2024(e)ko irailaren 11(a) 10:19

Hasi da Aldundiko enplegu-anezken programaren edizio berrirako aurreinskripzioa egiteko epealdia

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

DEMA – Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak antolatutako ekimenean parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen izapidetu beharko dute izena emateko eskaera. Ekimena urriaren 16an hasiko da eta hamabost asteko iraupena izango du; helburu nagusia norbere konturako nahiz besteen konturako enplegagarritasuna hobetzea da.

Anezka.

Laespada: “Programak ahalbidetuko du era eraginkor eta jasangarriagoan sartzea lan-merkatuan”

DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak ireki du ANEZKA - Enplegu eta ekintzailetzako anezken programaren edizio berrirako aurreinskripzioa egiteko epealdia.

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren mendeko foru-erakundeak antolatutako ekimenean parte hartu nahi dutenek irailaren 30a baino lehen egin beharko dute izena emateko prozesua, DEMA webgunearen bitartez (www.dema.eus/anezka), bertan jasotako moduan.

Urriaren 10era arte egingo da edizio berriko parte-hartzaileen behin betiko hautaketa, zeina urriaren 16an hasiko baita eta 2025eko otsailaren 7an amaitu. Anezka bakoitzean hogei pertsona egongo dira gehienez eta hamabost astez egingo dute lan, edo kide guztiek lana aurkitu arte; halaber, taldeko saioak (aurrez aurre eta online) eta banakakoak egingo dira, parte-hartzaileen enplegagarritasuna hobetze aldera.

ANEZKA - Enplegu eta ekintzailetzako anezken programak ahalbidetzen du beste pertsona batzuekin batera bilatzea lana, bai eta teknikari aditu baten laguntza jasotzea ere, zeina saioak dinamizatzeaz arduratuko baita eta zeinak etengabeko laguntza eskainiko baitu. Programan sartzea boluntarioa da eta ez da ezer ordaindu behar; alabaina, konpromiso handia eskatuko da parte hartzeari eta antolatutako saioetara bertaratzeari dagokienez, salbu eta lana aurkitzen bada.

Hauexek dira programak barne hartzen dituen jarduerak:

  • Taldeko saioak non, besteak beste, honako gai hauek jorratuko baitira:
    • Autoezagutza, marka pertsonala eta helburu profesionala.
    • Lan-merkatuaren funtzionamendua. Lana bilatzen den sektorean diharduten enpresak identifikatzea.
    • Lana bilatzeko eta aukerak antzemateko baliabideak.
    • Curriculuma, elkarrizketa eta komunikazio eraginkorra.
    • Lana bilatzeko tresna digitalak.
  • Banakako saioak:
    • Tailerrak, lana bilatzeari lotutako askotariko gaietan espezializatutako adituen eskutik.
    • Foroak, enpresen networkinga nahiz ekitaldiak antolatzea eta horietan parte hartzea.
    • Negozio-ideia duten pertsonentzako ekintzailetza-tailerrak eta ibilbide praktikoa.

Aintzat hartuta lana dela gizarte-egituran sartzeko eta bertan parte hartzeko faktorerik erabakigarrienetakoa, Teresa Laespada Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun diputatuak eta diputatu nagusiordeak hauxe nabarmendu du bere sailari buruz: 2015ean martxan jarritako ANEZKA - Enplegu eta ekintzailetzako anezken proiektuak indarrean jarraitzen du eta helburua da lan-merkatuan sartzeko prozesua eraginkorragoa eta jasangarriagoa izatea.

Oraingoz 63 anezka jarri ditu abian Bizkaiko Foru Aldundiak eta horri esker 1068 pertsonak hartu dute parte hizpide dugun programan, horrek dakartzan onurekin: kezkak eta esperientziak partekatzea antzeko egoeran dauden beste pertsona batzuekin, eta gehiago ikastea lan-merkatuari eta horren funtzionamenduari buruz, bai eta lana bilatzeko estrategiei buruz ere. Hori guztia lagungarria izan da ANEZKAri esker 668 pertsonak lana aurkitu dezaten eta kopuru hori (% 62,55) handituko da, azken anezketako parte-hartzaileak bete-betean baitaude murgilduta enplegu-bilaketa aktiboan, udan amaitu ziren anezketan egon ostean.

Honako hau azpimarratu du Laespadak:langabeen lan-aukerak hobetzeko helburua duen programa da eta, aldi berean, lan-merkatuan baldintza hobeak lortzen laguntzen die parte-hartzaileei; horretarako, haien gaitasunak indartzen dira, haien oztopo pertsonalak nahiz ingurukoak murrizten dira, haien autonomia bultzatzen da, eta gizarteratzeko behar dituzten baliabideak ematen zaizkie, betiere jarrera aktiboa, partekatua eta solidarioa bultzatzen duen ikuspegitik.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...