Berriak
2024(e)ko irailaren 09(a) 10:00
Bizkaiak iraupen luzeko zainketen arloko nazioarteko eragile nagusiak bilduko ditu aste honetan ILPN 7. Kongresuan
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea - Ahaldun Nagusia
Bizkaia iraupen luzeko zainketen arloko berrikuntzaren munduko erreferente izango da aste honetan, Bilbon egingo baita iraupen luzeko zainketen inguruko politikei buruzko Europako kongresu nagusia. Kongresu horretan zaintzaren arloko ezagutzak hobetzen eta elkarren artean trukatzen inplikatuta dauden nazioarteko ikertzaileak eta adituak bilduko dira, Europako eta tokiko ordezkari politikoekin eta bestelako eragile sozial eta ekonomikoekin batera. Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da, irailaren 12tik 14ra.
Diputatu nagusia eta ILPN CPEC-LSEko zuzendaria kongresuaren aurkezpenean, ekainean.
Aste honetan iraupen luzeko zaintza-politiken arloko nazioarteko ikertzaile eta aditu nagusiak bilduko dira Bizkaian, Iraupen Luzeko Zainketen arloko ebidentzian oinarritutako politikei buruzko Nazioarteko 7. Konferentzian (ILPN Conference). Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du ekitaldi hau, The International Long-Term Care Policy Network (ILPN) eta London School of Economics and Political Science (LSE) erakundeekin elkarlanean jardunik. Kongresua bi urtean behin egiten da, eta haren egoitza Londresen eta Erresuma Batutik kanpoko beste hiri baten artean txandakatzen da.
Kongresu honen bidez, Bizkaia funtsezko foroa izango da biztanleriaren zahartzearekin, bizitza-luzerarekin eta zaintza-sistemen modernizazioarekin loturik dauden erronkei buruzko nazioarteko eztabaidaren alorrean, egungo eta etorkizuneko beharrei erantzute aldera. Iraupen luzeko zainketen arloan adituak diren pertsonen artean mundu osoan erreferente den nazioarteko biltzar hori katalizatzaile bat izango da arlo horretako ezagutzak trukatzeko eta hobetzeko.
Bost kontinenteetako espezialistak eta adituak zainketen arloan
Iraupen luzeko zainketen esparruan oinarriturik dauden politikei eta praktikei buruzko ILPN 2024 Nazioarteko 7. Biltzarrak hogeita hamar herrialde baino gehiagotako 300 parte-hartzaile baino gehiago bilduko ditu: ikertzaileak, akademikoak, arduradun politikoak, zainketen sektoreko ordezkariak eta Europako eta tokiko beste eragile sozial eta ekonomiko batzuk, ebidentziak, ideiak, esperientziak, ikuspegi politiko berriak eta alor horretako berrikuntzak elkarrekin trukatzeko eta iraupen luzeko zainketen arloan erronkak partekatzeko behatoki handi bat izateko asmoz.
Edizio berri honek piztu duen interesaren erakusgarri da horrelako politiken diseinuan, garapenean eta ebaluazioan inplikatuta dauden ikertzaile, akademiko eta tokiko, Europako eta munduko eragile sozial eta ekonomikoen aurkezpen-proposamenen kopuru errekorra jaso izana.
Nazioarteko konferentzia honetan parte hartuko duten eta saio paraleloetan parte hartuko duten adituen artean (59 saio, 221 hizlari), besteak beste, honako unibertsitate hauetako adituak daude: Estatu Batuetako Harvard, Michigan, Kalifornia hegoaldekoa, Chicago, Syracuse, Massachusetts, Brown, Minnesota eta Duke; Erresuma Batuko Birmingham, Leeds, York, Kent, Manchester, Bath, Reading eta King's College; Viena, Amsterdam, Maastricht, Bremen, Italiako Trento eta Trieste, Paris, Norvegia, Ottawa, Lituania; Txinako Hong Kong eta Duke Kunshan; Japoniako Osaka eta Gunma, edo Austriako Osasun Institutu Publikoko espezialistak ere bertan izango dira. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea eta A Coruña, Bartzelona, Lleida, Valentzia edo Gaztela-Mantxako Unibertsitateetako profesionalak ere egongo dira, besteak beste. Konferentzian Osasunaren Mundu Erakundeko (OME), Europako Batzordea (EB), Lankidetza eta Garapenerako Mundu Erakundea (ELGA) eta Europako Munduko Bankua ordezkariak ere izango dira.
Lehen mailako osoko hizlariak
ILPN Conference Bizkaia 2024an, iraupen luzeko zainketen arloko nazioarteko hiru ikertzaile onenetako hiru osoko hizlari izango dira:
- Stefania Illinca. OMEren Europarako Eskualde Bulegoko iraupen luzeko zainketen arduradun teknikoa. Inaugurazio Osoko Konferentzia. Irailaren 12an, ostegunean, 09:00etan. Illinca doktoreak eskarmentu handia du politika eta ikerketaren arloko interfazean. Bere lana osasun-sistemetan eta iraupen luzeko zaintza-sistemetan zerbitzuak diseinatzean eta berrikuntzan oinarritzen da, arreta berezia jarriz zaintza integratuak eta pertsonarengan zentratutakoak emateari, osasun arloa jorratzeari, zainketetarako sarbidean dauden desberdintasunak definitzeari eta bizitzan zeharreko desabantailen metaketa zehazteari.
- Joseba Zalakain. Donostiako SIIS Giarte Informazio eta Ikerketa Informazio eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria. Osoko Konferentzia. Irailaren 13an, ostiralean, 09:00etan. Zalakainek, besteak beste, pobreziari eta gizarte-bazterkeriari, iraupen luzeko zainketei, zahartzeari eta familia-politikei buruzko hainbat azterlan eta ikerketatan parte hartu du, eta bai gizarte-zerbitzuen hainbat behatokiren diseinuan ere.
- Norma B. Coe. Etika Medikoaren eta Osasun Politikaren arloetako katedraduna Pennsylvaniako Unibertsitatean. Osoko Konferentzia. Irailaren 13an, ostiralean, 14:00etan. Coe doktorea Pennsylvaniako Leonard Davis Institutuko Ikerketa zuzendaria ere bada, eta Biztanleriaren Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentroko (PARC) zuzendarikidea. Nazioartean osasunaren arloko ekonomialari nabarmenetakoa da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo kongresuaren orri ofizialera. www.ilpnetwork.org/2024-conference/
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...