2024(e)ko urriaren 01(a) 11:45

220.000 titular Bizkaiko egoitza elektronikora sartu dira euren ondasun higiezinen katastro-balio berriak ezagutzeko

Ogasuna eta Finantzetako Saila

222.192 katastro-titular jada Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan sartu dira euren ondasun higiezinen katastro-balio berrien jakinarazpenaren berri izateko; balio hauek 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera sartuko dira indarrean eta, besteak beste, OHZ kalkulatzeko balioko dute. Oraindik egin ez dutenei Aldundiak etxera bidaliko die jakinarazpen hori, gutun tradizional eta ziurtatuaren bidez.

Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden 700.105 katastro-titularretatik % 31,74 Egoitza Elektronikoan sartu dira katastro-balio berriak kontsultatzeko Foru Aldundiak Bizkaiko udalekin lankidetzan egin duen berrikuspenaren ondoren balio eguneratuak ezagutzeko.

Horrek esan nahi du Foru Erakundeak irailaren 2an jakinarazpen-prozesua hasi zuenetik joan den ostiralera arte, hilak 27, hiru titularretatik 1ek bide elektronikoa erabili duela bere ondasun higiezinen egoera ezagutzeko; beraz titular horien kasuan dagoeneko ez da beharrezkoa izango gutun ziurtatu bidez jakinarazpena etxean jasotzea. Datu oso esanguratsua da kontuan hartzen badugu aurreko katastro-berrikuspenean, 2016an egindakoan, bakarrik titular guztien % 4,6 sartu zela egoitza elektronikoan, eta, beraz, oraingo honetan gorakada oso adierazgarria izan da.

Horrela Foru Erakundeak ingurumenarekiko ahalik eta errespetuzkoena eta jasangarriena den kanpaina egiteko konpromisoa berresten du, egungo jakinarazpen eta arreta elektronikoaren eredua bultzatuz. Ahalegin bikoitza izan da, egoitza elektronikoaren bidez katastro-balio berrien jakinarazpena ondasun higiezinen titular guztien eskura jartzeaz gain, aldi berean, berrikuspen-prozesua azaltzen duen komunikazioa bidali zaielako modu elektronikoan harremanetan jarri ahal izan direnei (Aldundiak horien posta elektronikoko helbidea duelako), jakinarazpenera bitarteko elektronikoen bidez eskuratzera animatuz.

Gainera 4.689 titularrek aurrez aurreko arreta-kanala aukeratu dute jakinarazpena gure bulegoetan jasotzeko.

Egoitza elektronikora sartu ez diren pertsonei jakinaraztea

Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazten du jakinarazpenak egoitza elektronikoan ere kontsulta daitezkeela. Gainera, oraindik halakorik egin ez duten titularrentzat, edo posta elektronikoz harremanetan jarri ezin izan direnentzat, Aldundiak beharrezkoak diren neurriak jarri ditu euren katastroko balio berriak ohiko bitartekoen bidez kontsultatu ahal izateko. Izan ere, komunikazio-prozesu honen lehen fasea amaitutakoan Aldundia, gutun ziurtatu bidez, jakinarazpenak etxera bidaltzen hasiko da. Guztira, 281.983 jakinarazpen bidaliko zaizkie titular nagusiei.

Komunikazio horietan honako hauek jasoko dira: katastro-balioa jakinarazteko erabakia; Bizkaian titularrak dituen ondasun guztien zerrenda; ondasun higiezin horien guztien titulartasun-mota eta -ehunekoa; ondasun higiezin horrek dituen elementu guztien katastro-ezaugarriak; balorazio-datuak eta, Udalak hala jakinarazi badu, 2025erako OHZren ordainagiriaren zerga-tasa eta zenbatekoa.

Pertsona juridikoen kasuan gogorarazten dugu jakinarazpena bitarteko elektronikoen bidez egitera behartuta daudela, eta, beraz, epea amaitu ondoren jakinarazpena eskuratu ez dutenak jakinarazitzat joko dira ondorio guztietarako.

Jendearentzako arreta katastroko balioak berrikusteko kanpainan

Foru Aldundiak hiru arreta-kanal ditu martxan katastro-balioak berrikusteko kanpainari buruzko informazioa jasotzeko edo edozein zalantza argitzeko:

Aurrez aurreko arreta Ogasuna/Gertu 12 bulegoetan: Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Durango, Gernika, Getxo, Igorre, Markina, Mungia eta Portugalete.

Ordutegia: 8:30etatik 19:00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuz 94 612 55 00 telefonoan.

Bilboko eta Basauriko udalek katastroaren kudeaketa eskuordetuta daukate, eta, beraz, katastroko balioekin zerikusia duten gai guztiei euren bulegoetan erantzungo diete.

Telefono bidezko arreta pertsonala, 94 612 55 00 telefonoaren bidez, 8: 30etatik 19:00etara.

Bilbon kokatuta dauden higiezinentzat, harremanetarako telefonoa 94 400 92 94 da, eta Basaurikoen kasuan, 94 466 63 59.

Arreta digitala, www.bizkaia.eus/revision-catastral webgunearen bidez. Bertan, jakinarazpena ikusi ahal izateaz gain, Bizkaiko katastro-balioen berrikuspenari buruzko informazio guztia jasotzen da.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...