2024(e)ko azaroaren 01(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak abian ipini du abiadura handiko interneteko konexioa Bizkaian zabaltzeko prozesua

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 44 udalerritako herrigune sakabanatuetan dauden 328 higiezinetara banda zabal ultra-azkarra eramateko laguntzen deialdia onetsi du.

Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Bizkaiko udalerrietan abiadura handiko interneteko konexioak zabaltzeko prozesua ixteko lanak egingo dituzten telekomunikazioetako operadoreentzako laguntzen azken multzoa onetsi du. Aldundiak 1,5 milioi euro inbertituko ditu lan horien azken fasean. Dirulaguntzak norgehiagokaren araubidean emango dira.

Laguntza horiei esker banda zabal ultra-azkarra 44 herritako 328 higiezin sakabanatutara helduko da: Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrieta, Arrigorriaga, Aulesti, Bakio, Bedia, Berango, Bermeo, Berriatua, Bilbo, Dima, Durango, Ea, Erandio, Ereño, Etxebarria, Galdakao, Galdames, Gatika, Gautegiz Arteaga, Getxo, Gizaburuaga, Güeñes, Ibarrangelu, Iurreta, Karrantza Harana, Lemoa, Lezama, Mallabia, Mañaria, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Meñaka, Mungia, Munitibar, Muskiz, Muxika, Orozko, Sopuerta, Zaldibar, Zalla eta Zeanuri.

Atari horiekin amaitutzat joko da abiadura handiko interneteko konexioa 96 udalerritako 7.620 ataritara zabaltzeko prozesua, pandemiaren ondoren hasi zena.

Operadoreek bete beharreko baldintzak

Banda zabalaren aurreko hedapen guztian bezala, konexio hauek ezartzeko dirulaguntza jaso nahi duten operadoreek baldintza batzuk bete behar dituzte: konexioa gutxienez 300 megakoa izan behar da, eta simetrikoa (behera zein gora, hau da, datuak igotzeko zein deskargatzeko), eta datu-transferentziak ezin du mugarik eduki; prezioa jende asko bizi den tokietan aplikatzen diren merkatuko eskaintzen antzekoa izan behar da; alta-eskaerei hamar egun pasatu baino lehen erantzun behar diete. Gainera, laguntza jasotzen duten operadoreek diruz lagundutako azpiegiturak handizkari modura erabiltzen utzi beharko diete eskatzen duten operadore guztiei, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak ezartzen duenarekin bat etorriz. Horrela, herritarrek operadoreen artean hautatu ahal izango dute norekin kontratatzen duten interneteko konexioa, beren ustez egokiena den eskaintzaren arabera .

Bizkaiko Foru Aldundiak azken urteetan digitalizazioaren alde egin duen apustua bat dator Europar Batasunak ezarritako lehentasunekin, eta horren asmoa da bizkaitarren arteko berdintasuna sendotzea, non bizi diren, herrian zenbat diren edo herrigunea zein handia den gorabehera. Abiadura handiko interneteko konexioaren zabalkuntza oso lagungarria da herritarrentzat, enpresentzat, ETEentzat eta autonomoentzat, eta hezkuntza eta bizi-kalitatea hobetzen ditu.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...