2024(e)ko irailaren 23(a) 09:34

BATek, Bizkaiko Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroak, bikoiztu egin du espazioa, 5 solairu gehiago inauguratu baititu

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak BAT dorrearen bigarren urteurrenean iragarri duenez, azalera 8.000 metro koadrotaraino gehitu da; metro horietatik % 80 dagoeneko okupatuta dago. Dorreak 200 kidek baino gehiagok osatutako nazioarteko ekintzailetza-komunitate bat ere badu. Horrek guztiak berrikuntza irekiaren eta ekintzailetza aurreratuaren arloan erreferentziako zentro global gisa jartzen du dorrea.

Elixabete Etxanobe, Imanol Pradales eta Juan Mari Aburto.

Etxanobe: "Gaur beste urrats bat emango dugu Bizkaia eta Euskadi Europako ekintzailetza-zentro handienetako bat bezala sendotzeko"

BAT Dorreak hartzen duen Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroak bigarren urteurrena ospatu du gaur goizean. Bost solairu berri inauguratu dira: guztira, 4.000 metro koadro gehiago, lehendik zeudenei gehitu behar zaizkienak. Hala, bikoiztu egin da Bizkaian ekosistema ekintzailerako erabiltzen den espazioa; 8.000 metro koadro, guztira.

BAT, B Acceleration Tower-ren bigarren fasea Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputatu nagusiak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Imanol Pradales lehendakariak inauguratu dute. Gaur beste urrats bat emango dugu Bizkaia eta Euskadi Europako hegoaldeko ekintzailetza-zentro handienetako bat bezala sendotzeko. BAT dagoeneko mundu osoko ekintzailetza-zentro nagusiekin konektatuta dago, eta haren 200 kideko komunitateak dibertsitatean eta talentuan hazten jarraitzen du. Espazioaren % 80 okupatuta egonik, asmo handiko proiektu izatetik errealitate izatera igaro gara, berrikuntza irekiaren eta ekintzailetzaren arloko nazioarteko erreferentzia-puntu izatera, esan du Bizkaiko ordezkari gorenak.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren esanetan, berriz, BATen fase berri honen irekiera gauzak egiteko dugun estiloaren adibide argia da, hots, nik egitateen politika deitzen dudana. Lana, ahalegina, baita arriskua ere, baina, batez ere, egiten dugun horretan sinestea eta gauzatzea. Sinestea orainaldi sendo bat dugula, etengabe beharrean ari garela, eta eraikitzen jarraitzen dugun etorkizun bat dugula, talentua erakarri ahal izateko, ekonomia indartsu bat izateko eta, funtsezkoena, gazteak hemen geratzeko..

Imanol Pradales Lehendakariak azpimarratu duenez, BATen konektagarritasun ahalmena apartekoa da: beste toki batzuetan dauden profesionalekin konektatzen diren ekintzaileak eta enpresak ikusten ditugu hemen, negozio berriak eta enplegua sortzea ahalbidetzen dutenak. Dena giro dinamiko eta geroz eta nazioartekoagoan. Euskadik eta gure enpresek geroz eta gehiago begiratu behar diogu munduari. Konplexurik gabe. Loturarik gabe. Gure interesak defendatu ditzakegun eta geure posizioa indartu dezakegun lekuetan egoteko helburuarekin. Eta, noski, talentua, inbertsioa eta enpresa berriak gure herrialdera erakartzeko asmoarekin ere.

B Acceleration Programs, azelerazio-programa berriak

Bi urteko ibilbidearen ondoren, BAT nazioarteko erreferentziako hub gisa finkatu da, zeinak startupak, korporazioak, inbertitzaileak, zentro teknologikoak, unibertsitateak eta mundu osoko erakunde publikoak konektatzen baititu. Haren helburua Euskadi eta Bizkaiko enpresa-sarea indartu eta berrituko duten negozio berriak bultzatzea da, nazioarteko talentua erakartzeaz eta lurraldearekin lotzeaz gainera.

BAT handitzeko inaugurazio-ekitaldian, instalazio berrietan ibilbide bat egin da, eta B Acceleration Programs programak aurkeztu dira; nazioarteko bokazioa duten zazpi azelerazio-programa berri propio dira, dagoeneko martxan daudenak eta BBK Arin eta Startup Wise Guys programekin bat egiten dutenak. Enpresa ospetsuek (Ayesa, Ibermática Fundazioa, Altuna eta Uría, Gertek, Google Cloud, Sonae eta Iberdrola) startup-ekin eta ETE teknologikoekin lan egiten dute erronka teknologikoak ebazteko. Prozesuan zehar, startup horiek adituen aholkularitza eta etengabeko laguntza jasotzen dute BAT ekosistemaren aldetik.

Berrikuntza irekiaren eta nazioarteko konexioaren eredu hori da ekintzailetzaren funtsa BATen. Korporazioek beren berrikuntza-erronkei erantzuten dieten soluzio teknologiko berritzaileak aurkitzen dituzte startup-etan; ekintzaileek, berriz, izan litezkeen bezero, inbertitzaile, bazkide eta hornitzaileekin konektatzeko aukera dute. Hala, finkatutako enpresek eta sortu berri direnek bizkor eta eraginkortasunez berritzea lortzen dute.

B Acceleration Week, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren topagunerik handiena

BATen handitzea gaur eta bihar B Acceleration Week egin bitartean aurkeztu da. Gaur egunera arte zentroan egin den berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko kongresurik handiena da, eta tokiko eta nazioarteko ehun startup eta 50 korporazio eta inbertsio-entitate baino gehiago bildu ditu. Haietako bat aukeratuko dute, urrian Startup World Cup munduko finalera joateko, San Frantziskora (Estatu Batuak), eta milioi bat dolarreko inbertsioa egiteko aukera izango du.

BAT dorrea, B Accelerator Tower, zenbakitan:

  • 8.000 metro koadro
  • 9 solairu
  • Okupatutako espazioa, % 80
  • 200 kide baino gehiagoko nazioarteko komunitatea (123 startup, 45 korporazio eta 55 inbertitzaile, zentro teknologikoak eta unibertsitateak)
  • 800 pertsona BAT komunitateko kide (620, 2021ean)
  • 26 nazioarteko misio egin dira
  • Nazioarteko 16 ordezkaritza teknologiko hartu dira, herrialde hauetakoak: Estatu Batuak, Txile, Kolonbia, Mexiko, Hego Korea, Finlandia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Israel.
  • Nazioarteko 130 startup baino gehiago bisita egin digute.
  • Nazioarteko 300 konexio baino gehiago egin dira
  • 600 lankidetza sortu dira
  • 550 ekitaldi egin dira
  • 25.000 pertsona bertaratu dira
  • Nazioarteko orientazioa duten9 azelerazio-programa:
  • 30 herrialde baino gehiagoko 170 startup baino gehiago aztertuta
  • 100 startup lehiatzen, irailaren 23an eta 24an, Startup World Cup-en munduko azelerazio eta amaiera programetarako hautatuak izateko.

Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...