2024(e)ko urriaren 06(a) 09:51

Markos Gimenoren palindromoen berrogeita hamar kartel baino gehiagoz osatutako erakusketa hartuko du Foru liburutegiak

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

"Markos Gimenoren Karteletrak" Joseba Sarrionaindiak eta Esteban Montoriok komisariatutako erakusketa honetan Markos Gimenok idatzitako palindromoetatik sortutako 53 kartel biltzen dira. Lagun askok eta Euskal Herriko artista ugarik parte hartzen dute erakusketa honetan Gimenorekiko adiskidetasun eta jenialtasunari egindako omenaldi hunkigarrian bere palindromoak ilustratuz.

Foru liburutegiko Areto Nagusiak "Markos Gimenoren Karteletrak" erakusketa hartuko du astelehenetik aurrera (urriak 7). Egun horretan, astelehenean (10:30ean), inauguratuko da Begoña de Ibarra Kulturako zuzendari nagusiaren eta Joseba Sarrionaindia eta Esteban Montorio erakusketaren komisario eta "Markos Gimenoren 101 letrakartel" liburuaren egileen bisitarekin.

Erakusketa Markos Gimenok euskaraz idatzitako palindromoetatik sortutako berrogeita hamar kartel baino gehiagok osatzen dute. Kartel horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionaindiaren lanari esker haren lagun askok eta bertako hogeita hamar artista baino gehiagok palindromo horiek kartel formatuan ilustratzen lagundu nahi izan dute, Markosekiko adiskidetasunari eta haren jenialtasunari egindako omenaldi modukoan. Erakusketak euskararen eta sorkuntza artistikoaren batasuna jasotzen du, hitzak arte bihurtuz.

Gehienak PVCn erreproduzitutako irudiak dira, kartel itxurakoak, baina bisitariak jatorrizko lanak ere aurkitu ahal izango ditu (collageak, akrilikoak, erliebeak, tintazko marrazkiak), besteak beste egile hauenak: Fernando eta Vicente Roscubas anaiak, Aristides Hernández (Ares) artista kubatarra; Jose Enrike Urrutia, Kapeau;  Unai Iturriaga, Bigara edo Jose Antonio Azpilicueta ilustratzaileak; eta Gotzon Garaizabal eta Luis Zavalamendiaren erliebezko lanak. Gainera Markosen laguna eta  zeramista den  Esther Astarloaren lankidetzari esker Markosen palindromoetan oinarritutako zeramikazko piezak ikusi ahal izango dira.

Markos Gimeno Vesga

Markos Gimeno Vesga artista polifazetiko eta moldakorra izan zen. 1974ko maiatzaren 5ean jaio zen Ermuan. Bere inguru osoa animatzeko, entretenitzeko eta ingurukoei pentsarazteko dohaina zuen eta sorkuntzara bideratutako bizitza izan zuen, bipolaritatea eta depresio-aldiak zituen arren, eta, azkenik, 44 urterekin bere buruaz beste egin zuen Eibarren, 2018ko abenduaren 7an.

Musika arloan, baxua joz eta ahotsa jarriz, The Pepes, Julio Kageta, Dantzut eta, azkenik, PAM (Puto Amoak Matematiketan) taldeetako kide izan zen.

Antzerkia ere egin zuen, Juanma Rodriguezekin batera, Hipo y Condrias, Macho-Maris eta beste obra batzuetan. Ahozko esperimentazio lan bikaina garatu zuen. Alde batetik, umorezko sorkuntza lexikalaren esparruan, Hitzokei proiektuan. Bestetik, palindromismoaren esparruan, ezkerretik eskuinera eta alderantzizko zentzuan berdin irakurtzen diren hitzak edo esaldiak aurkituz.

Zerorajasoa.com bere blogean urteetan zehar palindromikako igarkizun jokoak proposatu zituen, 131 AZA (2014) liburuan jasoak. Club Palindromista Internacional elkarteko kidea izan zen eta jarduera ludolinguistiko honetan aritu zen euskaldun gutxietako bat izan da. Azken urteetan, gainera, calambour elebiduna garatu zuen, Skizopoziks (2016) monologo esperimentalarekin; proiektu honetan bi hizkuntzetako homofoniarekin jolasten zuen, bere bipolaritatea armairutik ateraz.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...