Berriak
2024(e)ko irailaren 12(a) 12:12
Abuztura arte % 3 igo da zerga itunduen bidez bildutako diru-kopurua
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Abuztura arte Zerga Itunduen bidez gauzatutako zerga-bilketa 6.189,9 milioi eurokoa izan da; zenbateko hau 2023ko aldi berean lortutakoa baino 179,4 milioi gehiago da, hau da, % 3ko igoera. Zerga-bilketaren datu hau 2024ko ekitaldi osoko zerga-sarreren aurrekontuaren % 63 da.
Zuzeneko zergapetzeak aurreko hilabeteetako bilakaera onari eutsi dio eta 3.456,1 milioi euroko ekarpena egin du, iazko abuztuarekin alderatuta % 4,9 (162,5 milioi) haziz. Kapitulu honetan, PFEZa, oro har, % 4,1 hazi da nahiz eta mutualistei 2023ko ekitaldiari dagozkion itzulketak egin, 2.404,2 milioitan kokatuz; hazkunde hauen barruan nabarmentzekoa da 131,7 milioi euro gehiago bildu direla lan-atxikipenetan (+% 5,7) eta kapital higigarriaren atxikipenetan (+% 61,6).
Beste alde batetik Sozietateen gaineko Zergaren bilketa 823,5 milioi eurora iritsi da; horrek esan nahi du % 11,3ko hazkundea izan dela, batez ere kapital higigarriaren etekinen atxikipenen bilakaeraren ondorioz, bai eta 2023ko ekitaldiko zergaren kanpainatik eratorritako diru-sarreren ondorioz ere.
Zuzeneko zergapetzea osatzeko Ondarearen gaineko Zerga, 96,4 milioi eurorekin (+%15,6), Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (kasu honetan 61,3 milioi euroko ekarpena egin arren % 34,4 jaitsi dena aurreko ekitaldian lortutako ezohiko sarreraren ondorioz), edo Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga, 50,9 milioirekin, duela urtebeteko ia kopuru bera, aipatu behar dira.
Zeharkako zergapetzeari dagokionez abuztura arte 2.214,7 milioi euro bildu dira (-% 0,1), eta datu honek lehengoratzea egiaztatzen du, uztailean % 1,1 jaisten baitzen, eta ekainean ia 5 puntu. Zeharkako zergen bilketa apurka-apurka lehengoratzen ari den arren oraindik ere kudeaketa propioko BEZaren bilketaren beherapenaren (-% 8,1) eraginpean dago.
Beste zerga berezi batzuei dagokienez Elektrizitatearen edo Hidrokarburoen gaineko Zerga % 205 igo dela (% 0,5) nabarmendu behar da. Aldiz, Alkoholen eta Garagardoaren gaineko Zergen kasuan behera egin dute, -% 13,3 eta -% 5,1, hurrenez hurren.
Zeharkako zergapetzeari dagokionez gainerako kontzeptuek bilakaera positiboa izan dute. Horrela hazi egin dira Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga (% 0,2) eta Egintza Juridiko Dokumentatuena (% 29,3). Era berean, hazkundea gertatu da Garraiobide Jakin Batzuen gainekoan (% 23,2), Aseguru-Primen gaineko Zergan (% 3,9) eta Joko-Jardueren gaineko Zergan (% 7,2). Aldiz, Finantza Transakzioen gaineko Zergak eutsi egiten dio aurreko ekitaldian Zerga Administrazioko Estatu Agentziak egindako aurreko ekitaldietako diru-sarreren erregularizazioak eragindako jaitsierari; diru-sarrera horiek foru-ogasunei zegozkien eta Aldundiak ekitaldi honetan hasi dira kudeatzen.
Tasak eta bestelako diru-sarrerak 48,2 milioi eurokoak izan dira, hau da, 2023ko aldi berean baino 4,8 milioi gutxiago; aldi horretan aurreko hilabeteetan aipatutako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren aktaren ondoriozko interes eta zehapenen diru-sarrerak gertatu ziren.
Hilabete honetan ez da barne-doikuntzen ondoriozko fluxurik gertatu Aldundien artean, eta, beraz, uztailean adierazitako zenbatekoak mantentzen dira; horrek esan nahi du Kudeaketa Propioko Zerga Itunduen guztizkoa 5.718,9 milioi eurokoa dela, 154,9 milioiko hazkundearekin (+% 2,8).
Abuztuan ere ez denez Estatuarekiko doikuntzei buruzko epemugarik sortzen, doikuntza horien aurreko hileko zifrak mantentzen dira eta, horrela, ohar honen hasieran adierazitako % 3ko hazkundea gertatzen da.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...