2024(e)ko urriaren 15(a) 12:35

"Bake soinuak" Euskalduna Jauregiaren 25. urteurrena ospatzeko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Izaro, Asier Etxeandia, BOS, Bilboko Koral Elkartea eta Hortzmuga izango dira abenduaren 5ean Euskalduna jauregiaren zilarrezko ezteiak ospatuko dituen ekitaldian

Borja Pujol, Iñigo Alberdi, Iñigo Iturrate, Leixuri Arrizabalaga, Raul Cancelo eta Iker Sánchez.

Euskalduna Bilbaok abenduaren 5ean amaituko ditu bere 25. urteurreneko ospakizunak, Bake Soinuak kontzertuarekin. Ekitaldi honetako egitaraua etxetik gertu dagoen jendearekin osatu du: BOSekin, Bilboko Koral Elkartearekin, Hortzmugarekin eta Izaro eta Asier Etxeandia bezalako bi artista entzutetsurekin. Ospakizunetan murgilduta egon arren, munduko gerra egoeraz ohartuta, Biltzar eta Musikaren Jauregiak ez du aukera hau alde batera utzi nahi bozgorailu gisa jarduteko eta gerraren eta haren ondorioen aurkako deia egiteko. Horregatik, kontzertu honen ardatza Bakearen eta giza eskubideen defentsa izango da.

Auditoriumean egingo da gala hau, 19:30etik aurrera. Biltzar eta Musika Jauregiak ospakizun hau Bizkaiko gizartearekin partekatu nahi du, eta lurralde osoari gonbidapena luzatzen dio egun honetaz gozatzeko eta Bakearen aldeko deialdiarekin bat egiteko. Ikuskizun honetarako sarrerak doakoak dira eta zozketa baten bidez banatuko dira. Zozketa Euskalduna Bilbaon dauden kanalen bidez egingo da. Ikuskizun honetarako sarrerak doakoak dira eta zozketa baten bidez banatuko dira tokia bete arte. Interesatuek izena eman ahal izango dute euskalduna.eus webgunean eta aurrez aurre leihatiletan, ohiko ordutegian.

Euskalduna Bilbaok ospakizunaren tamainako egitarau bat prestatu du, Euskal Herriko eta atzerriko musikagileen lana uztartuz. Pablo Sorozabal konpositorearen ‘Gernika’ kantata, Nemesio Etxanizen letrarekin, gerrak sortzen duen hondamendi eta mina gogora dakarrena, batez ere Euskadin. Beethovenen '9. sinfonia'-ren azken mugimendua ere interpretatuko da, aurten 200 urte betetzen dituena eta Bakearen aldeko kantua dena, EB-ren balioak transmititzeko eta Europako gerraren aurkako deia egiteko pieza ezin hobea.

Auditoriumera bertaratutakoek John Adams konpositore estatubatuarraren 'Klinghofferren heriotza' operaren sarrera estreinatuko dute estatu mailan, 2019an Euskalduna Bilbaon bertan BBVA Fundazioaren 'Fronteras del Conocimiento' sari ospetsua jaso zuena. Lan honek Achile Lauro itsasontziaren bahiketa kontatzen du eta bere sarrera bi koruk osatzen dute, 'Exiliatu juduen abesbatzak' eta 'Exiliatu palestinarren abesbatzak', herri horietako bakoitzaren historiaren isla. Euskalduna Bilbaok programazio hau zonalde horretan Bakearen eta akordio baketsu bat lortzearen aldeko oihua izatea nahi du.

Gaur prentsaurrekoan aurkeztu dira kontzertu honen nondik norakoak, bertan Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak gogorarazi du urteurrena hau etxean eta etxekoekin ospatzea da 25 urte honeek omentzeko modurik onena. Ekitaldi honek, beste behin be, gure gizartearen eta Bizkaiko kulturaren espiritu solidarioa erakusten dau: bakearen eta giza eskubideen defentsaren aldeko apustua eginez. ‘Bake soinuak’ guretzat garrantzitsua dan efemeridea ospatzeko balioko dau, baina egungo munduko gerra egoera salatzeko bozgorailu be izango da. Artea eta kultura mundua hobetzeko aldaketa eragile moduan erabiltzea. Bestalde, Iñigo Iturrate Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak adierazi duenez galaren egitarauak oso obra esanguratsuak batzen ditu, gure historiako une garrantzitsuenekin eta justizia eta bakearen behar unibertsalarekin lotzen gaituztenak. Horretarako, Euskaldunarekin lotura handia duten artistak dauzkagu gurekin: BOS, Korala, Hortzmuga, eta ospe handiko bi artista, Izaro eta Asier Etxeandia

Organo kontzertuen zikloa

25. urteurrenaren ospakizunen barruan, Euskalduna Bilbaok organo kontzertuen ziklo bat programatu du, igande honetan bertan, urriak 20, lehen emanaldia eskainiko duena: 'Carnaval imaginaire'. Benjamin Alard izango da Auditoriumeko organoa jotzeaz arduratuko dena eta Karmele Jaiok euskara eta gaztelaniaz idatzi eta errezitatutako testuek lagunduko dute bere musika talentua.

Bigarren kontzertuan, 'Bizkaia Kantuan' (azaroaren 24an, osteguna), Alberto Sáez Puente eta Matías Sagreras izango dira emanaldiko musikari protagonistak, lurraldeko hainbat abesbatzak laguntzarekin, Bizkaiko musikari keinu eginez.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...