2024(e)ko irailaren 12(a) 11:00

Mundu osoko 300 aditu iraupen luzeko zainketez ariko dira 7. ILPN Biltzarrean, Bizkaian

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia

Biltzarra Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du The International Long-Term Care Policy Network (ILPN) eta London School of Economics and Political Science (LSE) erakundeekin batera. Bilbon egingo da larunbatera arte, eta bertan munduko iraupen luzeko zainketen arloko eragile eta aditu nagusiak ariko dira. Lehendakaria, Bizkaiko Diputatu Nagusia eta London School of Economics and Political Science (LSE) nazioarteko biltzar honen irekiera-ekitaldian izan dira. Biltzarrean Aldundiak bere ikuspegiaren berri emango du eta Bizkaian aplikatzen ari den estrategia orokorra azalduko du.

Familia-argazkia ILPN 7 kongresuan

Elixabete Etxanobe: “Denon helburua da zainketak behar dituzten pertsona guztiak ahalik ongien bizitzea".

Gaurtik aurrera Iraupen luzeko zainketen ebidentzietan oinarritutako politikei buruzko nazioarteko 7. biltzarra (ILPN) izango da Bizkaian. Ekitaldi garrantzitsu honetan mundu osoko hogeita hamar herrialdeko 300 aditu baino gehiago bildu dira. Biltzarra Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du The International Long-Term Care Policy Network (ILPN) eta London School of Economics and Political Science (LSE) erakundeekin batera. Horri esker Bizkaia nazioarteko funtsezko foroa izango da biztanleriaren zahartzeari, urte asko bizitzeari eta zainketa-sistemen modernizazioari aurre egiteko.

Imanol Pradales Lehendakaria, Bizkaiko Diputatu Nagusi Elixabete Etxanobe eta Iraupen Luzeko Zainketen Politiken Nazioarteko Sareko zuzendari eta London School of Economics and Political Science (LSE) erakundearen Zainketen Politiken eta Ebaluazioaren Zentroko (CPEC) zuzendari José Luis Fernández 2024ko ILPN Biltzarraren irekiera-ekitaldian izan dira. Biltzarra larunbatera arte egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Biltzar hau bi urtez behin egiten da. Egoitza txandaka izaten da, batean Londresen eta hurrengoan Erresuma Batutik kanpoko hiri batean. Biltzar honek entzute handia dauka nazioartean, erreferentziako plataformatzat jotzen baita munduko ikerlariek, akademikoek, arduradun politikoek eta entitate sozial eta ekonomikoen ordezkariek iraupen luzeko zainketen inguruko ebidentziak eta ikuspegiak trukatzeko. Ekitaldira biltzen direnek zainketen inguruko azken ikerketez, politika publikoen aurrerapenez eta jardunbide berritzaileez jardungo dute.

Etxanobe: Aukera ederra denoi dagokigun errealitatea hobetzeko

Irekiera-ekitaldiko hitzaldian Diputatu Nagusiak adierazi du biltzarra oso  garrantzitsua dela, aukera ederra ematen duelako nazioarteko kideak elkarrekin lan egiteko funtsezko arlo batean, hain zuzen ere iraupen luzeko zainketak behar dituzten pertsonen zainketen arloan: Nahi dut biltzar honen bitartez geure arteko loturak estutzea  eta ezagutzak eta bizipenak partekatzea, denok baitaukagu helburu bera: zainketak behar dituzten pertsona guztiak ahalik ongien bizitzea. Biltzar honen xedeak irakastea eta ikastea dira, bai eta laguntzea eta hobetzea ere, esan du.

Gainera, Elixabete Etxanobek azpimarratu du biztanleriaren zahartzea erronka handia dela Bizkaian, herritarren batez besteko adina Europakoa baino bi urte zaharragoa baita. Bizkaiko herritarren bizi-itxaropena handia da, 83 urte, eta azken 10 urteetan mugaren bat gertatzen da; beraz, funtsezko gaia Bizkaiko gizartearen etorkizunerako. Erronka ez da berria, baina geroz eta larriagoa da erantzun berritzaileen beharra. Horregatik, ezinbestekoa da gizarte-eragileak, akademikoak eta politikoak lankidetzan aritzea, azpimarratu du Diputatu Nagusiak.

