Berriak
2024(e)ko irailaren 27(a) 14:09
"Euskararen Etxea, plazara" erakusketa ibiltariak Leioako Campusean hasi du bere ibilbidea
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentro berriaren lagin bat da. Tokian tokiko ñabardura eta ezaugarriak ere erakutsi eta jasoko ditu.
Leixuri Arrizabalaga, Eva Ferrerira eta Iurdana Acasuso.
‘Euskararen Etxea, plazara’ erakusketa ibiltariak bere bidea abiatu zuen atzo Leioan kokatutako UPV-EHUren Bizkaiko Campusean. Bertan izango da ikusgai abenduaren 4ra arte. Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, EHUKulturaren laguntzarekin, erakusketa hau antolatu dute, atzo, irailak 26, Hizkuntzen Europako Eguna dela eta.
Gaur erakusketa bisitatu dute Leixuri Arrizabalaga Kultura, Kirol eta Euskara diputatuak, Iurdana Acacuso Euskararen Etxeko zuzendariak, Isaac Amezaga Diputazioko Euskara saileko zuzendariak, Eva Ferreira EHUko errektoreak eta Junkal Gutierrez EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotze errektoreordeak.
Erakusketa Bilboko Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentro berriaren lagin bat da, zentroko edukietatik abiatuta ondu baita. Zentro berria 2023ko otsailean inauguratu zen, eta Kirmen Uribe idazleak, 2009ko Literatura Sari Nazionala jaso zuenak, eta Patxi Baztarrika soziolinguistak osatutako talde zientifikoaren lanaren emaitza da, baita hirurogei erakunde eta partikular baino gehiagoren parte-hartzearen emaitza ere, elkarlaneko proiektua baita Euskararen Interpretazio Zentro berritua.
"EUSKARAREN ETXEA, PLAZARA" ERAKUSKETA
Euskararen Etxea, plazara erakusketaren bidez, Euskararen Etxeak bere hormak gainditu eta Interpretazio Zentro berriaren edukien lagin txiki bat aurkeztu nahi du, eta herritarrak bere egoitzara hurbiltzera gonbidatu nahi ditu, bisita esperimentala eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgildu daitezen.
Euskararen Etxea, plazara erakusketaren helburua da euskara, antzinako hizkuntza izateaz gain, gaztea, zirraragarria eta eraikitzen ari den hizkuntza dela ezagutaraztea, eta baita munduko hizkuntza-aniztasunaren parte dela ere nabarmentzea.
Horretarako, erakusketak askotariko edukiak biltzen ditu, besteak beste, euskararen egunez eguneko egoeraz ohartarazten duten datuak, euskararen historia josi duten pertsonaia eta gertaerak, euskararen etorkizunerako erronkak edo euskal kulturaren aberastasuna eta kalitatea islatzen duten edukiak.
Horrekin batera, erakusketak egingo duen bidean tokian tokiko ezaugarri eta datuak ere erakutsiko ditu, udalerri edo erakundeekin lankidetzak gauzatuko baitira, beren ezaugarri eta ñabardunak erakusteko asmoz. Hala, Euskal Herriko Unibertsitateak emandako euskarari buruzko hainbat datu
jaso ditu erakusketak, eta Leioako Campusean dagoen tartean, hezkuntza-komunitateak euskara nola bizi duen erakutsiko du.
Horretaz gainera, bisitariek haien testigantzak ere utzi ahalko dituzte bisitariek euskararekin duten harremana aztertzea xede duen harien jolas baten bitartez, bai eta galdera irekien bidez.
Azkenik, erakusketak lekua egin dio Gaitu adimen artifizialari euskara irakasteko proiektuari. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak bultzatutako egitasmoa da, 2023an sortua, Common Voice proiektuaren parte gisa.
EUSKARAREN INTERPRETAZIO ZENTRO BERRIA, ZENTRO BIZIA
Europako hizkuntza zirraragarrienetako bat, hots, euskara, ardatz duen zentro ireki, dinamiko eta parte-hartzailea da Euskararen Interpretazio Zentroa. Euskara da oraindik bizirik dirauen Europako hizkuntza indigena bakarrenetakoa eta oso balio espezifikoei lotutako historia luzea du.
Erakusketak ez du arreta hizkuntzan jartzen, pertsonengan baizik. Hizkuntzak hiztunen ezpainetan baino ez dira bizi eta existitzen. Erabilera eta transmisioa dira hizkuntzen iraupenaren gakoak, horregatik zentro honek espazio garrantzitsua eskaintzen die euskara bizi duten pertsonen testigantzei. Eta proposatzen duen begirada ere berritzailea da, etorkizunaz hitz egiten baitu. Etengabe aldatzen ari den erakusketa da, hizkuntzaren bizi-indarrari buruzko datu berriekin elikatzen delako.
Euskararen beraren ezaugarrietan oinarritzen da erakusketa. Hala, erakusketa askotarikoa eta inklusiboa da, dibertigarria, bizia, gaztea, istorioz josia eta kulturaz bustia. Tamainaz txikia bada ere, euskara nola, mundu txikiz osatutako mundua aldarrikatzen du, txikia, dinamikoa, aldagarria eta eraldatzailea baita.
EUSKARAREN ETXEA
Bilboko San Inazio auzoan dagoen Euskararen Etxea 2004an sortu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean. Gaur egun Azkue Fundazioak kudeatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak lagapenean emanda.
Bilboko San Inazio auzoan kokatua, Euskararen Etxeak euskararen bizindarra erakutsi nahi du, euskara aspaldiko hizkuntza izanagatik ere, gaztea eta zirraragarria baita. Eraikitzen ari den hizkuntza da euskara. Halaber, Euskararen Etxeak, erreferentziazko lekua izan nahi du euskara biziberritzen ari diren entitateentzat, baina baita gizartearentzat ere.
Erreferentzialtasun horretara iristeko, Euskararen Etxeak hiru zerbitzu eskaintzen ditu: coworking gune bat, aretoak lagatzeko zerbitzua eta Euskararen Interpretazio Zentroa; Euskararen Etxea, plazara erakusketa, hain zuzen, Euskararen Interpretazio Zentrotik abiatutako ekimena da, euskararen bizitasuna eta aniztasuna ahalik eta leku gehienetara irits daitezen.
www.euskararenetxea.eus
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...