Berriak
2024(e)ko irailaren 27(a) 11:00
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Cocoon inauguratu du, krisalidekin proteina birkonbinatzaileak ekoizten dituen munduko lehen planta
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia
Elixabete Etxanobek inbertsio hau Bizkaiak talentua eta inbertsioa nola erakartzen dituen adibide ona dela azpimarratu du
Bizkaiko Diputatu Nagusiak Cocoon laborategiak bisitatu ditu
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, krisalidak erabiliz proteina birkonbinatzaileak ekoizten dituen munduko lehen planta industriala inauguratu du gaur; plantaren arduraduna Cocoon Bioscience da eta Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan dago. Proiektu berritzaile honen lehen urratsak BIC Bizkaian garatu ziren eta Bizkaiak bioteknologiaren sektorean eta inbertsiorako lurralde erakargarri moduan duen zeregina indartzen du.
Etxanobek azpimarratu duenez inbertsio honek indarra emoten dio gaur bioteknologiaren garapenari Bizkaian. Zergatik? Gure lurraldearentzat sektore estrategikotzat jotzen dugulako, eta Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategian lehentasuna duen sektorea dalako, gure gaitasun zientifiko-teknologikoengatik eta jarduera ekonomikoa eta kalidadezko enpleoa sortzeko potentzialagatik. Instalazio hau adibide argia da. Oso ondo erakusten du nola erakartzen dituen Bizkaiak inbertsioa eta talentua, nola sendotzen duen gure lekua munduan, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren arloan dugun posizioa. Cocoon-ek Bizkaia garatzen lagunduten du, ekonomia aurreratuago eta dibersifikatuago baterako bidean
.
Etxanobekin batera inaugurazioan, besteak beste, Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko foru diputatua, Josh Robinson eta Romy M. Dalton, hurrenez hurren Cocoon-eko zuzendari nagusia eta eragiketa-zuzendaria; eta Javier García, Columbuseko bazkidea, izan dira.
Cocoon Biosciences intsektuen bidez proteina eta entzima birkonbinatzaileak fabrikatzen espezializatu den enpresa da eta bere jarduna haragi landua eta txertoen ekoizpena bezalako aplikazioetara bideratzen du. Planta berriak 4.000 metro karratu ditu eta farmazia-industriarako proteina alternatiboen eta entzimen eskari gero eta handiagoari erantzutea ahalbidetuko du. Ahaldun Nagusiak adierazi duenaren arabera, instalazio hau funtsezko urratsa da ekonomia dibertsifikatuagoa eta jasangarriagoa lortzeko bidean aurrera egiteko eta Bizkaiak zentro teknologikoekin, unibertsitateekin, ekimen pribatuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundia bezalako administrazio publikoekin lankidetzan eraiki duen berrikuntza-ekosistemaren arrakasta islatzen du.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...