2024(e)ko irailaren 26(a) 11:45

Bizkaiak 2027ra arte foru bide-sarean 300 berrikuntza proiektu bultzatzea aurreikusten du, 55 milioi euroko inbertsioarekin

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Foru Aldundiak Bizkaiko Bide-Azpiegituren Berrikuntza eta Jasangarritasunerako 2024-2027 Bigarren Plana aurkeztu du gaur. Plan honen xedea Bizkaia mugikortasun jasangarriaren, konektatuaren, automatizatuaren eta kooperatiboaren hedapenean erreferente moduan kokatzea da. Plan hau hiru ardatz estrategikoren inguruan egituratzen da –erabiltzaileari zuzendutako kudeaketa, jasangarritasuna eta berrikuntza teknologikoa–, eta ardatz horiek hamar ekintza-lerroren bidez garatuko dira. Halaber, lehentasuna izango duten hiru programa traktore definitu dira: Bizkaia Connected Corridor proiektuaren bilakaera, datuaren adimena bide-azpiegituretan eta Resilient Road Mobility, klima-aldaketari eta aurrerapen teknologikoei dagokienez bide-sarearen erresilientzia indartzeko pentsatua.

Carlos Alzaga errepideen berrikuntza plana berriaren aurkezpenean

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Bide Azpiegituren Berrikuntza eta Jasangarritasunerako 2024-2027 Bigarren Plana egin du eta gaur aurkeztu du. Plan honek azken lau urteetan garatu den estrategian sakonduko du eta bere xedea lurraldea mugikortasun jasangarriaren, konektatuaren, automatizatuaren eta kooperatiboaren hedapenean erreferente moduan kokatzea da. Helburu honekin foru erakundeak planaren barruan berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin lotutako 300 proiektu bultzatzea aurreikusten du, 55,48 milioi euroko inbertsioa eginez.

Proiektu hauek, eraginkortasunari eta efizientziari lagunduko dioten irtenbide berritzaileen bidez, bide-segurtasuna eta lurralde-garapen orekatua areagotzen lagunduko dute. Planak garrantzi handia ematen dio lankidetza publiko-pribatuari, eta hiru ardatz estrategiko ditu:

  • Erabiltzaileari zuzendutako kudeaketa. Ardatz honen barruan berrikuntza-estrategia garatuko da erabiltzailearen inklusioa eta mugikortasun-esperientzia bermatzeko, aldi berean segurtasuna, egungo azpiegiturak eta erabilera-ohitura berrien araberako eskariaren kudeaketa hobetuz.
  • Jasangarritasuna. Etorkizuneko erronka honetan aurrera egiteko egingo da lan, horrekin bide-azpiegiturek ematen duten zerbitzuaren maila, iraunkortasuna eta erresilientzia hobetzen direlako, ekonomia zirkularraren esparruan berrikuntzak hartuz eta aplikatuz.
  • Berrikuntza teknologikoa. Ardatz honetako lana teknologia berritzaileak ezartzera bideratuta egongo da, hala nola adimen artifiziala, biki digitalak eta big data. Kasu honetan helburua garraio-soluzio seguruagoak, fidagarriagoak, eraginkorragoak eta iraunkorragoak bultzatzea da.

Hiru programa traktorek izango dute lehentasuna

Hiru helburu estrategiko hauek hamar ekintza-lerrotan hedatuko dira, eta, planaren barruan, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatzeko efektu biderkatzailea izango duten hiru programa traktoreri emango zaie lehentasuna.

Programa horietako lehena Bizkaia Connected Corridor (BCC) deritzonaren bilakaera da. Bizkaiko Foru Aldundiak korridore kooperatibo hau garatzen eta bultzatzen jarraituko du, bertan burutuko diren berrikuntza-proiektu berriak eta egingo diren probak dagoeneko baliozkotuta dauden C-ITS zerbitzuen -garraio adimenduneko sistema kooperatiboak- erabiltzaileen eskura jartzearekin batera gertatu daitezen. Programa honen barruan  sektoreko eragileei BCCra iristea aginduko dieten jarraibideak ezartzen lan egingo da, bai eta programa honen barruan garatutako jakintza eta ekimenak hedatzen ere.

