2024(e)ko irailaren 25(a) 11:00

Elixabete Etxanobe: "Bizkaia Denontzat legegintzaldi-planean ezarritako jarduketen % 98 abian daude dagoeneko"

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak ziurgabetasun eta moteltze testuinguru orokorrean lurraldeak frogatu duen erresistentzia ekonomikoa nabarmendu du eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko politikak eta zainketei eragiten dietenak aipatu ditu bere gobernuaren jardunaren jardun-arlo nagusitzat.

Elixabete Etxanobe Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren hitzaldian

"Aldundia behar dan tokian dago, Bizkaia hobetzeko beharra egiten, danok hartzen gaituan gizartea eratzeko".

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran egindako hitzaldian, nabarmendu du bere gobernuak entzute aktiboarekiko eta adostasunak bilatzearekiko konpromisoa hartu duela. Osoko Bilkura hau legegintzaldiko lehena izan da eta bertan, halaber, azpimarratu du ikuspegi hau funtsezkoa izan dela Foru Gobernuaren buru moduan egin duen lehen urteko kudeaketan, eta lehentasuna izaten jarraituko duela etorkizunean ere. Agintaldiko lehen urte honetan, pertsonen, kolektiboen eta eskualdeen kezkak ezagutzea, entzutea eta horiei erantzutea izan dut helburu. Funtsezkoa deritzot gure politikak zuzen bideratzeko eta Bizkaia hobetzen laguntzeko.

Egoera ekonomikoari dagokionez Ahaldun Nagusiak adierazi du, egoera globala motelaldiak eta ziurgabetasunak markatuta egon arren, Bizkaiko ekonomiak erresistentzia nabarmena erakutsi duela: Bizkaiko Barne Produktu Gordina % 1,9 hazi da duela urtebetetik, eta 507.000 pertsona daude Gizarte Segurantzan afiliatuta. Duela urtebete baino 8.000 pertsona gehiago dira, adierazi du.

Era berean Etxanobek energia berriztagarrien arloan aukera teknologiko berriek duten potentziala azpimarratu du; horri dagokionez maila ofizialean eragiketak azaroan hasiko  dituen Energy Intelligence Center-en (EIC) funtsezko zeregina gogorarazi du. Azpiegitura honi  esker aurrera egin ahal izango da industria eta garraioa deskarbonizatzeko teknologien garapenean, kalitate handiagoko enplegua sortzearen eta jasangarritasunari laguntzearen helburuarekin. Bizkaian industria eta garraioa deskarbonizatuko duten teknologiak garatzen laguntzeko aukera da. Hidrogenoan eta beste erregai berriztagarri batzuetan oinarritutako teknologiak, enplegu gehiago eta hobea sortzeko aukera eskainiko digutenak. Guk aukera horri EICtik helduko diogu.

Neurri fiskalak eta kolektibo zaurgarrien babesa

Zerga arloan Ahaldun Nagusiak iragarri du 2025ean PFEZaren 200 euroko kenkaria luzatuko dela errenta txikienetarako. Era berean, baieztatu du lehen sektoreko langile autonomoentzat eta salgaien errepideko garraioko profesionalentzat % 70eko forfaita  finkatu dela.  Elixabete Etxanobek zerga-berrikuspenak zerga-sistema egungo erronketara egokitzeko balioko duela azpimarratu du, baina kolektibo ahulenen babesa ahaztu gabe.

Nazioarteko aintzatespena zainketen arloan

Ahaldun Nagusiak Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) aintzatespena nabarmendu du.  Erakunde honek Bizkaia zainketen arloko jardunbide egokien erreferente izendatu du, bereziki iraupen luzeko zaintzak behar dituzten pertsonei arreta emateko dugun ereduagatik. Azpimarratu duenez mundu osoko erakunde soziosanitarioak, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak interes handiz behatzen ari dira pertsonen ongizatean oinarritzen den lan egiteko era hau. Ildo horretatik, gizarte moduan dugun erronka handienetako bati erantzun ahal izateko, Etxanobek bizitza-luzera eta erronka demografikorako zuzendaritza bat sortuko dela iragarri du. Zuzendaritza hau eremu soziosanitarioko eta unibertsitateko sektore estrategikoekiko loturak indartzeko sortzen da, zainketen eredu asistentziala hobetzeko proposamenak egin ditzaten.

Guggenheim Urdaibai: herritarren eta herrialdearen zerbitzura dagoen proiektua

Ahaldun Nagusiak berretsi egin du Guggenheim Urdaibai proiektuaren aldeko apustua. Proiektu honek, artearen bidez, ingurune naturalaren kontserbazioari buruzko kontzientziazioa sustatuko du eta Busturialdeko eskualdeari garapen ekonomikorako aukera berriak emango dizkion gune moduan sortu da, eskualde honek  bultzada irmoa eta sendoa behar dituelako eta, ahalik eta proiekturik onena definitzeko, herritarrei entzungo zaiela azpimarratu du, abiapuntutzat ingurune naturala babesteko eta inguru horretan aberastasuna sortzeko marra gorriak markatuz.

Bidaiarien garraioko egiturazko neurriak

Garraioari dagokionez Elixabete Etxanobek iragarri du beharrezko egokitzapen teknologikoak egin ondoren berehala kenduko direla Bizkaibuseko transbordoak. Gainera, aurreratu du datozen urteetan garraio publikoaren erabilera sustatzeko neurri berriak jarriko direla martxan, hala nola tarifak sinplifikatzea, maiztasunak hobetzea, bikoiztasunak murriztea eta gobernantza-eredu berria ezartzea: Aldundiaren neurri hauek guztiak egiturazkoak dira, azpimarratu du.

Proposamen hauekin Elixabete Etxanobek Bizkaia inklusiboagoa, jasangarriagoa, aberatsagoa,  lehiakorragoa eta pertsonak zaintzen dituena izateko konpromisoa berretsi du. Eta, horretarako, Bizkaia martxan dagoela adierazi du: Bizkaia Denontzat Agintaldi Planean legegintzaldi honetarako ezarritako jardueren % 98 martxan daude. Hamarretik zortzi hasita edo oso aurreratuta daude, gaineratu du amaitzeko.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...