2024(e)ko uztailaren 31(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak 14 milioi eurorekin indartuko du garuneko paralisia duten pertsonei ematen zaien arreta

Gizarte Ekintzako Saila

Datozen bi urteetan, foru-erakundeak diru-kopuru hori bideratuko du kolektibo horretako pertsonei arreta emateko diren egoitzetetara, eguneko zentroetara eta zentro okupazional batera zein pertsona horien gizarte-inklusiorako beste zerbitzu batzuetara, esaterako, aisialdi eta astialdiko eta arreta espezializatuko programetara.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluan, lau lankidetza-hitzarmen onartu ditu ASPACE - Garuneko Paralisia duten Pertsonei Laguntzeko Elkartearekin, haien bidez erakundeak Barakaldon eta Bilboko San Inazio eta Txurdinaga auzoetan kudeatzen dituen zentroetako eguneko arreta-zerbitzua eta Trapagaranen duen zentro okupazionala 2024 eta 2025. urteetan finantzatzeko. Lau zentroetan 97 plaza daude guztira, eta bi urtean behin sinatutako hitzarmenen ekarpena, denetara, 5,7 milioi eurotik gorakoa da.

Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasunen bat duten pertsonekin duen konpromisoaren barruan sartzen da ASPACErekin egiten den lankidetza hau, garuneko paralisia duten pertsonen garapen pertsonala erraztearren eta beren bizi-proiektua gauzatu dezaten laguntzearren.

Foru-erakundeak finantzatutako programak eta baliabideak

Bizkaiko Foru Aldundiak 13.697.900 euro inbertituko ditu aurten garuneko paralisia duten pertsonentzat egokitutako baliabideen eta zerbitzuen sarean. Aipatutako eguneko arreta-zentroez eta zentro okupazionalaz gain, beste bi egoitza ere badaude, 46 plaza dituztenak. Esan behar da, gainera, Aldundiak garrantzi bera eman diela garuneko paralisia duten pertsonentzako arreta espezializatuko zein aisialdi eta astialdiko programei ere, halakoak 430.500 eurorekin finantzatuko ditu eta.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...