2024(e)ko irailaren 13(a) 20:00

Bizkaiak Iraupen Luzeko Zainketen Behatoki Globalaren munduko bultzadari harrera egin dio, ILPN 2024ren 7. Biltzarrarean

Gizarte Ekintzako Saila

Foru Jauregian egin da Iraupen Luzeko Zaintza Politiken Nazioarteko Sarearen (ILPN) parte den plataforma honen aurkezpen ofiziala. Plataforma hori kideen artean nazioz gaindiko ikaskuntza errazteko asmoz sortu da, zaintza-sistemak hobetu eta indartzeko helburuarekin. Gaur arratsaldean, Gizarte Ekintzako diputatuak The International Long-Term Care Policy Network (ILPN) eta London School of Economics and Political Science (LSE) erakundeetako ordezkariei harrera egin die, Bizkaiak parte-hartze aktiboa dueneko Behatokiaren bultzatzaileak baitira.

Harrera Foru Jauregian ILPN 2024 biltzarreko parte-hartzaileei.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Amaia Antxustegik  harrera egin die gaur arratsaldean Foru Jauregian 7. Biltzarrean parte hartzen duten nazioarteko adituei, aste honetan iraupen luzeko zainketen arloko politikei eta praktikei buruzko ILPN nazioarteko topaketara etorri baitira. Foru Erakundeak nazioarteko konferentzia hau antolatu du The International Long-Term Care Policy Network (ILPN) eta London School of Economics and Political Science (LSE) erakundeekin lankidetzan. Antxustegik eskerrak eman dizkie hitzaldian parte hartu duten guztiei aste honetan Bizkaia bihurtu den eztabaida-foro handian egin dituzten ekarpen baliotsuengatik.

Nazioarteko topaketa garrantzitsu horrek, gainera, Iraupen Luzeko Zainketen Behatoki Globala (GOLTC) mundu osoan ezagutaraztea ekarri du, Iraupen Luzeko Zainketen Politiken Nazioarteko Sarearen (ILPN) parte baita. Bizkaia nazioarteko plataforma horren kide aktiboa da, zeinak 326 kide baino gehiago dituen, gehienak ikertzaileak, akademikoak eta 40 herrialde baino gehiagoko erakundeak.

Ekitaldian, Amaia Antxustegik azpimarratu du Bizkaiak eragile aktibo gisa jokatzen duela aldaketa demografikoari, zahartze aktiboari, bizitza-luzerari eta zilar-ekonomiari buruzko elkarrizketa globalean: Funtsezkoa da esku-hartze zehatza eta ikuspegi global partekatua izatea. Gakoa da konpromisoak identifikatzea eta bizipenak nahiz praktika egokiak partekatzea. Tokiko konpromisoa behar da, nazioarteko lankidetza sendoarekin batera, mendekotasun-egoeran dauden pertsona guztiek, desgaitasuna duten pertsonek eta haiek zaintzen dituztenek ahalik eta bizitzarik onena izan dezaten adierazi du.

Alde horretatik, Gizarte Ekintzako diputatuak berretsi egin du Bizkaiak duen konpromisoa, interes komuneko ekintza bateratua erraztuko duten tresnak garatzeko: Lankidetza horren adibide garbia da gure parte-hartzea Iraupen Luzeko Zainketen Behatoki Globalean (GOLTC), hasieratik bertatik egin baitugu bere alde. Gaur harro gaude aurkezpen ofizialera hona etortzeagatik, Bizkaira bertara, eta pozez betetzen gaitu.

Global Observatory of Long-Term Care (GOLTC)

Iraupen Luzeko Zainketen Behatoki Globala nazioz gaindiko ikaskuntza etengabe erraztu eta indartzeko plataforma bat da, iraupen luzeko zainketa-sistemak hobetu eta indartzeko. Hori guztia lortzeko, ebidentzia, ideia, esperientzia, ikuspegi politiko eta berrikuntza berriak trukatuko ditugu, eta arlo horretako erronkak partekatu.

Foru Jauregiko ekitaldian izan dira, besteak beste, José Luis Fernández, Iraupen Luzeko Zaintza Politiken Nazioarteko Sareko (ILPN) zuzendaria eta London School of Economics and Political Science (LSE) erakundeko Zainketen Politika eta Ebaluazio Zentroko (CPEC) zuzendaria; Adelina Comas-Herrera, GOLTCko (Global Observatory of Long-Term Care) zuzendaria; Stefania Ilinca, OMEren Europako Eskualdeko Bulegoko iraupen luzeko zainketen arduradun teknikoa; Norma B. Coe, Etika Medikoaren eta Osasun Politikaren arloetako katedraduna Pennsylvaniako Unibertsitatean eta Joseba Zalakain, Donostiako SIIS Giarte Informazio eta Ikerketa Informazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...