Berriak
2024(e)ko irailaren 24(a) 13:07
Dantzaldiak bere 25.urteurrena ospatuko du, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Dantzaldia 2024 abendura arte luzatuko da, eta dantza garaikidearekin hamar bat hitzordu izango dira hainbat agertokitan: Arte Ederren Museoaz gain, Guggenheim-en, Azkuna Zentroa-n, Barakaldo Antzokian edo La Fundición-en.
Dantzaldiaren aurkezpena
Gaur goizean inauguratu da Dantzaldia 2024, Bilbo-Bizkaiko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren XXV. edizioa, Bilboko Arte Ederren Museoan. Bertan izan dira: Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua; Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea eta Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotzia Dantzaldiaren antolatzaileekin batera.
Ondoren, "La declamación muda" pieza ikusteko aukera izan dute bertaratutakoek, Melania Olcinarena, egungo Dantzako Sari Nazionala (Interpretazio modalitatean). Bertan, Olcinak berak (Bartzelona, 1982) tronboi-jotzaile batekin bat egiten du, musika zuzenean jotzen duena eta, aldi berean, dantzariaren eta koreografoaren mugimenduekin eta arnasketarekin bat datorrena.
2000. urtean sortu zen jaialdi bizkaitarraren 25. urtebetetze hau ediziorik nazioartekoena izango da. Italia izango da herrialde gonbidatua, Tempi di danza Italiako dantza garaikidearen hedapenaren alde lan egiten duen erakundearen konplizitateari esker
, azaldu du Laura Etxebarriak, Dantzaldiako zuzendarikideak.
Horrela, Alpeetako hiru konpainiak ikuskizun bana estreinatuko dute Estatuan: Nicola Galiren "Deserto tattile" (azaroaren 7an, Azkuna Zentroan), Luna Cenereren "Shoes on" (azaroaren 17an, La Fundicion-en) eta Jacopo Jennaren "Some Choreographies" (azaroaren 21ean, Azkuna Zentroan). Dantzaldia 2024k Estatuan eskainiko duen laugarren estreinaldia azaroaren 30ean iritsiko da Portugaldik ("Feedback", CRL, La Fundición).
Baina nazioarteko bisitak ez dira aipatutakoekin amaitzen. Hurrengo hitzordua (urriaren 1a, asteartea) Bilboko Arte Ederren Museoan izango da berriz ere. Bertan, Icaza hall handian eta Juan Muñozen 'Hanging Figures' eskulturen azpian, Hang Tho Creative (Vietnam/Herbehereak) eta Small Axe (Grezia) konpainien emanaldiak izango dira. Doako sarrerarekin (gonbidapena erreserbatuz pinakotekaren webgunean), muntaia labur bana aurkeztuko dute: "False Memories" eta "Farisa", hurrenez hurren, Kanarietako Masdanza dantza garaikideko pieza laburren jaialdi nagusiko Nazioarteko Epaimahaiaren Lehen Sariaren irabazleak 2022an eta 2023an.
2024ko Dantzaldiaren programazioa flamenko berriari eskainitako bi jardunaldik osatuko dute. José Maldonado katalanak "Galería" estreinatuko du Euskadin, flamenkoa eta denbora errealeko sorkuntza piktorikoa uztartzen dituen proposamena, lau eszenatan garatzen dena, bakoitza lau artista ikonikoren omenez: Manuel de Falla, Federico García Lorca, Salvador Dalí eta Carmen Amaya. Guggengeim Bilbao Museoa (azaroak 23) eszenatoki bikaina izango da dantza, musika eta pintura uztartzen dituen proposamen paregabe baterako. Hurrengo astean, azaroaren 29an, Malagako Rocío Molina dantzari ospetsuak (2010eko Sari Nazionala, Interpretazio modalitatea; Max 2015, koreografia onenari, 2022ko Arte Ederretako Merezimenduari Urrezko Domina eta 2023ko Talia, emakumezko dantza interprete onenari) "Variaciones de Lo Inefable" ikuskizuna ekarriko du Barakaldo Antzokira.
Dantzaldiaren XXV. edizioaren ospakizun borobil honek ere hainbat jarduera paralelo izango ditu. Dantza-zinema egongo da, "La Singla" (Paloma Zapata, 2023) dokumentalaren proiekzioarekin, 18 urte bete aurretik flamenkoa irauli zuen baina 30 urte bete aurretik agertokietatik desagertu zen dantzari gorrari buruzkoa. Gainera, aipatutako José Maldonadok profesionalentzako masterclass bat emango du Leioako Andoni Aresti Dantza Eskolan, eta Sharon Fridman koreografoak La Fundición bisitatuko du abenduan, dantza inklusiboko tailer bitxi bat proposatzeko. Bertan, publiko orokorrak bere gorputz-mugimenduarekin esperimentatuko du itsu-itsuan, itsutasun garaikidea (metaforikoa) irudikatzeko.
Xehetasun guztiak, dantzaldia.org webgunean
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...