2024(e)ko irailaren 11(a) 10:30

Hitzaldia Euskal Herria Museoan: Erbestealdia Néstor Basterretxea eta Arturo Acebal Idígoras artisten bizitzan eta obran

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Ekitaldi hori «Basterretxea 3 taupadatan» programako jardueren parte da. Bizkaiko Foru Aldundiak, ekimen horren bidez, omenaldi intimo eta sakona egin nahi dio Néstor Basterretxearen legatuari, haren alderdi humano eta artistikoenak azterturik. Programak hiru ekitaldi nagusi izango ditu: argazki-erakusketa bat Bermeoko Arrantzaleen Museoan, maiatzaren 3tik 31ra bitartean izandakoa; aipatutako hitzaldia Gernika-Lumon, irailaren 12an, eta ibilaldi gidatu bat Omako Basoan zehar, Kortezubin, irailaren 28an.

Datorren irailaren 12an, 18:00etan, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museo foralean hitzaldi berezi bat egingo da «Basterretxea 3 taupadatan» programaren barruan. Programa hori Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, bera baitugu euskal artista eragingarrienetako bat XX. mendean.

Alfonsina Leranoz euskal artean espezializatutako ikertzaile argentinarrak egingo du mintzaldia, non ikertuko baitu nola eragin zuen erbesteak artearen bi figura handiren bizitzan eta obran: Nestor Basterretxea eta Arturo Acebal Idígoras. Horretarako, Leranozek museoan egondako erakusketan oinarrituta aztertuko du nola moldatu zuen erbestearen esperientziak sortzaile horien ekoizpen artistikoa.

Ekitaldi hori «Basterretxea 3 taupadatan» programako jardueren parte da. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen horren bidez omenaldi intimo eta sakona egin nahi zaio Nestor Basterretxearen legatuari, haren alderdi humano eta artistikoenak azterturik. Programak hiru ekitaldi nagusi ditu: argazki-erakusketa bat Bermeoko Arrantzaleen Museoan, maiatzaren 3tik 31ra bitartean izandakoa; aipatutako hitzaldia Gernika-Lumon, irailaren 12an, eta ibilaldi gidatu bat Omako Basoan zehar, Kortezubin, irailaren 28an.

«Basterretxea 3 taupadatan» programa hiru «taupadatan» banatutako tributu gisa sortu da, artistaren bizitzako funtsezko hiru une hauetan:

  1. taupada: Basterretxearen ume-denborako Bermeo  

    Maiatzaren 3tik 31ra, argazki-erakusketa batek Basterretxearen sorterriko umezaroa eta gaztaroa esploratu zituen Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Bermeo intimo eta pertsonal bat erakusten duten hamabost irudiren bidez, 1937an erbesteratu zen arte.

  2. taupada: Basterretxea erbestean      

    Irailaren 12an, Alfonsina Leranozek Gernika-Lumon aztertuko du Basterretxearen eta beste artista batzuen -hala nola Arturo Acebal Idígorasen- bizitzan eta obran erbestealdiak izandako inpaktua. Hala ulertu ahal izango dugu nola eragin zuen aldi zail horrek haien ibilbide artistikoan.

  3. taupada: Basterretxea, Arte Gizona  

    Irailaren 28an, Kortezubiko Omako Basoan zehar egindako ibilbide gidatu batean, gogoeta egingo da Basterretxearen karrera markatu zuten eragin artistikoei buruz, besteak beste: 57. taldearekiko harremana, GAUR mugimenduan izan zuen parte-hartzea eta Kazimir Malevich bezalako artisten eragina.

Programa horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak hurbilketa berezia egin nahi du Nestor Basterretxearen figurara, haren garrantzia nabarmendu XX. mendeko testuinguru artistikoan eta haren jaiotzaren mendeurrena ospatu.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...