Bigarren programa bide-azpiegituretan datuak duen adimenarekin lotuta dago, bai eta eremu horrek eskaintzen dituen potentzialtasun eta onura guztiak, besteak beste, segurtasuna hobetzeko eta bide-sarea mantentzeko edo azpiegituraren kostuak murrizteko, aprobetxatzeko behar den trantsizioarekin ere.  Era berean programa honek arlo honetan dauden erronkak lantzen jarraituko du, besteak beste, datuen babesa, elkarreragingarritasuna edo trebetasun-eskakizunak edo horiei lotutako teknologiak eta tresnak erabiltzeko kualifikazioa.

Hirugarren eta azken programa traktorea Resilient Road Mobility izenekoa da, klima-aldaketari eta etorkizunean gertatuko diren aurrerapen teknologikoei dagokienez, berrikuntza teknologikoko eta ez-teknologikoko ekimenen bidez, Bizkaiko azpiegituren erresilientzia indartzeko pentsatua.

Sektorearen aurrean BATen aurkeztea

Plan berri hau gaur aurkeztu da BATen egindako ekitaldian; aurkezpenean bide-azpiegiturekin eta berrikuntzarekin lotutako sektoreetako enpresek eta eragileek parte hartu dute. Ekitaldiaren irekieran Carlos Alzagak, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak parte hartu du eta, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbesteko garrantzia ematen dion lankidetza publiko-pribatuaren adibide gisa, bertan lehenengo planean proiektuekin parte hartu duten enpresek aurreko berrikuntza-planaren barruan garatu dituzten ekimenen berri eman dute.

Aurreko planean aurreikusitakoa baino 11 milioi euro gehiagoko inbertsioa egin zen

Ekitaldi honetan Carlos Alzagak foru erakundeak bide-sareari dagokionez abian jarritako berrikuntza planetako lehenengoaren balantzearen zifrak ere jakinarazi ditu. Plan honek hartu zuen 2020-2023 aldian 210 proiektu gauzatu dira, eta inbertsioa handitu egin da, aurrekontuan jasotako 25 milioietatik benetan erabilitako 32 milioi eurora.

Proiektu horien artean honako hauek daude:

  • Bizkaia Connected Corridor (BCC) sortzea, Bizkaia teknologia- eta berrikuntza-ekosistema sortzeko lurralde bultzatzaile eta traktore bihurtzeko.
  • Bide-sareko azpiegiturak IoT teknologiaren bidez sentsorizatzea.
  • Bilboko portuaren inguruan C-ITS zerbitzuak hedatzea.
  • Datu-ingurune komuna sortzea, elkarlana zentralizatzeko eta sustatzeko aukera emango duena.
  • Errepide-sarea digitalizatzeko prozesua hastea informazio guztia bildu, aztertu eta prozesatzeko plataforma bat eskuratzeko.
  • Berrikuntzarako Europako finantzaketa-programetan parte hartzea, guztira 9 proiektu garatuz. Proiektu horietan Bizkaiko Foru Aldundiak bazkide moduan parte hartu du,  edo BCC erabili da proben eta testen eremu moduan.
  • Lankidetza-akordioak Aclima, Build-Inn eta MLC-ITS klusterrekin ekimen berritzaileak identifikatu eta garatzeko, ondoren askotariko lantaldeak abian jartzeko eta dinamizatzeko.

Horrekin guztiarekin batera berrikuntzarako laguntza-programaren bidez 26 proiektu onartu dira, 4 milioi euroko kostuarekin eta Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako  Sailak berrikuntza-elementuak sartu ditu kontratazio publikoaren pleguetan, eta, beraz, 2023ko lizitazioen % 98k berrikuntza-klausulak txertatu dituzte.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...