Berriak
2024(e)ko irailaren 06(a) 10:00
Enpleguaren Eskualde Behatokien Europako Sarean sartu da Bizkaia
Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Sareak topaketa bat antolatu du aste honetan, Suitzan, ‘Eskulan eta konpetentzien eskasia’ hizpide. Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritzak bere enplegu politiketako batzuk aurkeztu ditu; horien artean, zaurgarritasun egoeran dauden gazteentzako GazteOn programa, enpresa eta prestakuntza uztartzen dituena.
.
Laespada: “Biztanleriaren artean gertatzen diren aldaketen ondorioz, beharrezkoa da enplegu politikak etengabe egokitzea”
Bizkaiko Foru Aldundia Enpleguaren Eskualde Behatokien Europako Sarera batu da, enplegu politiken eta lan merkatuaren gaineko lankidetza eta elkarrekiko ikaskuntza indartzeko.
Teresa Laespada Bizkaiko diputatu nagusiordea buru duen ordezkaritzak Luganora (Suitza) bidaiatu du aste honetan, sare horren XIX. topaketara, ‘Eskulan eta konpetentzia eskasia: eskualdeko eta tokiko lan merkatuetarako eta lan merkatuaren behatokietarako esanguratsuak diren estrategiak osatzeko ezagutzak eta ebidentziak’ jorratzeko.
Bere esku-hartzean, Laespadak foru enplegu programa batzuk eta horien filosofia nabarmendu ditu. Programen artean, zaurgarritasun egoeran dauden gazteei zuzendutako GazteOn programa mistoa sartzen da, enplegua eta prestakuntza uztartzen dituena.
Italiako Università della Svizzera Italiana eta Suitzako State Secretariat for Economic Affairs izan dira Luganoko topaketaren antolatzaileak, Alemaniako Institute for Economics, Labour and Culture de la Universidad de Goethe institutuarekin eta ELGA-ren Local Employment and Economic Development Programme programarekin koordinatuta.
Laespada diputatuak sare europar honen lurralde ikuspegia nabarmendu du. Izan ere, lan eta ekonomia mailako dinamikak asko aldatzen dira eskualde batetik bestera
. Ondorioz, enplegu politikak eraginkorragoak eta egokiagoak dira lurralde ikuspegia aplikatuz gero, tokikoagoa.
Gaur egun Europan gizarte aurreratu gisa bizi ditugun hiru trantsizioak gogorarazi ondoren (demografikoa, teknologikoa eta ingurumenekoa), azpimarratu du beharrezkoa dela enplegu politikek hainbat alderdi kontuan hartzea, esate baterako Bizkaian bizi dugun zahartzea, sektore batzuetan eskulana ere behar duelarik.
Horrenbestez, talentua erakarri, sortu eta iraunarazteko politikekin jarraitzearen alde egin du, belaunaldien aniztasuna jorratuz, kultura aniztasuna sustatuz (etorkinen laneratzea erraztuta) eta genero desberdintasunei, pobrezia egoeren feminizazioari eta soldata arrakalari aurre eginez.
Bizkaiko Foru Aldundiaren II. Enplegu Plana
Gogorarazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundia bigarren Enplegu Plana prestatzen ari da programak indartu eta pertsona eta enpresen errealitatera egokitzeko, ziurgabetasuna eta etengabeko aldaketa nagusitzen diren testuinguru batean
, askotariko errealitateetarako askotariko programak sortuz, malgutasunez eta aurrerapenez
. Horretarako, lortu nahi diren helburuen artean daude 45 urtetik gorako pertsonen eta iraupen luzeko langabetuen talentua laneratzeko indarrak bikoiztea, gazteak laneratzeko lanean jarraitzea (bereziki erreparatuz gizarte zaurgarritasunean dauden pertsonei), desgaitasunen bat duten pertsonen laneratzea bultzatzea, etorkinentzako ibilbide espezifiko berriak eraikitzea (prestakuntza bidez errotzeko tresnak baliatuta, esaterako), eta enplegua emakumeen eta gizonen berdintasunerako tresna gisa kokatzea.
Gazteen kasuan, diputatuak azaldu du enplegua eta prestakuntza uztartzen dituzten programa mistoak indartu egingo direla, GazteOn kasu. Gaineratu duenez, GazteOn programak gazte zaurgarriak laneratzen lagundu du, eta emaitzak oso positiboak izan dira. Óscar Seco Gizarte Inklusioa Sustatzeko zuzendaria ere programa horri buruz mintzatu da.
GazteOn programaren bidez lan merkatuan gazte gehiago sartu direla azpimarratu da. Izan ere, urtero azkarrago sartzen dira
, praktikak laburragoak dira eta prozesuak azkarragoak.
Hainbat arrazoi daude horren atzean, besteak beste atzerritartasun legeetan egondako aldaketak, enpresen beharren araberako egokitzapen handiagoak (enpresek aurreko edizioetatik ikasitakoak barne) eta gazteek enpleguaren aldeko apustuan indartu duten leialtasuna (enplegua beren bizi proiektuan eta behar dituzten laguntzen garapenean sartuz). Bestalde, Bizkaian gorabidean dauden sektore ekonomikoetan ere indartzen ari da programa: industrian, eraikuntzan eta ingurumen jasangarritasunean.
Partaidetza eta laneratze datuak ikusita (aurreko urteko edizioko datuak ez dira behin betikoak eta beste urte batzuetakoak programa itxi zirenekoak dira eta % 90era arteko ehunekoetara igo ahal izan dira), GazteOn programaren 2020ko deialdian 501 partaide eta 309 laneratze egon ziren (% 61,67). Besteak beste, industria (elikadura, ontzigintza, mantentze lanak edo gainazalen tratamendua), arotzeria, sukaldaritza, elektrizitatea, etxebizitza, eraikuntza jasangarria edo arrantza dira landu diren sektoreak.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...