2024(e)ko abuztuaren 14(a) 10:00

Uztailera arte 6.207,6 milioi euro bildu dira tributu itunduetan

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Tributu itunduak direla-eta, Bizkaian uztailean bildutako kopurua 2.065,4 milioi euro izan da, eta horrek igoera dakar aurreko ekitaldiaren aldean, zehazki, hilabete berean bildutakoa baino 104,5 milioi gehiago, hau da, % 5,3ko ehuneko positiboa.

Tributu itunduak direla-eta, Bizkaiko Lurralde Historikoan uztailean bildutako kopurua 2.065,4 milioi euro izan da: aurreko ekitaldiko hilabete berean bildutakoa baino 104,5 milioi gehiago, hau da, % 5,3ko ehuneko positiboa. Uztailera arte zerga itunduen bidez bildutako zenbateko osoa aurreko ekitaldikoa baino % 2,5 handiagoa da, eta horrek dakarrena da 153,0 milioi gehiago, eta ekitaldiko aurrekontuaren % 63,2.

Zuzeneko ezarpenak, PFEZaren kanpaina amaitu eta sozietateen gaineko zergaren auto-likidazioak aurkeztu ondoren, 3.404,9 milioi euroko ekarpena egin du, % 4,9ko hazkundearekin 2023ko metatuarekin alderatuta. PFEZa % 4 hazi da,  mutualistei egin zaizkien itzulketak gorabehera, zergaren kanpaina markatu dutenak eta kuota diferentzialaren zenbateko negatiboa % 35,0 handitu dutenak  (303,6 milioi, 2023an baino ia 80 milioi gehiago). Lanaren (+% 5,6) eta kapital higigarriaren (+% 61,8) atxikipenen bilakaera positiboak soberan konpentsatzen du itzulketen eragin negatiboa. Enpresa- eta lanbide-jardueren zatikako ordainketak ere % 8,3 igo dira; loteria- eta apustu-sarien gaineko karga-tasa bereziak, berriz,  ia % 50eko jaitsierari eutsi egin dio. Ondarearen gaineko Zerga, Fortuna Handien gaineko Elkartasuna barne, % 15,5 hazi da 2023ko datuekin alderatuta.

Sozietateen gaineko Zerga % 11,5 hazi da, kuota diferentzialaren % 5,7ko igoerari esker, 2023ko ekitaldiari dagozkion auto-likidazioen ondoriozko diru-sarrerak aurkeztu eta kontabilizatu ondoren.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren bilketan zifra negatiboak mantendu dira, 32,3 milioi euro gutxiago bildu baitira (ehunekotan: %-34,6); izan ere, aurreko ekitaldian ezohiko diru-sarrera egon zen.

Zeharkako zergapetzeari dagokionez, bilketa 2.286,1 milioira iritsi da, eta horrela beherakadaren susperraldiaren bideari eutsi zaio, orain -% 1,1ekoa baita (ehuneko 3,7 puntu txikiagoa ekainean metatutakoa baino). BEZa % 8,6 jaitsi da (ekainean baino hiru puntu gutxiago), eta zerga bereziek, behin doituta, bilakaera desberdina izan dute: Hidrokarburoen gaineko Zerga (+% 0,1) mantendu egin da, Tabakoaren zerga (+% 2,3) eta Elektrizitatearen zerga (+6,7 milioi) igo egin dira, eta Alkoholena eta Garagardoarena, berriz, % 13,4 eta % 5,1 jaitsi dira, hurrenez hurren. Zeharkako zergen gainerako kontzeptuek bilakaera positiboa izan dute. Hortaz, hazi egin dira Ondare Eskualdaketen gaineko Zerga (+% 4,7) eta Egintza Juridiko Dokumentatuak (+% 31), Zenbait Garraiobide (+% 25,7), Aseguru Primak (+% 3,6), Joko Jarduerak (+% 7,2) eta Zerbitzu Digital Jakin batzuk (+% 12,3). Finantza-transakzioen gaineko zergak, ordea, % 23,7 egin du behera.

Tasetan eta bestelako diru-sarreretan 35,8 milioi euro bildu dira, alegia, 2023an baino 5,6 milioi gutxiago (oro har, %9,6 jaitsi dira). Atzerapen-interesak (-% 20,6) eta zehapenak (-% 47,9) aurreko ekitaldiko ezohiko diru-sarreraren eraginpean geratu izanak justifikatzen du beheranzko bilakaera hori, nahiz eta % 54,8 igo diren premiamendu-errekarguak eta % 1,5 joko-tasak.

Kudeaketa propioaren bidezko diru-bilketa, azken batean, % 2,3 hazi da, aurreko urteko uztailarekin alderatuta.

Uztailean egokitzapenen bigarren epea ere kontabilizatu da, bai lurralde historikoen arteko harremanei eragiten dietenena, bai Estatuarekin egiten direnena.

Lehenengoei dagokienez, BEZaren egokitzapenagatik Bizkaian metatutako ordainketa % 30 jaitsi da (322,8 milioi, 2023an ordaindutako 461,1 milioien aldean); horietatik 76,4 milioi Arabari dagozkio (-77,6 milioi) eta 246,4 milioi Gipuzkoari (-60,7 milioi). Zerga bereziei dagokienez, Bizkaiak 270,8 milioi ordaindu ditu; horietatik 51,0 milioi Arabari dagozkio eta 219,8 milioi Gipuzkoari. Gas fluordunen gaineko zergaren eta finantza-transakzioen gaineko zergaren doikuntzak ere likidatu dira. Bizkaiko guztizko ordainketa garbiak 608,5 milioi izan dira (2023an baino 129,7 milioi gutxiago), Arabari (132,4 milioi) eta Gipuzkoari (476,1 milioi) ordaindutakoak.

BEZaren ondoriozko Estatuarekiko egokitzapenek % 1 egin dute gora, barne-eragiketek bilakaera ona izan dutelako (+% 15,3), nahiz eta  inportazioek behera egin duten (-% 5,7). Estatuari zerga bereziengatik egindako ordainketak % 11,5 jaitsi dira (2023an baino 18,2 milioi gutxiago), eta % 8 gehiago jaso da berotegi-efektuko gas fluordunengatik.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...