Berriak
2024(e)ko irailaren 13(a) 14:00
Enplegua sustatzeko GazteOn programak gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden 300 gazte baino gehiago laneratzea lortu du
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Enplegu- eta prestakuntza-programa mistoaren bosgarren edizioa industria eta eraikuntza jasangarriko ibilbideak indartuz eta parte-hartzaileen kopurua 350era igoz hasi da (aurreko urteetan 120 izan ziren). Lehen aldiz programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Umeen Zerbitzuak hartutako gazte adingabeei ireki zaie. Mikel Torres lehendakariordeak eta Teresa Laespada ahaldun nagusiordeak Kooperatiba Peñaskal prestakuntza-zentroa bisitatu dute. Mikel Torresek nabarmendu du 2022-2024 gazteen enplegu-programaren bidez ia 105.000 gaztek parte hartuko dutela Eusko Jaurlaritzaren programetan.
Teresa Laespada, Mikel Torres eta David Tellería.
Laespada: "Lan egin nahi dute eta bakarrik aukera bat behar dute"
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen GazteOn enplegu- eta prestakuntza-programa mistoak 2020an abian jarri zenetik gaur egunera arte gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden gutxienez 309 gazte laneratzea lortu du; horrek esan nahi du parte-hartzaile guztien % 60 baino gehiago direla.
Mikel Torres lehendakariordeak eta Teresa Laespada ahaldun nagusiordeak Peñaskal Kooperatibaren instalazioak bisitatu dituzte gaur goizean, GazteOn programari lotutako prestakuntzan laguntzen duen zentroetako bat. Programan aurten 350 parte-hartzaile izan dira, aurreko edizioetan 120 izan zirenean.
Programak bosgarren edizioa du aurtengoa, eta aurten lehen aldiz programaren onuradun izan daitezkeenen artean daude gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiaren Umeen Zerbitzuaren harrerapean dauden adingabeko gazteak (16-18 urte) ere.
Parte-hartzeari eta laneratzeari buruzko datuei dagokienez (iazko edizioko zifrak ez dira behin betikoak), esan daiteke hasieratik programak 501 parte-hartzaile eta 309 laneratze (% 61,67) izan dituela. Lan egin den sektoreen artean industria (elikagaien arloa, itsasontzigintza, mantentze-lanak edo gainazalen tratamenduak), zurgintza, sukaldaritza, elektrizitatea, etxebizitza, eraikuntza jasangarria edo arrantza daude.
GazteOn programak Bizkaiko herritar guztien garapen ekonomikoa eta oparotasuna bultzatzen ditu. Lehenengo urtean bakarrik inbertsioaren (programa eta gazteentzako laguntzak) eta etekinen (gazteentzako laguntzetan aurreztea, eta gazte horiek sortutako kontsumoak, erosketak, kotizazioak eta zergak) arteko aldea 365.000 eurotik gorakoa izan zen.
Laespada, aldi berean, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko arduraduna ere bada, eta bisitan adierazi duenez, lan egin nahi duten gazteak dira, eta horretarako aukera baten zain baino ez daude
.
GazteOn programak erakusten du, gezurrak eta estereotipoak alde batera utzita, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden gazteek, edonondik datozela ere, esfortzuz eta konpromisoz erantzuten dutela enplegu duin batekin bizitzan aurrera egiteko benetako aukerak ematen zaizkienean
, gaineratu du.
Era berean, adierazi duenez, GazteOnekin urtetik urtera gora egin du gazteak lan-merkatuan sartzeko tasak, urtetik urtera azkarrago hasten direlako lanean, praktikak laburragoak eta laneratzeko prozesuak arinagoak direlako
.
Horren arrazoia da, batez ere, atzerritartasunaren arloko lege-aldaketak izan direla eta enpresen beharretara gehiago egokitu direla eta enpresek aurreko edizioetan ikasi dutena
. Aldi berean lan-merkatuan sartzeko tasaren oinarrietako bat gazteek enpleguaren aldeko apustuarekiko duten fideltasuna
indartzea izan da. Beste alde batetik, programa Bizkaian indar handiena duten sektore ekonomikoetan: industria, eraikuntza eta ingurumen-jasangarritasuna
finkatzen ari da.
Bestalde, Mikel Torres lehendakariordeak adierazi du gazteen enplegua Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren lehentasun handienetakoa
dela eta gogorarazi du gaur egun 2021-2024 Gazte Enplegu Plana dagoela martxan, gazteen enplegua lehengoratzeko diseinatu zen txoke-plana.
Estrategia honek ekintza batzuk ezartzen ditu gazteei kalitatezko enplegua lortzen laguntzeko. Ekintza horiei esker hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsiziorako beharrezko kualifikazioa, gaitasunak eta esperientziak eskuratzeko aukera izango dute, enplegu- eta prestakuntza-aukerak konbinatuz, enpresetan kontratazioa, gazteen ekintzailetza edo lehen lan-esperientzia erraztuz
, adierazi du. 2024an Plana amaitzean 104.189 gazte izango dira enplegurako programetan eta ekintzetan parte hartuko dutenak.
Pertsonen eta enpresen beharrak
GazteOn gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden gazteak erabat gizarteratzeko apustua da, baina, era berean, Bizkaiko produkzio-sarearen egungo beharrei erantzuteko enpresek beren plantilletan pertsonak sartzeko duten beharraren aldeko apustua.
Programa hau abian jarri zenetik, inklusioa sustatzeko foru-zerbitzuek (Gazte Estrategia izenekoaren barruan) artatutako gazteak sartu dira programan (adinez nagusiak eta 23 urte artekoak). 2024tik aurrera horri Bizkaiko Foru Aldundiak berak umeak eta nerabeak babesteko egoeran dauden eta prestakuntza arautuko ikasketarik egiten ez duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteei ematen zaien arreta gehitu behar zaio.
Pertsona hauekin diagnostiko soziala eta orientazio espezializatua egiten da, enplegurako laguntza integralarekin. Kasu honetan, pertsona bakoitzaren beharren arabera, prestakuntza egokitua sartzen da (hizkuntzetan edo matematiketan funtsezkoak diren gaitasunak), baita lan-bitartekaritza eta lanbide-esperientzia ere. Esperientzia profesionalari dagokionez, prestakuntza praktikoa eskaintzen zaie lantokietan eta ibilbide bakoitzarekin lotutako lanbideetan.
Gainera, behar izanez gero, etxebizitza, elikadura edo garraioko oinarrizko premietarako beka ematen zaie. Beka hau garrantzi gutxiko gaia bihurtu da 18 eta 23 urte bitarteko gazteen eskura Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jarri ondoren.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...