Biscay Bay of Care

Bizkaiko Foru Aldundiak zainketen inguruan daukan ikuspegia eta Bizkaian aspalditik aplikatzen ari den estrategia orokorra azalduko ditu Biltzarrean. Estrategia hori bat dator Osasunaren Mundu Erakundeak Zahartze Osasuntsuaren Hamarkada 2021-2030 izenekoan zehaztutako esparruarekin, Eusko Jaurlaritzaren plan estrategikoekin eta nazioarteko zenbait erakunderekin ezarritako aliantza estrategikoekin. Aliantza horietako bat Iraupen Luzeko Zainketen Behatoki Orokorrarekin (GOLTC) ezarri da, eta Biltzarrean aurkezpen ofiziala egingo da.

Ostegunean,  ‘Biscay Bay of Care’ izenburuarekin egingo den ekitaldi paralelo batean, Aldundiak bere estrategia orokorraren barruan Bizkaian zabaltzen ari den Iraupen Luzeko Zainketen Trantsiziorako Plana azalduko du. Horren arabera honako hauek sustatuko dira, mailaka: bizikidetza-unitateak egoitzetan, arreta pertsonalizatuagoa emateko; etxeTIC ereduko eguneko zentroak, etxean bizitzen laguntzeko; eskualdeko erreferentziazko zentroak, sareko egoitzen lagungarri gisa.

Gainera, Nagusi Intelligence Center -ek(NIC), Bizkaiko bizi-luzetasunaren zentroak, zer egiten duen azalduko du. Zentro horren helburuak honako hauek dira: zahartzearen eta bizi-luzetasunaren inguruko ezagutzak sortzea eta zabaltzea, eta gai horien inguruan garapen ekonomikoa bultzatzea. Zentroa erreferentzia da dagoeneko iraupen luzeko zainketen arloko ikerketa aplikaturako eta berrikuntzarako.

Zainketen arloko mundu osoko adituak

ILPN Conference Bizkaia 2024 biltzarrean iraupen luzeko zainketen arloko nazioarteko ikerlari hoberenetako hiru ariko dira: Stefania Ilinca (OMS) eta Norma B. Coe (Pensilvaniako Unibertsitatea) doktoreak eta Joseba Zalakain (SIIS Donostia) irakaslea.

Saio paraleloetan (59 saio, 221 hizlari) ariko diren adituen artean nazioarteko zenbait erakunderen ordezkariak egongo dira (Osasunaren Mundu Erakundea, OME; Munduko Bankua, MB; Europako Batzordea, EB; Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea, ELGA), bai eta erakunde ezagunetako akademikoak eta irakasleak ere (Harvard-eko Unibertsitatea, Brown, Standford, Duke, Syracuse, London School of Economics and Political Science, Erasmus, York, Hong Kong, Osaka eta Nagoya, besteak beste).

Gainera, arlo soziosanitarioko ikerketarekin lotutako erakunde nagusietako adituak ere izango dira: Care Policy and Evaluation Centre (CPEC), London School of Economics and Political Science (LSE), The National Centre of Expertise for Long-term Care in the Netherlands (VILANS), International Foundation for Integrated Care (IFIC), Bruyère Research Institute, Center for Care Research, Norwegian University of Science and Technology (NTNU), Finnish Institute for Health and Welfare (THL), The Danish Center for Social Science Research, National Institute of Health and Sciences on Ageing (INRCA), The Health Foundation, The King's Fund, WU Wien Research Institute for Economics of Aging, Tokyo Metropolitan Institute for Geriatrics and Gerontology

ILPN Conference Bizkaia 2024 biltzarrak adinekoen zainketarako eta ongizaterako zerbitzuen aurrerapena bideratuko du, hemengo eta nazioarteko eragileen arteko lankidetza bultzatuko du eta Bizkaia erreferente bihurtuko du bizi-luzetasunaren eta iraupen luzeko zainketen eremuan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, joan biltzarraren web orri ofizialera. www.ilpnetwork.org/2024-conference


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...