko lankidetza-estrategiaren adibide bat ere bada, gure lurraldearen garapenerako irtenbide iraunkorrak bilatzeko
.
Bizkaiko Foru Aldundiak programatutako obretan soberan geratzen diren materialen bolumenak, gutxi gorabehera, 1.800.000 m3 dira.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...